Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 2 abendua, 2021 Berrikuntza I+G Indeusberri

MZT, materialen zientzia eta teknologiaz euskaraz

2021eko azaroaren 29an eta 30ean egin da MZT Kongresuaren 5.edizioa EHUren Bizkaia Aretoan.
MZT2021_mahai_ingurua

Polimeroak, metalak, biozientziak eta ingurumena aztergai izan duten 80tik gora lan eta poster; Laborategiko baldintzak benetako baldintzetara egokitzeari buruzko hitzaldia edota Euskal Hidrogeno Korridorea: Erronka berriei buruzkoa; materialei eta aktualitateari lotutako mahai ingurua; Gabirel Jauregi saria; eta poster onenari sariak osatu dute Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuaren 5.edizioa.

SPRIk moderatutako mahai inguruak eman dio amaiera azaroaren 29an eta 30ean egin den MZT Kongresuaren 5.edizioari. BRTAko Garbiñe Manterola, KIRO GRIFOLSeko Asier Lizarriturri, DIGIMETeko David Eguizabal, CIKATEKeko Jose Santos eta BATZeko Jatsu Intxaurbe solaskide zirela, materialak izan dira hizketaldiaren abiapuntu, hortik gaurkotasuneko gaietara pasatzeko, hala nola lehen gaien faltak sortutako krisia, iraunkortasuna, programatutako zaharkitzea edota hizkuntza, MZT kongresua euskara hutsean egiten den jardunaldia baita.

Mahai inguruaren aurretik, materialen zientzia eta teknologiaren arloko adituek eta UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroko terminologia-profesionalek lankidetzan landutako glosario terminologiko elebiduna aurkeztu dute, 2018ko kongresutik hartutako 1.379 terminoz osatutakoa. MZT Hiztegia

Azken eguneko ekitaldi berean ikertzaile handi bat omendu du MZT kongresuak, Gabirel Jauregi sariarekin: Jose Mari Rodriguez Ibabe, Industria Ingeniaria eta Ceit-BRTA ikerketa zentroko presidentea.

Antolatzaileek arrakastatsutzat jo dute, pandemia dela eta ia bi urtez atzeratu den Kongresua, bai parte hartu duen jende kopuruagatik baita aurkeztutako lanen kalitateagatik ere.

Eneko Astigarraga_Esle_IndeusElkarrizketak
Albisteak 24 ekaina, 2022 Berrikuntza
“Euskarak balioa eman diezaieke gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik” Eneko Astigarraga, ESLE
Irakurri gehiago
IndeusBerri bannerra_EKAINA
Albisteak 23 ekaina, 2022 Berrikuntza
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Albisteak 23 ekaina, 2022 Berrikuntza
BRTA partzuergoak ikerketen emaitzen balorizazioari buruzko udako ikastaro bat antolatu du  
Irakurri gehiago
Albisteak 20 ekaina, 2022 Berrikuntza
Logos, duela 70 urtetik gama altuko altzari pertsonalizatuak eskaintzen dituen ETEa
Irakurri gehiago
Miriam Francés_Energia Klusterra_IndeusElkarrizketak
Albisteak 17 ekaina, 2022 Berrikuntza
“Gure hizkuntza erabiltzen jarraitzen dugula ikusaraztea, euskal industriaren bereizgarritasunetako bat izan daiteke” Miriam Francés, Energia Klusterra
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak