Berrikuntza
Albisteak 20 apirila, 2020

Aditu hizketa-ezagutzaile berriak 500 erabiltzaile baino gehiago izan ditu bere lehenengo hilabetean

Con un mes disponible para el público, Aditu, la nueva plataforma que permite transcribir y subtitular vídeos y audios en euskera y castellano, ha superado el medio millar de personas usuarias. Así lo explica el equipo de I+D de Elhuyar, que ha utilizado las tecnologías más innovadoras en el reconocimiento del habla y la inteligencia artificial para extender al euskera esta herramienta, que hasta ahora solo existía para determinados idiomas.   
-

Duela hilabete bat jaio zen Aditu, bideoak eta audioak euskaraz eta gaztelaniaz transkribatzeko eta azpititulatzeko aukera ematen duen plataforma berria. Dagoeneko 500 erabiltzaile baino gehiago izan ditu denbora honetan tresna berriak. Aditu sortzeko, Elhuyarreko I+G taldeak adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologia berritzaileenak erabili ditu, modu honetan orain arte hizkuntza jakin batzuetara mugatuta zegoen tresna euskarara zabaltzeko.  

Audioak eta bideoak modu automatikoan transkribatzen eta azpititulatzen dituen plataforma da Aditu, bai zuzenean, bai aurrez grabatutako artxiboetan, euskaraz eta gaztelaniaz. Bere erabilerak anitzak izaten ari dira lehenengo hilabete honetan: aplikazio honekin elkarrizketen grabazioak transkribatzen dituzten kazetariak, hitzaldi edo abesti bat azpititulatzen duten entzumen arazoak dituzten pertsonak, mugimendu zailtasunak dituzten pertsonak, idazteko aukerarik ez dutenak, etab. Badira, baita ere, kotxea gidatzen ari diren bitartean txosten baterako hausnarketak diktatu egiten dituztenak, Adituk bien bitartean automatikoki transkribatu ditzan.  

Elhuyarrek hainbat urtez lan egin du aplikazio horren atzean dauden sare neuronalak eraikitzeko, sare horiek beren ikaskuntza edo entrenamendu prozesua milaka daturen bidez egin dezaten, eta, azkenik, tresna hori erraz erabiltzeko aukera ematen duen interfazesortzeko. 

Baliabide digitalak euskara bezalako hizkuntzetara zabaltzea da tresna honekin duten helburuaJon Abril Elhuyarreko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, erraldoi teknologikoen estrategietatik eta merkatuen interesetatik kanpora daude euskara bezalako hizkuntzei egokitzen diren tresna hauek. Orain, albisteen transkripzioa eta azpitituluak, dokumental baten edo udaletxe bateko bilkuren transkribapena hemen egin daitezke. Zerbitzua doakoa da proba-moduan. 

Elhuyarreko hizketa-teknologien arduradun Igor Leturiak azaldu duenez, haiek duten erronka bikoitza da orain: alde batetik, hobekuntzak egitea, zarata duten audioekin, edo euskararen dialekto desberdinekin, adibidez. Bestetik, gogorarazi du “pertsonen eta makinen arteko elkarreragina gero eta handiagoa da, eta, kasu askotan, interakzio hori ahotsaren bidez egiten da, adibidez Siri edo Alexa laguntzaile birtualak edo ahots bidez zuzendutako 4.0 industriako makinak“. Horrek atea zabaltzen du Aditu produktu edo sistemetan integratzeko, hala nola domotikannahi den hizkuntza erabili ahal izateko, kasu honetan euskara edo gaztelania. 

Lotutako albisteak

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Sprik  Euskadi  Agenda  2030  sarietako  “Bidean”  aintzatespena  lortu  du
30/04/2026 Berrikuntza

Sprik Euskadi Agenda 2030 sarietako “Bidean” aintzatespena lortu du

Aurreratua, bereizgarririk altuena, duten 7 erakunderekin, Bidean saria duten 16 erakunderekin eta Konpromisoa maila duten 64 erakunderekin, hitzorduan Eraldatu ekimenak bultzatutako 7 Eragin sari ere banatuko dira, eta lehen edizioan Aurreratua bereizgarria duten erakundeen 8 jardunbide egoki ere sarituko dira

Kelias  sendotu  egin  da  bide-segurtasuna  indartzen  duten  seinaleztapen  adimenduneko  sistemen  eskutik
15/04/2026 Berrikuntza

Kelias sendotu egin da bide-segurtasuna indartzen duten seinaleztapen adimenduneko sistemen eskutik

Enpresaren sistema konektatuek istripuak saihesten dituzte auto-ilaretan, oinezkoen pasabideetan eta animalia basatiak ustekabean agertzen diren lekuetan.

Eusko  Jaurlaritzak  20  milioi  eurora  arte  handitu  du  aurrekontua  ETE-etan  berrikuntza  bultzatzeko
08/04/2026 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak 20 milioi eurora arte handitu du aurrekontua ETE-etan berrikuntza bultzatzeko

Industria Defendatzeko Taldearen bileraren ondoren, Industria Sailak Fast Track Innobideak programa 6,5 milioi euroko aurrekontuarekin handitu du, ETEak eraldatu eta dibertsifikatzeko Industria Plana – Euskadi 2030en barruan

Tecnipesak  Brave,  trazabilitate  logistikoan  iraultza  ekarri  duen  RFID  arku  berria,  aurkeztu  du
07/04/2026 Berrikuntza

Tecnipesak Brave, trazabilitate logistikoan iraultza ekarri duen RFID arku berria, aurkeztu du

Tecnipesak Brave, Barnekintzaile programaren bultzadari esker garatutako RFID arkua, merkaturatu du. Enpresak apirilaren 23an aurkeztuko du soluzio hori funtzionamenduan, Brave On Road San Sebastián jardunaldian.

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.