Cristina Oyón, la primera a la izquierda, antes del debate.
Albisteak 22 Azaroa, 2021

Cristina Oyón: “Emakumearen presentzia mantendu eta handitu behar dugu industrian, erabakigarria izango baita industriaren garapenerako”

Ana Santiago (Sisteplant) eta Cristina Ortegarekin (AVS) batera eskainitako elkarrizketan, SPRIko zuzendaritza-kargu eta Europako estrategia industrialeko adituak esan du “emakumeen talentuak” balioa sortuko duela “gizarte, ekonomi eta ingurumen arloetan”
-

Duela ia urtebete, Europar Batasunak Women in Manufacturing foroa bultzatu zuen konponbidea aurkitzeko gizarteko bidegabekeria horri, hots, emakumeek industrian duten presentzia txikiari, eta, foro horren arabera, frogatuta dago emakumeen lidergoak emaitza hobeak ematen dituela gaur egun bizi duguna bezalako krisialdietan, bai erakundeetan eta bai enpresetan. Baina lantalde honek agerian utzi du baita ere txanpon beraren ifrentzua, hau da, pandemiaren intzidentzia handiagoa izan dela emakumezko profesionalen artean, neurri handi batean euren lan-baldintzak oro har prekarioagoak direlako eta etxeko lanetan eta etxekoen zaintzan zama handiagoa hartu behar izan dutelako euren gain.

 

Nolanahi ere, Euskadi eta bertako enpresa eta antolakundeek lanean jarraitu nahi dute egoera hori iraultzeko, batik bat kontuan izanik industriak pisu garrantzitsua duela Euskadiko BPGn. Zentzu horretan, Cristina Oyón, Ana Santiago eta Cristina Ortegarena bezalako ereduak gure orainaren adibide argiak dira, baina ez hori bakarrik, etorkizunerako enbaxadore ere badira eurek hasi duten ondare industrialari eutsi nahi dioten etorkizuneko emakume belaunaldientzat. Radio Euskadiko Boulevard programako mikrofonoen inguruan bildurik, Oyón, Santiago eta Ortegak aztergai izan zuten emakumearen papera industriaren sektore maskulinizatuan; xeheki aztertu zuten euren lan profesionala garatzean aurkitu duten egoera eta hainbat giltzarri eman zituzten etorkizunerako, batez ere teknologiaren inguruan: “teknologia da datozen urteetako euskal industriaren garapenaren oinarri nagusia” aipatu zuen Cristina Oyónek, duela 25 urte baino gehiagotik euskal Politika Industrialaren arloan lanean diharduen SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak. “Pandemiaren ostean, oso une garrantzitsua da hau euskal industriaren garapenarentzat, egungo ereduak asko aldatu behar baitu balioa sortzeko gizarte, ekonomi eta ingurumen arloetan. Eta emakumeen talentua erabakigarria izango da puntu horretan. Horregatik, gai izan behar dugu talentu hori mantentzeko eta sektorean duten presentzia handitzeko, gaur egun industriako langileen % 30 bakarrik baitira emakumeak” esan zuen Europar Batasunak Europako 2030 estrategia industrialean aholku emateko hautatu duen 20 adituetako batek.

 

Antzeko hitzak izan zituzten Cristina Ortega eta Ana Santiagok ere. Ana Santiago Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean kokatutako Sisteplant ingeniaritzako zuzendaria da. Sisteplant-ek bost kontinenteetako 2.000tik gora bezero eta 200.000 erabiltzaile baino gehiagorentzat lan egiten du. Santiagoren iritziz, edozein emakumeren garapen profesionalerako erabakigarria da norbere buruarengan konfiantza izatea, nahiz eta bere lan-ingurunea historikoki oso maskulinizatua izan. “Nire ustez, nahi duenak lortzen du. Gauzak asko ari dira aldatzen, eta batzuetan geuk jartzen dizkiogu mugak geure buruari. Horregatik, benetako bokazioa baduzu, jakin nahi baduzu nola eraikitzen diren gauzak edo berrikuntzako prozesuak abiatu nahi badituzu… badaude aukerak. Hurrengo belaunaldien enbaxadore izan behar dugu, begiak ireki behar dizkiegu eta erakutsi Industria ez dela ingurune desatsegin edo erasokorra lanerako, baizik eta guztiz kontrakoa”.

 

Cristina Ortega ingeniari aeronautikoa da filosofia horren beste froga argi bat. Espazioko ibilgailuetan espezializatu zen Madrileko Unibertsitate Politeknikoan, eta Elgoibarko AVS (Added Value Solutions) ingeniaritzako Espazioko zuzendaria da. Badirudi AVS etorkizuneko ingeniaritza bat dela, gailu konplikatuak diseinatu eta sortzen baititu espazioa bezain ingurune konplexuetan mugitu daitezen.  Ortegak astero izaten du bileraren bat NASA agentziarekin, eta bere ETEak hainbat osagai kritiko egin ditu berriki Martera bidali duten Rover Perseverance ontzirako. “Uste dut kultura kontu hutsa dela emakumeek presentzia txikia izatea industrian, aurreko belaunaldiengandik jaso dugun zerbait alegia. Ados nago Anarekin borondatea behar dela dioenean, zeren nahi baduzu lortuko duzu, nire kasuan hala izan baita beti. Nahiz eta sektore aeroespaziala oso maskulinizatua izan, inoiz ez dut arazo handirik izan aukerak aurkitzeko; nik izan nituen, gaur egun badaude eta etorkizunean ere egongo dira. Hortaz, neska guztiak animatu nahi ditut ikasketa teknikoak egitera; ez dute aurkituko eurek euren buruari jarritakoak baino traba gehiagorik”.

