thomas trincado berba
Ekintzailetza
Elkarrizketak 4 maiatza, 2019

Thomas Trincado, ‘BERBA’: Mundu gero eta globalizatuagoan, komunikazioa gero eta errazagoa da

Berba.net-en bidez,Thomas Trincadok zerbitzu eta emaitza eraginkorrak eskaintzen ditu preziorik onenean.
-

Sopelatik hasita, munduan zehar ibili izan da: Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Japon… eta, orain, Inteligentzia Artifizialaren bidez Euskadin proiektu global bati ekin dio Itzulpen Naturalak eskaintzeko. Honetarako, lekuan-lekuko itzultzaile-taldea sortu du, 16 ordutegi desberdinetako 20 herrialdeko langileak kontratatu ditu.

Berba.net-en bidez,Thomas Trincadok zerbitzu eta emaitza eraginkorrak eskaintzen ditu preziorik onenean.

 

Inteligentzia Artifiziala Itzulpen Naturalak lortzeko… kontraesana dirudi!

‘Google Translate’ bezalako lanabesek ekarpen oso positiboa egin digute munduan elkar ulertzeko, baina inork ez dio txinerazko tatuaia izateari uko egingo, jatorrizko hiztun batekin hitz egin ez izanagatik…

Inteligentzia Artifizialaren alderdirik onena (ohiko akatsen zuzenketa, testuen iragarpena, terminoen datu-baseak sartzea…) eta giza-itzulpena (sentsibilitate kulturala, asmo komunikatiboa, estiloaren antzematea…) elkartzean, orain artekoak baino itzulpen arinago eta hobeak lor daitezke.

 

IA-n oinarritutako API plataforma bat erabiltzen duzue taldeak koordinatzeko eta eraginkorrago izateko.

Berban munduko hainbat lekutako itzultzaileak koordinatzen ditugu haiek are eraginkorrago izateko eta haien errendimendua hazteko; guretzat erronka polita da. Norbaitek berehalako itzulpena behar izanez gero, gure API plataformak munduko hainbat tokiko itzultzaileak antolatuko ditu automatikoki, egunak aurrera egin ahala, bakoitzak dagokion zatia amaitzen joateko eta itzulpen osoa askoz lehenago amaitzeko.

Gainera, softwarea itzultzaile gehienek erabilitako estiloa eta hiztegia asmatzeko gai da, testuaren koherentzia eta kohesioa, estilo homogeneoa eta kalitatearen behaketa ziurtatuz.

 

16 ordutegitan bizi diren jatorrizko hiztun itzultzaileen taldea!

Diziplina jakinetan profesional elebidun adituak diren itzultzaileek osatzen dute gure taldea. Gure plataforman alta emanez gero, itzultzaile bakoitzak itzultzeko gaitasuna erakutsi behar du. Horretarako, haien gaitasuna ebaluatzen duten zenbait test gainditu behar dituzte. Hala, gure softwareak onartutako itzultzaileak koordinatzen ditu, iritsi berrien kalitatea bermatzeko. Aurreikuspen bidezko sistema honi esker, gure plataforman egiten diren itzulpen guztien kalitatea ziurtatzen dugu. Era berean, ziurtagiria jaso duen edo jaso ez duen edozein profesionali itzultzeko gai dela erakusteko aukera ematen diogu.

 

Profesional gehiagoren bila zabiltzate, zuen proiektura batu daitezen.

Merkatuan harrera oso ona zian dugunez, momentu honetan proiektu berritzaile honetan sartu nahi duten profesional gehiagoren bila gabiltza. Haien laguntzaz, potentzial handiko proiektu hau haztea dugu helburu, nazioartera begira gaude eta.

Gehien interesatzen zaizkigun profilak marketingean, publizitatean eta estrategia korporatiboan esperientzia handia duten profesionalenak dira. Era berean, inteligentzia artifiziala, ‘machine learning’, hizkuntza naturalen prozesamendua, ordenagailuaz lagundutako itzulpena eta abarrekin lan egiteko trebetasuna duten langileak ere batu nahi genituzke. Baina, batez ere, ikasteko eta ekiteko gogoa duten pertsonak nahi ditugu, ideia bat egia bihurtzeko grina dutenak!

 

‘Live Tracking’: zerbitzu hau lehen baino lehen eskaintzeko lanean ari zarete. Zertan datza? Zer-nolako onura dakarkieke zuen bezeroei?

Itzulpenaren ‘Amazon Prime’ izan nahi dugu: zerbitzu arinagoa eskaini, kalitatea bermatuko duten prozesuekin eta, batez ere, bezeroari kontrola ematen diona hasieratik amaierara.

Live Tracking zerbitzuak bezeroari bere itzulpena zelan doan ikusteko aukera ematen dio: aurreratu denaren ehunekoa eta itzultzailearen zalantzak ikusi eta berehalako iradokizunak bota… Finean, GPS-aren tankerako funtzionaltasuna du, itzulpena zehazki noiz iritsiko den ezagutarazten duena.

 

Egunotan INTERGUNE ospatzen da, euskal enpresek Nazioartekotzearekin dute urteroko zita. Thomas, zer aholkatuko zenieke beste latitude batzuetan aukera bila dabiltzan profesionalei?

Herrialde askotan eta herrialde askorekin lan egiteko aukera izan dut. Tokion sortu nuen azken startup-ak zenbait herrialdeko kolaboratzaileak, nazioarteko egiaztapen eta ekoizpen-zentroak, kontinente guztietako marketing agentziak eta, batez ere, mundu osoko bezeroak.

Honenbestez, herrialde bateko mugez gaindiko ikuspegia izatea eta mundu osoko pertsonekin hitz egitea gomendatuko nieke. Gero eta globalizatuago den mundu honetan, komunikazioa gero eta errazago da, eta erakunde askok herrialdeen arteko kolaborazioa errazten dute. Soilik behar da ingelesean trebatua izatea eta komunikatzeko gogoa!

 

+info: www.berba.net

Lotutako albisteak

Lasercoatek  industria-pinturaren  ordezko  alternatiba  jasangarri  bat  proposatzen  du  egitura  metaliko  handientzat
02/02/2026 Ekintzailetza

Lasercoatek industria-pinturaren ordezko alternatiba jasangarri bat proposatzen du egitura metaliko handientzat

Top101 Spain ekimenaren bigarren edizioan aitortutako euskal enpresak laser bidezko zeramika beiraztatzeko prozesu robotizatua garatu du, emisio kutsatzaileak ezabatzeko eta aktibo industrialen bizitza erabilgarria luzatzeko.

FLFk  atleten  kirol-errendimendua  hobetzeko  bi  produktu  berri  merkaturatuko  ditu  2026an
28/01/2026 Ekintzailetza

FLFk atleten kirol-errendimendua hobetzeko bi produktu berri merkaturatuko ditu 2026an

Bizkaiko startupak kirol-nutrizioaren eta osasunaren arloko elikagaien sektorean jarduten du, eta merkatuan duen presentzia sendotzea, ekoizpena eskalatzea eta berrikuntza bultzatzen jarraitzea du helburu.

Wrappers  AI,  adimen  artifiziala  ETE-entzat  egokitzen  duen  startupa
19/01/2026 Ekintzailetza

Wrappers AI, adimen artifiziala ETE-entzat egokitzen duen startupa

Bizkaiko enpresak ezagutza teknikorik behar ez duen plataforma intuitiboa eskaintzen du

Lagunbotek  adimen  artifiziala  enpresetara  eta  administrazioetara  hurbiltzen  du  prozesuak  eta  zerbitzuak  optimizatzeko
12/01/2026 Ekintzailetza

Lagunbotek adimen artifiziala enpresetara eta administrazioetara hurbiltzen du prozesuak eta zerbitzuak optimizatzeko

LEINNen sortutako startupak herritarren eta bezeroen arreta hobetzen duten AA soluzioen bidez eraldaketa digitala bultzatzen du.

IIndus3D  fabrikazio  aditiboan  aritzen  da,  eta  muturreko  abenturetarako  ibilgailuen  proiektu  berri  bat  garatzen  ari  da
08/01/2026 I+G+B

IIndus3D fabrikazio aditiboan aritzen da, eta muturreko abenturetarako ibilgailuen proiektu berri bat garatzen ari da

Gasteizko enpresak Ekintzaile programako SPRI Taldearen laguntza jaso du produktua 2026an merkaturatzeko

Vitrocaulis:  “naturaren  edertasuna”  biderkatzeko  landare-bioteknologia
08/01/2026 Ekintzailetza

Vitrocaulis: “naturaren edertasuna” biderkatzeko landare-bioteknologia

Luna Aspizua biologoa landare-ehunen in vitro hazkuntzan espezializatu zen, “benetan sinesten zuen” proiektu profesionala eraikitzeko: landare apaingarrien mikrohedapenean espezializatutako laborategia, enpresa, mintegi eta ekoizleei kalitate handiko, gaixotasunik gabeko eta aparteko ezaugarriak dituzten aleak eskaintzen dizkiena.

Welltech  Electronics  berrikuntzaren  bidez  lo  egiteko  modua  berrizten  du
29/12/2025 Ekintzailetza

Welltech Electronics berrikuntzaren bidez lo egiteko modua berrizten du

Bizkaiko enpresak zientzia, diseinua eta teknologia aurreratua uztartzen ditu, pertsonen atsedenaren eta bizitzaren kalitatea hobetzeko.

Odei,  eraikuntza-enpresei  beren  obrak  eta  errentagarritasuna  denbora  errealean  kontrolatzeko  aukera  ematen  dien  plataforma
19/12/2025 Ekintzailetza

Odei, eraikuntza-enpresei beren obrak eta errentagarritasuna denbora errealean kontrolatzeko aukera ematen dien plataforma

Bizkaiko startupak, batez ere Espainian jarduten duenak, nazioartekotze-prozesu bati ekingo dio 2026an, Eskandinavian eta Estatu Batuetan sartzearekin batera.

Lasercoat  startupak  korrosioaren  aurkako  laser-teknologia  sortu  du  itsasoko  garraioarentzat
11/12/2025 Ekintzailetza

Lasercoat startupak korrosioaren aurkako laser-teknologia sortu du itsasoko garraioarentzat

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.