GEM Euskadi
Ekintzailetza
Albisteak 8 urria, 2025

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.
-

Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak (EEB-OVE) Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) Global Entrepreneurship Monitor (GEM) 2024-2025 txostenaren emaitzak aurkeztu ditu. Dokumentuak euskal ekintzailetza-ekosistemaren bilakaera aztertu du nazioarteko konparazio-testuinguru batean eta bere indarguneei eta erronkei buruzko ikuspegi eguneratua eskaini du.

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

Hibridalaben (Vitoria-Gasteiz) egindako Aurkezpen ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Saray Zárate Fernández de Landa andrea, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren foru diputatua; Ane de Ariño Ochoa andrea, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendaria; eta Maria Saiz andrea, EEB-OVEko presidentea. Erakunde-ordezkariek Euskadik ekintzailetzan dauzkan erronkei eta aukerei heldu zieten.

Txostena honako erakunde hauen parte diren EEB-OVEko adituek egin zuten: Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta Mondragon Unibertsitatea. Informazio baliagarria eskaintzen du ekintzailetza-jarduera eta horren kultura sustatuko duten politika publikoak bideratzeko.

GEM 2024-2025 txostenaren funtsezko bost ondorio

  1. Euskadi erreferentzia-ekosistema da eta joera hazkorra eta egonkorra du. EAE estatuko ekosistema baloratuenetako bat da, Madrilgo Erkidegoarekin batera, eta nazioarteko konparazioan ere nabarmentzen da, EB-27ko batez bestekoaren gainetik. Ekintzailetza-jardueraren tasa (TEA) modu egonkorrean hazi da eta biztanleria helduaren % 6ra heldu da, eta 2004tik aurrerako batezbesteko historikoa gainditu du (% 4,7).
  2. Porrotaren beldurra murriztu da. Lehenengo aldiz, EBko batez bestekoarekin (% 50,6), Alemaniarekin ( % 48,8) edo Estatu Batuekin (% 49,5) homologa daitekeen porrotaren beldurraren proportzioa du EAEk ( % 48,9).
  1. Ekintzailearen profila aldatzea: adinaren murrizketa eta migratutako kolektiboaren sustapena. Hasierako faseko ekintzaileen batez besteko adina 44 urtetik 38 urtera jaitsi da, azken hamarkadako daturik baxuenetako bat. Gainera, migratuko ekintzailetza-tasa % 3,8tik % 15,5era hazi da; erdia baino gehiago (% 54,6) Europako beste herrialde batzuetatik dator.
  2. Inpaktu handiagoa ekintzailetzan, enpleguan eta industrian. Maximo historikoa lortu da ekintzailetza industrialaren proportzioan (% 12), aurreko urteetako ia bikoitza. Horrez gain, hazi egin da plantillan 20 pertsona baino gehiago dituzten proiektuak (% 5,6, 2023ko % 1,5ekin alderatuta) eta bikoiztu egin da proiektuko enplegu-kopurua (5, 2023ko 2,3rekin alderatuta). Halaber, aurrekaririk gabeko hazkundea erregistratu da sortutako negozioen orientazio berritzailean, produktuan, zerbitzuan eta erabilitako teknologietan, fakturazioaren % 25 baino gehiago esportatzen duten enpresen igoerarekin batera.
  3. Genero-arrakala eta ekin ahal izateko baliabideak. Ia parekotasuneko joera hautsi egin da ekintzailetzan. EAEn ekiteko zenbateko ohikoena 25.500 eurokoa izan da, baina gizonek emakumeek baino bi aldiz kapital gehiago mobilizatzen dute batez beste (30.000 € eta 12.204 €).

Ondorio horiek panorama zabala eskaintzen dute Euskadiko ekintzailetzaren egoerari buruz eta aukerak eta erronkak islatzen dituzte.

 

Erakunde- eta gizarte-garrantzia

GEM 2024-2025 txostenak Ekintzailetzaren Euskal Behatokia EEB-OVEk Euskadiko enpresa-ehunaren berrikuntzarekin, eraldaketarekin eta indartzearekin duen konpromisoa berretsi egin du. Datuak erakundeentzat baliagarriak izango dira ekintzailetza-ekosistema inklusiboagoa, lehiakorragoa eta jasangarriagoa diseinatzeko.

Ikerketa Euskadin 4.300 pertsona baino gehiagori egindako inkesta batean oinarritu da. Izan ere, inkesta horrek aukera ematen du joera globalak, ekintzaileen ezaugarriak eta garapenean dauden jarduera-sektoreak identifikatzeko, betiere nazioarteko alderaketa ikuspegi baten menpe.

 

EEB-OVEri buruz

Euskadiko Ekintzailetzaren Behatokia EEB-OVE EAEko ekintzailetzari buruzko datuak neurtzeko eta interpretatzeko erreferentzia-tresna da. Bere xedea da ekintzaileen, enpresen eta erakundeen babes gisa finkatzea.

Ikerketa-taldeak honako hauei eskertzen die emandako laguntza: SPRI, Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia; Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila; Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saila; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak Saila; Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapena eta Berrikuntza Saila; eta FESIDE, Emilio Soldevilla Fundazioa. Esker bereziak berriro ere SPRIri, EAEko GEM proiektuaren nazioarteko bazkide den aldetik, eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotze Zuzendaritzari.

Lotutako albisteak

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.