Maurizio Prato, líder del grupo de Bionanotecnología del Carbono de CIC biomaGUNE, profesor Ikerbasque y AXA Chair

Euskadik bere hamargarren prestigio-aitorpena lortu du Europako Ikerketa Kontseiluan

CIC biomaGUNEko Maurizio Pratok ERCren azken beka lortu du, karbono nanopuntuak ikertzeko. 
-

CIC biomaGUNEko Maurizio Pratok ERCren azken beka lortu du, karbono nanopuntuak ikertzeko.

 

Deialdia hasi zenetik, 2007an, Euskadiko zentroetako hamar ikertzailek Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC, ingelesezko siglengatik) bermatutako proiektuak garatu dituzte,  Advanced Grant zigiluarekin -beka aurreratuak, ingelesez-. Horietako azkena orain dela egun gutxi eman da. 

Errekonozimendu ospetsu honek Europa osoko proiektuak saritzen ditu, gizartearen erronka handiei ekar diezaieketen aurrerapen garrantzitsuak garatzeagatik. Horrekin batera, bost urteko lanerako hornidura garrantzitsu bat ematen da. ERCk Europan egiten dituen deialdietako sari handienak dira hauek. 

 ERC Advanced Grantsen aurtengo deialdian eman diren azken errekonozimenduen artean, euskal zentro batean lan egiten duen ikertzaile bati eskaini zaio beka. Errekonozimendua  CIC biomaGUNE ko Karbonoaren Bionanoteknologia taldearen buru den Maurizio Pratorentzat izan da. Prato Ikerbasque irakaslea eta Axa Chair da. Proiektua e-DOTS izenez ezagutzen da, eta ERCren bidez, 2,5 milioi euroko finantzaketa izango du hurrengo bost urteetan. 

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoaren ide den CIC biomaGUNEren baitan Europako Ikerketa Kontseiluaren zigilu horrekin  burutzen den hirugarren ikerketa da. Pratoren proiektuak karbono nanopuntuen (edo nanodoten) egitura eta propietateak ikertzen ditu. Nanopartikula esferiko horiek zenbait metodoen bidez sintetizatu ahal dira, propietate jakin batzuk lortzeko. Disolbagarriak direnez eta luminiszentzia dutenez, nanodotak gaixotasunak diagnostikatzeko baliagarriak izan daitezke eta, molekula terapeutikoak txertatuz, horiek tratatzeko balio dezakete. Propietateak nola eratzen diren eta nola aldatzen diren sakontzeaz gain, nanodot berriak aurkitzearen alde ere egiten du proiektu honek.  Robot baten bidez nanopartikula ezberdinak prestatuko dira, onenak zeintzuk diren aztertu eta horien ezaugarriak modulatu ahal izateko. 

 2017an,  CIC BiomaGUNEko zuzendari zientifikoak, Luis Liz-Marzanek, ERCren Advanced Grant bat eskuratu zuen. 2010ean beste ikerketa-zentro bateko kide zenean ere lortu izan zuen diru-laguntza hau, eta proiektua Euskadin garatu zen.    

Azken urteotan, euskal Advanced Grants-en kopuruak gora egin du, 2014tik gaur egun arte % 50a jaso dira. Oraintxe bertan, Ikerbasquetik nabarmentzen duten bezala, mota horretako lau proiektu daude indarrean. 

Advanced Grant bat lortu zuen lehen euskal erakundea Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izan zen, 2009an Enrique Zuazua eibartarraren ikerketa baterako. Zuazuak 2015ean jaso zuen Advanced Grant berri bat. BCAM bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bi aldiz lortu du ERC Advanced Grant bat: lehena 2010ean Angel Rubio ikertzailearen eskutik, eta bigarrena 2014an Luis Vegarekin. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) erakundeak, Manuel Carreiras buru zuela, 2011n lortu zituen funtsak, eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC), berriz, ERC Advanced Grant bat garatu du, Juan José Gómez Cadenas ikertzaileak 2014an lortutakoa. 

CIC bioGUNEk ere behin lortu izan du laguntza hau, 2017an, Jesús Jiménez BARBERO ikertzailearen bidez. 2017a, 2010. urtearekin batera, urterik emankorrena izan zen Euskadirako, deialdi horri dagokionez, bi ERC Advanced Grants lortu zirelako. Funts horiek eskualde honetara iritsi ez diren urteak ere egon dira:, 2007, 2008, 2012, 2013, 2016 eta 2018. Orain arte, Euskadin laguntza horien %100a gizonei eman zaie. 

Lotutako albisteak

Euskadi  ekintzailetza-marka  haustetik  gertu  dago
08/10/2026 Ekintzailetza

Euskadi ekintzailetza-marka haustetik gertu dago

El Informe GEM 2025-2026 refleja que, por primera vez, se encadenan cuatro años consecutivos de crecimiento y queda a solo una décima del máximo de 2007. Los negocios nacientes superan por primera vez el 4%, mientras que el emprendimiento potencial asciende al 8,7%, casi dos puntos más que en 2024...

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  lankidetzarako  bide  berriak  sustatu  ditu  Austria,  Polonia  eta  Hego  Koreako  ordezkaritzen  bisitarekin
30/09/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.

Amaia  Susperregui  industriala,  2026  Joxe  Mari  Korta  sariduna
29/09/2026 Berrikuntza

Amaia Susperregui industriala, 2026 Joxe Mari Korta sariduna

Epaimahaiak, aho batez, Amaia Susperregui industrialari ematea erabaki du Joxe Mari Korta Saria, errotzearekiko duen konpromisoagatik, bikaintasunagatik, enpresa-sarearekiko hurbiltasunagatik, erakundeekiko konpromisoagatik eta Euskadiko garapen ekonomiko eta industrialari egindako etengabeko ekarpenagatik

Europako  sektore  bioteknologikoan  duen  potentzia  aurkeztu  du  Euskadik  BioSpain  Bioteknologiaren  Nazioarteko  Topaketan
29/09/2026 I+G+B

Europako sektore bioteknologikoan duen potentzia aurkeztu du Euskadik BioSpain Bioteknologiaren Nazioarteko Topaketan

Gaur inauguratu dute azoka Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak; Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak

Eusko  Jaurlaritzaren  berrikuntza  irekiko  BIND  plataformak  5  kontinenteetako  98  herrialdeko  966  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  100  enpresarekin  lan  egiteko
21/09/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko BIND plataformak 5 kontinenteetako 98 herrialdeko 966 startup erakarri ditu Euskadiko 100 enpresarekin lan egiteko

966 startupek 1.297 proiektu aurkeztu dituzte Euskadiko 100 enpresa handi eta ETEren erronkei erantzuteko. Hautaketa-prozesua 2027ko apirilean amaituko da, eta emaitzak uztailaren 1eko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko dira.

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
16/09/2026 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
10/09/2026 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Hiru  erronka,  bost  sozietate  publiko  eta  startupentzako  aukera  bat;  horrela  hasten  da  BIND  GovTech  ekimenaren  4.  edizioa
09/09/2026 Ekintzailetza

Hiru erronka, bost sozietate publiko eta startupentzako aukera bat; horrela hasten da BIND GovTech ekimenaren 4. edizioa

Startup hautagaiek sozietate publikoek planteatutako hiru erronketako bati edo batzuei erantzun beharko diete, urriaren 1eko 16:00ak arte.

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
07/07/2026 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
07/07/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.