Ignacio Escribano MENUBA
Ekintzailetza Up Euskadi
Elkarrizketak 16 otsaila, 2022

Ignacio Escribano, ‘Menuba’: Teoriatik kantxara

Proiektu berritzaile bat da, pandemian bete-betean sortu zena, eta UPV/EHUren Gazte Ekintzailetza programako 25 enpresa ideietako bat da.
-

Nutrizioak funtsezko zeregina du oneratzeko eta kirol errendimendua optimizatzeko oro har, eta saskibaloian, bereziki.

Kirolariek kirol nutrizioari buruzko ezagutza eskasa eta desegokia izaten dute, eta horrek haien errendimendua eta osasuna konprometitu ditzake. Laguntza profesionalik eza, denbora kudeatzeko zailtasunak eta ezagutzarik eza dira saskibaloi jokalariek, adituen gomendioen ildotik, jokabide osasungarriak garatzea eragotz dezaketen oztopo nagusiak. Laguntzeko, UPV/EHUko ikertzaile batek Menuba garatu du, saskibaloiari aplikatutako kirol nutrizioko app bat.

Nutrizioak funtsezko zeregina du oneratzeko eta kirol errendimendua optimizatzeko oro har, eta saskibaloian, bereziki. Kirol horren ezaugarri nagusia mugimendu azkar, bat-bateko eta errepikatuak dira, eta jokalariek ahalegin handia egin behar dute.

Txikitatik nutrizio hezkuntza ona izatea funtsezkoa da ohitura onak sortzeko, helduarora arte luzatuko baitira ohiturok. Ignacio Escribano Ott Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta saskibaloiko 1. mailako Emakumezkoen Ligako goi mailako entrenatzaile eta nutrizionistak artikulu zientifiko bat argitaratu berri du, bere doktorego tesiaren barruan, honako izenburu honekin: ‘A Glimpse of the Sports Nutrition Awareness in Spanish Basketball Players’.

Ikerlanaren helburu nagusia izan zen kirol nutrizioari buruzko ezagutzak eta praktikak deskribatzeko ikerketa bat egitea Espainiako saskibaloi jokalarien lagin batean –18 urtetik beherako kirolarietatik hasi eta profesionalak ez direnetara eta heldu profesionaletara–. Lortutako emaitzen arabera, nutrizio espezifikoaren ezagutza eskasa dago kategoria eta maila guztietan. Ignacio Escribano Ottek adierazi duenez, “Ezagutzek aurrerago ohitura bihurtuko diren portaerak azaltzen dituzte. Hala ere, ezagutza falta hori dela eta, egokiak ez diren nutrizio jokabideak eta praktikak hartzen dira, eta horrek osasuna eta kirol errendimendua arriskuan jar ditzake”.

Escribanok artikuluan adierazten duenez, saskibaloi jokalarien nutrizio ezagutzak, praktikak eta portaerak ez datoz bat adituen gomendioekin.  Aurkikuntza horiek iradokitzen dute kirolarien osasuna arriskuan egon daitekeela, eta muturreko egoeretara irits daitezkeela; hau da, energiarik ezera edo gehiegizko energiara. Gainera, nutrizio gehigarriak gaizki kudeatzea eta hautatzea dakarten mezuak jasotzen dituzte, eta elikatzeko kantitatea, mota eta unea oker aukeratzen dituzte; horrek guztiak eragin negatiboa du beren kirol errendimenduan.

UPV/EHUren Gazte Ekintzailetza programako 25 enpresa ideietako bat da

Figura profesionalik eza eta denbora faltaren ondorioz nutrizioa kudeatzeko zailtasuna jo ziren atxikidura hori eragozten duten oztopo nagusitzat, beste batzuen artean. “Nutrizio heziketaren gabezia hori betetzeko sortu da Menuba app-a”, zehaztu du ikertzaileak. Proiektu berritzaile bat da, pandemian bete-betean sortu zena, eta UPV/EHUren Gazte Ekintzailetza programako 25 enpresa ideietako bat da.

Programa horren helburua da bekaren onuradun diren ikasleen artean ekintzailetza kultura aktibatzea, eta unibertsitatearen arloan sor daitezkeen enpresa ekimenei laguntza eskaintzea. Escribanoren hitzetan, “Menuba-k modu arin eta berritzailean hurbiltzen ditu zientziaren arloan garatutako ezagutzak, teknologia berrien bidez”.

Gaur egun, Menuba (www.menuba.com) Google Playstoren eskura daiteke doan, eta, laster, Apple Storen kaleratuko da iO-rako.

Lotutako albisteak

Lasercoat  startupak  korrosioaren  aurkako  laser-teknologia  sortu  du  itsasoko  garraioarentzat
11/12/2025 Ekintzailetza

Lasercoat startupak korrosioaren aurkako laser-teknologia sortu du itsasoko garraioarentzat

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Nexi  Health,  adimen  artifizialari  esker  osasun  mentalaren  eraldaketa
27/11/2025 Ekintzailetza

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Lasa  Dynamics  teknologia  propioa  duen  hegaldi-simulagailua  sustatzen  ari  da  Miñaon
07/11/2025 Ekintzailetza

Lasa Dynamics teknologia propioa duen hegaldi-simulagailua sustatzen ari da Miñaon

Euskadiko startup honen proiektua erabakigarria da aireko sektorearen segurtasunarentzat, efizientziarentzat eta bilakaera teknologikoarentzat

Photokrete,  eraikuntzan  energia  aurreztu  ahal  izateko  materialak  garatzen  dituen  startupa
06/11/2025 Ekintzailetza

Photokrete, eraikuntzan energia aurreztu ahal izateko materialak garatzen dituen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da

GH  Cranes  :  “Gure  enpresarentzako  erronka  garrantzitsuak  jorratzeko  aukera  ematen  digu  BIND-k”
23/10/2025 Ekintzailetza

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.