 

Ezinbestekoa da aldaketa kultural bat egitea, eta horixe izango da sektorea normalizatzeko giltzarrietako bat, aipatu du Cristina Oyónek. Bere iritziz, erabakigarria izango da. “Ezin dugu jarraitu geure burua justifikatzen, adibidez, bilera bateko emakume bakarra izateagatik. Kontua ez da hori. Normalena da ingurune inklusibo bat egotea, mota guztietako pertsonak bilduko dituen ingurune bat, non ez baitzara izango salbuespen bat. Ez dela ezer gertatzen? Noski baietz!” esan du SPRIko ordezkariak, eta Santiago ere bat etorri da horrekin: hesiak eta beirazko sabaiak badaude, bai, baina badago orobat emakumearen inguruan gero eta sentsibilizatuago dagoen korronte sozial bat. “Zorionez gauzak aldatzen ari dira, eta gizarteak norabide horretan hasi duen mugimendua geldiezina da”.

 

Elkarrizketaren puntu horretan, mahai gainera atera da euskal ekonomiaren papera eragozpen eta traba ugariz betetako urte baten ostean (argindarraren kostua, lehengaien eskasia, hornikuntza eza, logistika garestiagoa…). Uste duzue esaten digutena bezain ondo gaudela? galdetu die kazetariak. Sisteplant-eko zuzendari nagusiak erantzun du lehenbizi. “Ni baikorra naiz, eta ezinbestekoa da ilusioa sortzea. Enpresa asko euren negozioa berrasmatzen ari dira pandemiaren ondoren sendoago eta jasangarriago izateko, eta ez dugu beldurrik izan behar, beldur izatea akats bat litzateke eta. Euskadi beti izan da ekintzailea, ezin dugu espiritu hori galdu. Arriskutsua izan liteke beldur-olatu bati heltzea, hortaz, buru-belarri lan egin behar dugu, nahiz eta jakin ekonomia ziklikoa dela eta testuingurua horren araberakoa; eginahalak egin gabe, ez gara zulotik aterako”.

 

Oyónen ustez, euskal industria “ongi prestatuta” dago krisirako, eta hori lagungarri izango da une zaila gainditzeko, dudarik gabe. Baina Euskadik ikasi egin beharko du ingurune ziurgabeago batean lan egiten, eta horretarako ezinbestekoa izango da eraldaketa industrial hori enpresetaraino eramatea. “Eraldaketa horretan ezinbestekoa izango da eskura dugun emakumeen talentu guztia erabiltzea, batik bat ikasketa teknikoak egiten ari direnena, horiek direlako etorkizuna aldatuko dutenak” ohartarazi du Oyónek, zeinak urtetako eskarmentua baitu ikerketa, garapen eta berrikuntzako politiketan, funts publikoen kudeaketan eta nazioarteko lankidetza publiko-pribatuetan, “helburua baita Euskadirentzat epe luzeko inpaktua lortzea hazkunde ekonomikoan eta ongizatean, bai eskualde mailan eta baita ere Europan”.

 

Azkenik, AVSn ez dute uste egungo eszenatokia baikorra denik, baina ezta ere kontrakoa. Beren asmoa da pandemian ere hazten jarraitzen lagundu dien formula berari eustea. “Egokitu egin behar izan dugu, eta azkar gainera. Egia da, adibidez, etxetik lan egitea nahiko ohikoa zela guretzat, baina pandemian ahalegin izugarria egin behar izan dugu posizionatzeko eta lehiakor izaten jarraitzeko gure jarduerarentzat estrategikoak diren sektoreetan (Lurra behatzeko programak, telekomunikazioak, espazio garbia…). Une honetan hortxe gaude zentratuta, egoera bere onera itzultzen den heinean Industria suspertze-prozesuaren motorra izan dadin berriro”.

Lotutako albisteak

Kelias  sendotu  egin  da  bide-segurtasuna  indartzen  duten  seinaleztapen  adimenduneko  sistemen  eskutik
15/04/2026 Berrikuntza

Kelias sendotu egin da bide-segurtasuna indartzen duten seinaleztapen adimenduneko sistemen eskutik

Enpresaren sistema konektatuek istripuak saihesten dituzte auto-ilaretan, oinezkoen pasabideetan eta animalia basatiak ustekabean agertzen diren lekuetan.

Eusko  Jaurlaritzak  20  milioi  eurora  arte  handitu  du  aurrekontua  ETE-etan  berrikuntza  bultzatzeko
08/04/2026 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak 20 milioi eurora arte handitu du aurrekontua ETE-etan berrikuntza bultzatzeko

Industria Defendatzeko Taldearen bileraren ondoren, Industria Sailak Fast Track Innobideak programa 6,5 milioi euroko aurrekontuarekin handitu du, ETEak eraldatu eta dibertsifikatzeko Industria Plana – Euskadi 2030en barruan

Tecnipesak  Brave,  trazabilitate  logistikoan  iraultza  ekarri  duen  RFID  arku  berria,  aurkeztu  du
07/04/2026 Berrikuntza

Tecnipesak Brave, trazabilitate logistikoan iraultza ekarri duen RFID arku berria, aurkeztu du

Tecnipesak Brave, Barnekintzaile programaren bultzadari esker garatutako RFID arkua, merkaturatu du. Enpresak apirilaren 23an aurkeztuko du soluzio hori funtzionamenduan, Brave On Road San Sebastián jardunaldian.

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.