Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak

 

Egunotan bizi ditugun salbuespen-neurriak direla eta, enpresa eta profesional gehienek telelanari heldu diote beren zerbitzuak ematen jarraitzeko. Teknologia digitalak aliatu paregabea dira egoera honetan, aukera ematen baitigute lan asko urrunetik egiteko. Halere, pertsona asko ez daude ohituta etxetik lan egitera, eta garrantzitsua da kontuan hartzea laneko osasunaren arloko hainbat gako.

 

Osarten-ek, Mondragon taldeko laneko arriskuen prebentzioko zerbitzu mankomunatuak, hainbat aholku partekatu ditu telelana errazteko eta errutina osasuntsuak mantentzeko. “Garrantzitsua da etxean gune bat prestatzea bulego moduan erabiltzeko” dio Osarten-eko lantaldeak, hau da, etxeko gainerako espazioetatik argi bereizitako gune bat, bulego itxura duena. Horrela errazago da lanerako eta atseden hartzeko tarteak bereiztea.

 

Halaber, oso garrantzitsua da errutinak finkatzea: “etxetik lan egiteak bulegoan lan egitea bezalakoa izan behar du, beraz, jarri ordutegiak eta bete” azaldu dute prebentzio zerbitzuko kideek. Horrek esan nahi du ahalik eta gehien errespetatu behar direla lanaldia hasteko eta amaitzeko orduak, eta etxetik kanpo lan egitean geneuzkan ohiturak mantendu behar ditugula, hots, “esnatu goiz eta jaiki beti ordu berean. Zure gorputzak eta garunak eskertuko dizute erregulartasuna” diote Osarten-eko lantaldeko kideek. Eguna hasteko modu on bat izan liteke egunero bete beharreko plangintza bat eta helburuak finkatzea, eta atsedenaldiak hartzea begiak pantailatik kentzeko.

 

Inplantalariak: telelana ezartzeko laguntzak

Gaur egun, enpresa eta profesionalek tresna digital ugari erabil ditzakete eguneroko funtzionamendua telelanera egokitzeko. Halere, badira baliabide horiek ezagutzen ez dituzten ETE eta autonomoak. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRI Taldearen bitartez, Inplantalariak izeneko doako zerbitzu berria jarri du martxan, enpresei telelana erabiltzen hasten laguntzeko.

 

Programa honek laguntza telematikoa ematen du adituen bitartez, hobeto ezagutzeko erabil daitezkeen tresnak, berme eta segurtasun handiagoarekin. Hauxe da aholkularitza teknologikoko zerbitzu honek eskaintzen duena: bezero, langile eta hornitzaileekin komunikazio birtualeko tresnak erabiltzen hasteko laguntza, taldeko lanak kudeatzeko eta informazioa urrunetik eskuratzeko programak eta telelanerako zibersegurtasunari buruzko prestakuntza. Aholkularitzako talde adituak berehala ezarri eta erabiltzen has daitezkeen tresna-katalogo zabala jarri du ETEen eta autonomoen esku, eta eskaerak SPRI Taldeko Telelanari buruzko Aholkularitza eta Ezarpen Zerbitzuaren bitartez tramitatu daitezke.

 

Tresna digitalei buruzko prestakuntza

APTES, Estatuko Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (Euskadiko Teknologi Parkeen Sarea elkarte horretako kide da) ApteForma prestakuntza-gela digitala ireki du. Plataforma honek teknologia berriei buruzko hainbat eduki dauzka: ikastaroak, webinar direlakoak eta gidaliburuak, denak ere enpresetako eraldaketa digitalera zuzenduak. Orain arte, Teknologi Parkeen sareko konpainia, erakunde eta profesionalek bakarrik erabil zezaketen gela digital hori, baina orain dohainik  ireki dute, bere gaitasun digitalak hobetu nahi dituen edozein pertsona edo enpresa sar dadin.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?