Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 urria, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Start up UP Euskadi

NahiArte, sormena bultzatuz lan-aukera berriak irekitzeko

Proiektu honek prestakuntza-programak eta irtenbide profesionalak eskaintzen dizkie ezgaitasunak dituzten pertsonei

 

“FormArte hesirik gabeko arte-eskola bat da, sormenaren bidez lan egiten duena eta ezgaitasun psikiko eta intelektualak dituzten pertsonei zuzendua dagoena”, azaldu du Ana Urgoiti Guisasolak. Ana Urgoiti Arte Ederretan lizentziatua da eta kooperatibaren fundatzailekide ere bai. Urgoitik berak eta Cristina Bacete Díazek 2013an ireki zuten Formarte espazioa Bilbon, Oakland hiriko “Creative Growth Art Center” proiektua oinarritzat hartuta.

 

Kaliforniako zentroak bezalaxe, Formarte-k ere helburutzat du aukera ematea ezgaitasunak dituzten pertsonei euren sormena garatu dezaten, prestakuntza emanaz eta espazio bat eskainiz euren artea erakusteko.  Halaber, aukera profesional berriak irekitzen dizkie sorkuntzaren sektorean, eskolan bertan sortutako lanak salduz. “Artistek eskuz margotutako diseinu esklusiboak saltzen ditugu” dio Ana Urgoitik, “kamisetekin hasi ginen, baina orain egiten ditugu orobat aterkiak, alpargatak, amantalak, poltsak… 7 urteotan ikasi dugu zer doakigun ondoen, eta profesionalizatu egin gara”.

 

Gaur egun 50 ikasle daude eskolan, eta erabaki dute beste urrats bat ematea, NahiArte marka sortuz. Proiektu honekin zirkulua itxi nahi dugu, hasi prestakuntzatik eta profesionalizazioraino, horrela lan arloko irtenbide berriak eskaintzeko ikasleei. “Euren lan aukerak oso mugatuak direnez, uste dugu garrantzitsua dela irtenbide berriak irekitzea gustuko duten zerbait egiteko eta ondo egiten duten horretan aritzeko” dio FormArte zentroaren fundatzaileak. Horretarako, Bilboko hirigunean kokatuko den lokal berri bat atontzen ari dira. Bertan batuko dituzte prestakuntza -piezak fabrikatzeko tailerra barne- eta publikoarentzako salmenta, eta proiektu honen bidez ahalegina egingo dute eskolatik pasatzen diren ikasle batzuk kontratatzeko.

 

FormArte irabazi asmorik gabeko ekimen sozialeko kooperatiba bat da, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Lanbide-ren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin sortua. Orain crowdfunding kanpaina bat dute martxan NahiArte proiektua finantzatzen laguntzeko, eta espero dute urtearen amaiera aldera irekiko dutela lokal berria.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak