premios toribio echevarria sariak
Ekintzailetza
Albisteak 22 uztaila, 2021

‘Innovation Tree’ eta ‘Polykey Polymers’, Toribio Echevarria 2021 Saridunak ekintzailetza berritzailean

Fesia Technology-k jaso du Internazionalizazio Saria; Fokus, Lean Stocks eta AIBE Mecánica de Precisión Eibarko enpresek aparteko sari bat lortu dute
-

Startup hauek, ‘Innovation Tree’-k, ‘Enpresa asmoak’ kategorian, eta ‘Polykey Polymers’-ek, ‘Enpresa Berria’ kategorian, lortu dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria Sariak-Ekintzailetza Berritzailea Euskadi Sariak 31. edizioan, Eibarren gaur goizean banatuak.

Bi ekimenek energiaren eta ingurumenaren jasangarritasunaren sektoreekin lotutako jarduerak garatzen dituzte. Sari hauetan protagonista izan diren gainerako enpresak ‘Fesia Technology’, ‘Fokus’ eta ‘Lean Stocks’ dira, eta ‘Internazionalizazio Saria’ eta Eibarko Udalak deitutako bi aparteko sariak jaso dituzte. Haiekin batera, ‘AIBE Mecánica de Precisión’ enpresak Iñaki Goenaga saria jaso du.

Enpresa irabazleek ezin izan dute, aurten ere ez, Euskadiko ekintzailetzaren, enpresaren eta hezkuntzaren arloetatik urtero bertaratu ohi diren ordezkari ugariekin elkartu. Pandemiaren aurrean hartutako neurri sanitarioek mugatu egin dute enpresa parte-hartzaileen eta erakundeetako ordezkarien asistentzia. Gainerako gonbidatuek pantailetatik jarraitu ahal izan dute ekitaldia, Eibarko Coliseo Antzokian Internet bidez eman baita, Eibarko Udalaren YouTube kanaletik.

Startup eta enpresa saridunak bat etorri dira adieraztean sari honek adierazten duen bultzada beren jarduerarekin aurrera jarraitzeko, batez ere ikuspegi ekonomiko eta sozialetik azken urte eta erdi honetan bizitakoa bezalako testuinguru konplikatu batean.

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak Toribio Echevarria Sariak sustatzen dituzte ekintzaileen lana aintzatesteko eta ekintzailetza berritzailea eta proiektu enpresarial berrien sorkuntza bultzatzeko. Edizio honetan enpresa-ekimenen 22 hautagaitza jaso dira, osasunaren, elikaduraren, energiaren, jasangarritasunaren eta IKTen sektoreetan dihardutenenak.

Sari hau abian jarri zenetik 700 ideia eta proiektu enpresarial baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako ekimenek 40 milioi euro inguru inbertitu dituzte eta 800 lanpostu baino gehiago sortu dituzte, gehienak goi-mailako kualifikaziokoak.

‘Ideia/Proiektu Enpresarialak’ eta ‘Enpresa Berria’ kategorietako sarien diru-kopurua 10.500 eurokoa da, eta laguntza, prestakuntza eta aholkularitzako hainbat programatara ematen dute sarbidea. Internazionalizaziorako laguntzarekin saritutako enpresak ere dirulaguntzak eta aholkularitza jasotzen ditu bere garapen-prozesuari beste herrialde batzuetan ekiteko. ‘Eibarko Udala’ aparteko sarien diru-kopurua 10.500 eurokoa da ere, eta prestakuntza espezializaturako sarbidea ematen dute BIC Gipuzkoaren bitartez.

Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Eibarko alkate Jon Iraola izan dira ekitaldian. Euren jardunean bat etorri dira azpimarratzean ideia eta proiektu berriek duten balioa, ekintzailetzarako gaitasuna eta horrek duen eragina enpresa-ehuna eraldatzean, are gehiago ziurgabetasuna nagusi den uneetan.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimen bat dira, eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea Departamentuak. Gainera, ondoko laguntzaileak dituzte: Gipuzkoako Ganbera, Elkargi, APD, El Diario Vasco, SPRI, eta Adegi, Cebek eta SEA enpresaburuen elkarteak.

 

Toribio Echevarria Sarien 31. edizioko enpresa irabazleak

Enpresa asmoak SARIA

  • Innovation Tree: Prototipo bat garatzen du, aukera ematen duena litio ioi bateriak birziklatzeko ingurumenarekiko errespetutsua den teknologia hidromekaniko baten bitartez, zeinak materialak neurri batean berreskuratuta bateriak berriak fabrikatzea eta karbono-arrastoa minimizatzea ahalbidetzen duen.

‘Enpresa Berria’ SARIA

  • Polykey Polymers: Polimero biojasangarriak eta material berritzaileak ekoizten ditu energia biltegiratzeko, teknologia jabedunetik eta polimero jasangarrien ingeniaritza-zerbitzuetatik abiatuta, bezeroarentzat ‘neurrira’.

  Internazionalizaziorako laguntza SARIA

  • Fesia Technology: Soluzio aurreratuak garatzen ditu elektroestimulazio funtzionalean, nerbio-sisteman gaixotasunak edo lesioak dituzten pertsonen errehabilitaziorako.

‘Eibarko Enpresa’ EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA

  • Lean Stocks: Marketplace B2B, enpresak konektatzeko makineria industrialaren salerosketa-prozesuetan eta loturiko zerbitzuetan.

‘Espezializazio estrategikoa’ EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA

  • Fokus: Talentuaren jarraipen eta kudeaketarako plataforma digitala, kirol elektronikoetan espezializatua.

‘Iñaki Goenaga’ 2021 SARIA

  • AIBE Mecánica de Precisión: Enpresa honek tresneria eta makineria berezia diseinatzen eta ekoizten dihardu, baita doitasun handiko piezen mekanizazioan ere.

Lotutako albisteak

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.