Berrikuntza
Albisteak 27 Azaroa, 2019

Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna, doan ordenagailu eta mugikorretarako

Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako puntako teknologia darabil, eta doan erabil daiteke, bai eus webgunean, bai aplikazioa mugikorrera deskargatuta
-

Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako puntako teknologia darabil, eta doan erabil daiteke, bai eus webgunean, bai aplikazioa mugikorrera deskargatuta.

Bost hizkuntza dakizki: euskara, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa.

Zerbitzu aurreratuak ere eskaintzen ditu: dokumentu formatudunak osorik itzultzea eta bezeroaren sistemetan integratzea.

Gaurtik aurrera, erabilgarri dago Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna, doan, ordenagailu eta mugikorretarako: itzultzailea.eus. Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako punta-puntako teknologia oinarri hartuta, Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusiak (euskara, gaztelania eta frantsesa) eta katalana eta galegoa dakizkien itzultzaile automatiko bat garatu du Elhuyarrek, eta gizartearen eskura jarri du, doan.

 

Elhuyarren itzultzailea itzultzailea.eus webgunean erabil daiteke, edo aplikazioa mugikorrera deskargatuta. Bai batean eta bai bestean, bost hizkuntza hauen arteko itzulpenak egin daitezke: euskara, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa. Horretarako, aski da testua dagokion tokian idaztea, emaitza zer hizkuntzatan nahi dugun aukeratzea eta “Itzuli” botoia sakatzea.

 

Mugikorreko aplikazioaren kasuan, gainera, ez dugu testua aplikazioan bertan idatzi beharrik. Edozer irakurtzen ari garela, testua aukeratu, kopiatzeko botoia sakatu, eta Elhuyarren itzultzailearen ikonoa agertuko zaigu. Haren gainean klik eginda, zuzenean eramango gaitu berak aplikaziora, eta dagokion testu-kutxan idatzita agertuko da kopiatu dugun testua.

 

Itzultzaile automatikoa garatzeko, teknologiarik berritzaileenak baliatu dituzte Elhuyarreko I+Gko ingeniariek; besteak beste, adimen artifiziala eta sare neuronalak. Erosoa eta erabilerraza da oso, eta, malgua, hala nahi duten bezeroei beren beharren araberako zerbitzu aurreratuak eman ahal izateko. Izan ere, Elhuyarren itzultzaile automatikoaren bidez, dokumentu formatudunak osorik itzul daitezke segundo gutxian, eta sistema edonon txerta daiteke, REST APIaren bidez: itzultzaile profesionalen tresnetan (Wordfast, SDL Trados Studio…), erabiltzailearen webgune eta CMSetan, erakundeen autentifikazio-sisteman (Single Sign On bidez)…

 

Elhuyarren ibilbidea hizkuntza-teknologietan

Elhuyarrek sorreratik bertatik (1972) izan du hizkuntzak zientziarekin eta teknologiarekin lotzeko bokazioa, eta erreferente da euskararen eta inguruko hizkuntzen tratamenduan. 2002an ekin zion hizkuntza-teknologien arloko ikerketari, Hizking21 proiektuarekin, eta handik bi urtera heldu zion itzulpengintza automatikoari. Geroztik, arlo horretako hainbat proiektutan esku hartu du, eta baita zerbitzuak erabilgarri jarri ere:

  • 2007an, sarean jarri zuen lehendabiziko gaztelania > euskara itzultzaile automatikoa, EHUko Ixa ikerketa-taldearekin batera: Matxin. Erregeletan oinarritutako sistema bat zen, kode irekian garatutakoa.
  • 2011n, orduko joera teknologikoei jarraikiz, sistema estatistikoetan oinarritutako itzultzailea etorri zen, bi noranzkoetan itzultzen zuena: euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskara.
  • 2016an, Ametzagaiña, EHUko Ixa ikerketa-taldea, ISEA eta Vicomtech-ekin batera, adimen artifiziala eta sare neuronalak oinarri hartuta, Modela ikerketa-proiektuari ekin zion Elhuyarrek, eta 2018tik erabilgarri dago eus euskarazko lehen itzultzaile automatiko adimenduna. Gaztelaniatik euskarara nahiz euskaratik gaztelaniara itzultzen du Modelak, eta, kalitatean, asko hobetu dituaurrekoen emaitzak.

 

Geroztik, ikertzen jarraitu du Elhuyarrek, eta, teknologien arloan nahiz hizkuntzen arloan duen eskarmentua uztartuta, gaztelaniaren eta euskararen arteko itzulpenen kalitatea hobetzeaz gain, beste hizkuntza batzuk ere txertatu ditu bere itzultzaile berrian. Hala, Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusien arteko itzulpenak egiteko balia daiteke (euskara, gaztelania eta frantsesa), eta baita katalanezko eta galegozko testuak itzultzeko nahiz sortzeko ere.

Lotutako albisteak

Tubacex  ek  100  milioi  eurotik  gorako  eskaerak  lortu  ditu  hodi  umbilikalen  negozioan  2026an,  eta  bere  posizioa  sendotu  du  itsaspeko  merkatuan
24/06/2026 Berrikuntza

Tubacex ek 100 milioi eurotik gorako eskaerak lortu ditu hodi umbilikalen negozioan 2026an, eta bere posizioa sendotu du itsaspeko merkatuan

Konpainiak 80 milioi eurotik gorako eskaera berriak jaso ditu hodi umbilikaletan, munduko itsaspeko teknologiaren operadore nagusietako batentzat. Hodi horiek Guyana, Angola eta Ipar Itsasoko offshore proiektuetara bideratuko dira.

Euskal  AEk  Autobide  Arautzailea  jarri  du  abian,  interes  publikoko  proiektuetarako  administrazio-epeak  %  75  murrizteko
18/06/2026 Berrikuntza

Euskal AEk Autobide Arautzailea jarri du abian, interes publikoko proiektuetarako administrazio-epeak % 75 murrizteko

Eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa eta Europaren autonomia estrategikoa bizkortzeko premiaren aurrean, Euskal AEk Proiektu Eraldatzailea aurkeztu du prozesu administratiboak errazteko eta arintzeko, eta industriaren eta jarduera ekonomiko jasangarriaren lehiakortasuna bultzatzeko.  

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.