Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 23 Marzo, 2020 Bind40 Bio-osasuna Innobideak Ris3 Euskadi Start up up euskadi

Mikrobiomik-ek giza mikrobioman oinarritutako medikamentu-belaunaldi berri bat sortu du

Medikamentu hori EBn merkaturatzen duen lehen enpresa izan nahi du
mikrobiomik

Medikamentu hori EBn merkaturatzen duen lehen enpresa izan nahi du

 

Bizkaiko Mikrobiomik enpresa biofarmazeutikoak helburutzat du giza mikrobioman oinarritutako medikamentu berriak aztertu eta garatzea gaixotasunak tratatzeko. 2018an sortutako startup hori Bic Bizkaia zentroan dago, eta dagoeneko garatu du bere lehen medikamentua, antibiotikoak hartzeagatik sortzen den hesteetako infekzio larri bat tratatzen duena.

 

Giza mikrobioma edo mikrobiota deitzen zaie gure gorputzean naturalki dauden mikroorganismoei.  Mikrobiomik-ek garatu duen medikamentu berri hori hesteetako mikrobiotaren transferentzian oinarritzen da, hau da, pertsona osasuntsuen mikrobiota pazienteen traktu gastrointestinalera eramaten da, bakterio horiek ahotik hartzen den farmako batean txertatzen dituen prozesu baten bidez.  Lehen medikamentu horren helburua C.difficile infekzioa da, hau da, beherakoa eta kolitisa eragiten dituen bakterio bat, eta kasu batzuetan ohiko tratamenduek sendatu ezin dutena. Mikrobiomik-eko zuzendari nagusi Juan Basterraren arabera, “patologia honek bereziki eragiten die ospitaleratutako pertsona nagusiei; kasuen % 75 antibiotikoekin sendatzen da, baina kasuen % 25ean antibiotikoak ez du funtzionatzen, eta talde horrek hiltzeko arrisku handia dauka”, “frogatuta dago paziente horientzako alternatiba eraginkor bakarra dela mikrobiota fekala transplantatzea”.

 

Orain arte, kolonoskopiak edo zunda duodenalak erabiltzen ziren transplante hori egiteko, biak hala biak ebakuntza gelan sartzea eskatzen duten operazio inbaditzaileak. Aldiz, ahotik hartzen den pilularekin posible izango litzateke tratamendu anbulatorio bat egitea, arriskuak murriztuz eta eraginkortasun-maila berbera lortuz, hala dio Juan Basterrak, medikuntzan lizentziatutako industria farmazeutikoko adituak. Farmako honen garapenaren abiapuntua Madrileko Gregorio Marañón ospitalearekin esklusiban hitzartutako know how transferentzia bat da. Ospitale horretan hainbat aurrerapen egin dituzte mikrobiota ahoz hartzeko pilulen arloan.

 

“Gaur egun produkzio-instalazio bat daukagu BIC Bizkaia zentroko bio-inkubagailuan, non mikrobiota fekalean oinarritutako farmakoak bakarrik fabrikatzen baitira” azaldu du Mikrobiomik-eko zuzendari nagusiak. Espero dute datozen hilabeteetan eskuratuko dutela Espainiako Medikamentuaren Agentziak ematen duen manufakturako jardunbide egokien ziurtagiria eta uda ostean hasiko direla saio klinikoak egiten pazienteekin. “Gure helburua da mikrobiota fekalean oinarritutako medikamentu biologiko bat merkaturatzen duen Europar Batasuneko lehen konpainia izatea” dio.

 

Lehen merkaturatze honen ondoren, lantaldearen asmoa da mikrobio-floran oinarritutako medikamentu gehiago garatzea beste gaixotasun batzuentzat, eta dagoeneko hasi dituzte esteatohepatitis ez alkoholikoa (gibel koipetsua delakoa) tratatzeko ikerketak. Lantaldeak Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Estatuko laguntza-programen nahiz inbertsio-funts pribatuen babesa jaso du ikerketa prozesurako eta ekimena martxan jartzeko.

Albisteak 26 urtarrila, 2022 Berrikuntza
Dastatzen Group online haragi-dendetako lehena bihurtu da Estatu mailan
Irakurri gehiago
TurboWAVE reto webinar
Albisteak 25 urtarrila, 2022 Berrikuntza
Otsailak 3, TurboWave Webinarra: Aire-turbinen inguruko Berrikuntzaren Erosketa Publikoa olatuen energia sektorerako
Irakurri gehiago
Albisteak 24 urtarrila, 2022 Berrikuntza
Izar Cutting Tools: “Egoerak hamar hilabeteko aurrerapenarekin planifikatzera behartzen gaitu”
Irakurri gehiago
Albisteak 20 urtarrila, 2022 Berrikuntza
Jolasek joko interaktiboen aldeko apustua egin du eskola-ingurunean kirola eraldatzeko
Irakurri gehiago
IndeusBerriren bannerra
Albisteak 20 urtarrila, 2022 Berrikuntza
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak