Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urtarrila, 2022 Berrikuntza Ingurumen-jasangarritasuna Erosketa Publiko Berritzailea (EPB) Start up UP Euskadi

Otsailak 3, TurboWave Webinarra: Aire-turbinen inguruko Berrikuntzaren Erosketa Publikoa olatuen energia sektorerako

Helburua da argindarra sortzeko sistema errentagarri, fidagarri eta seguru bat identifikatu eta erostea.
TurboWAVE reto webinar

Webinar

Mutrikuko olatu-energia zentroa izan zen Europako lehen instalazioa olatuen energia erabili zuena argindarra sortzeko. Mutrikuko portua babesten duen kai-muturraren barruan dago kokatuta. Lantegiak teknologia berezi bat erabiltzen du energia lortzeko, ‘Ur-zutabe Oszilatzailea’ delakoa (OWC), eta momentuz 2,4 GWh-tik gorako ekoizpen metatua lortu du.

Energiaren Euskal Erakundeak aurretiazko kontsulta bat abiarazi du jakiteko merkatuari interesatzen ote zaion Mutrikuko olatu-energia lantegian aplikatuko diren aire-turbinak garatzeko Berrikuntzaren Erosketa Publikoa. TurboWave erronka balizko interesatuei hurbiltzeko asmoz, datorren otsailaren 3an webinar informatzaile bat egingo da (ingelesez) goizeko 10:00etatik 11:30era bitartean, egitarau honekin:

10:00 Jardunaldiaren hasiera.
Merkatuaren Aurretiazko Kontsultaren helburuak.
Susana Larrea.
Trantsizio Estrategikoen Arloa. SPRI Taldea.
10:10 TurboWave erronka.
Endika Aldaiturriaga. 
Energia Berriztagarrien Arloko teknikaria. Energiaren Euskal Erakundea.
10:40 Galderentzako txanda.
11:15 Kontratazioaren hurrengo faseak.
Olatz Ajuria.
Energia Berriztagarrien Arloko teknikaria. Energiaren Euskal Erakundea.
11:25 Jardunaldiaren amaiera.

 

Eta nori interesatu dakioke?

Hauek dira TurboWave erronkari buruzko webinar informatzailean interesatuta egon daitezkeen profesionalen talde nagusiak: arduradun teknikoak, salmenta arduradunak, teknologia garatzen duten enpresetako komertzial eta finantzariak (gailu osoak eta azpi-sistemak / osagaiak), ingeniaritzak, aholkularitzak, utilities, unibertsitateak, teknologi zentroak eta proiektu sustatzaileak (teknologien azken erabiltzaileak).

 

TurboWave Berrikuntzaren Erosketa Publikoaz eta bere merkatuko aurretiazko kontsultaz

Helburua da konponbide teknologikoki berritzaileak erostea aire-turbinentzat Mutrikuko olatu-energia zentralean erabili ahal izateko, bai eta olatu-energiaren sektoreko beste premia orokor batzuentzat.

Erronka da argindarra sortzeko aire-turbina sistema errentagarri, fidagarri eta seguru bat diseinatu, garatu eta frogatzea. Proposatutako teknologiak ebaluatzeko kontuan hartuko dira, besteak beste, efizientzia-errendimendua, kontrolagarritasuna, fidagarritasuna, mantenigarritasuna eta prezioa. Azkenik, aurreikusten da 2-8 sorgailu erostea.

 

Webinar informatzailea: 2022/02/03 10:00-11:30
Informazio gehiagorako eta izena emateko, egin klik hemen

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak