Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 apirila, 2020 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa

Unimodel proiektuak trenetan berrikuntza teknologikoak txertatuko ditu, kostuak eta entrega-epea % 20 murrizteko

Trenbideko enpresa bat (CAF), zentro teknologiko bat (Ceit, Basque Research & Technology Alliance BRTAko kidea) eta unibertsitate bat (Tecnun) trenen kostuak eta entrega-epeak murrizteko aurrerapen teknologikoak garatuko dituen proiektu batean murgildu dira. 

Trenbideko enpresa bat (CAF), zentro teknologiko bat (CeitBasque Research & Technology Alliance BRTAko kidea) eta unibertsitate bat (Tecnuntrenen kostuak eta entrega-epeak murrizteko aurrerapen teknologikoak garatuko dituen proiektu batean murgildu dira. Unimodel deitutako ekimen hau Elkarteken (2018/2019) –Eusko Jaurlaritzaren Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programa barruan dago. 

Aurreikuspen-tresna zehatzik ez izateak suspentsioen lan moduaren inguruan ezjakintasuna eragiten du. Horren ondoriozgaindimentsionatu egiten dira eta gehiegizko segurtasun-marjinak ezartzen dira, eta, aldi berean, horrek tren-ibilgailuarentzako gainkostua dakar. Ikertzaileek lan egingo dute proiektu honetan simulazioak hobetzeko eta suspentsioen diseinua optimizatzen laguntzeko, bidaiarien segurtasun eta erosotasun estandarrak mantenduz. Horrela, fabrikatzailearen lehiakortasuna handitzeaz gain, Unimodelek trenen bizi-zikloaren kostuak eta entrega-epea % 20 murriztuko ditu 

Profil guztiz desberdinak dituzten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) lau eragilek osatzen dute proiektu hau. Eragile hauek partzuergoari proiektua gauzatzeko osagarritasuna ematen diote, eta estandar handiagoak dituzten trenak eraikitzeko oinarriak ezartzen dituzte. 

CAF I+G eta CETEST enpresek, CAF industria-taldearen barruan daudenak, enpresa ikuspegieskainiko dute, Gipuzkoako enpresak esleitutako ibilgailuen bidez proiektuan sortzen diren emaitzek merkatuan duten eragina ezagutzeko. Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Termikoko eta Fluidoen arloak (AITF) eta Tecnungo Makina eta Ibilgailuen arloak ikuspegi akademikoa ematen dute, simulazio birtualak behar dituzten oinarrizko metodo deterministiko eta estatistikoen inguruan duten ezagutzarekin. Azkenik, Ceitek (Garapen eta Transferentzia Teknologikoaren Nazioarteko Zentroa) ikerketa sektorialaren inguruan lan egingo du. 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak