Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 Azaroa, 2023 Berrikuntza

Lehiakortasun industrialean emakumeek duten inpaktuari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu SPRIk World Manufacturing Forumen

SPRI Taldeak eta Milango Kanpoko Sarearen bulegoak 2020az geroztik egindako lanen jarraipena da azterlan hau

Aste honetan World Manufacturing Forum antolatu du World Manufacturing Foundationek Bergamon (Italia). Testuinguru horretan, emakumeek lehiakortasun industrialean duten inpaktuari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu Cristina Oyónek, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariak.

SPRI Taldeak eta Milango Kanpoko Sarearen bulegoak 2020az geroztik egindako lanen jarraipena da azterlan hau. Izan ere, Women in Manufacturing aditu taldeko liderra da. Hainbat espezializazio taldetako 20 pertsonak osatzen dute aipatutako taldea (nazioarteko erakundeak, hala nola UNIDO, IndustriAll eta EFFRA; unibertsitateak; enpresa pribatuak; eta administrazio publikoa), eta industriak emakumeen parte-hartzea, aitorpena eta lidergoa handiagoak izan daitezen bermatzeko dituen erronka nagusiak aztertzen ditu.

2020an eta 2021ean aditu taldeak egindako lanen baitan emakumeek industrian duten presentziaren gainean jasotako datu kezkagarriak ikusita, SPRIk ikerketa-lanari ekitea erabaki zuen UNIDOk (United Nations Industrial Development Organization) 2019an nabarmendutako premisetako bat egia zen ala ez egiaztatzeko: “Genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere bada”.

Hala, SPRIk metodologia bat garatu du genero-berdintasunaren eta industria-lehiakortasunaren arteko korrelazioa aztertzeko, eta genero-berdintasun handiagoak industria-lehiakortasunari mesede egiten dion frogatzeko datuak lortzeko azterketa-kasu bat ere garatu du.

Diseinatutako metodologiari esker, enpresa industrialetan genero-berdintasunarekin eta lehiakortasunarekin lotutako kontzeptuen dimentsio anitzeko ebaluazio integrala egin daiteke. Horretarako, bi indize konposatu sortu ziren: bata lehiakortasunarekin lotuta eta bestea berdintasunarekin, azpiindize eta aldagai ponderatuen multzo batez osatuak.

Eredua diseinatu ondoren, 2022ko abuztuan, SPRIren datu-baseko Euskadiko industria eta horri lotutako zerbitzuetako 2.500 enpresari inkesta igorri zieten eta haietatik 474 erantzuneko lagina lortu zen.

Cristinak eman ditu lagin horren ezaugarri nagusien inguruko azalpenak. Horrekin lotuta, emakumeek Euskadiko industria arloko enpleguaren % 21,7 bakarrik biltzen dute eta, Euskadiko lan-merkatuaren % 44 ordezkatzen dutela kontuan hartuta, datu kezkagarria da zalantzarik gabe. Oro har, emakumeen presentzia txikiagoa da enpresetan, prestakuntza maila edo saila edozein izanda ere, baina nabarmen jaisten da lidergo-posizioetan. Izan ere, inkestan parte hartu duten konpainien % 13k bakarrik du emakume bat zuzendari.

Sortutako ereduan enpresen erantzunak sartzeak erakusten du genero-berdintasun handiena duten enpresak lehiakorragoak direla. Gainera, datuek agerian uzten dute berdintasun handiena duten enpresek fakturazioan, enpleguan, I+G+b arloan eta nazioartekotzean emaitza hobeak dituztela.

Bestalde, enpresa lehiakorrenek genero-berdintasuneko maila altuenak ere badituzte. Zehatzago esanda, azterlanak berdintasunetik abiatuta lehiakortasuna sustatzeko gako hauek identifikatu ditu:

  • Bereizketa horizontala (saileka).
  • Bereizketa bertikala (erantzukizun mailaren arabera).
  • Laneko eta norberaren bizitzaren arteko kontziliazio-neurriak (ordutegi-malgutasuna, telelana, zaintzetarako baimenak…).
  • Berdintasuneko barne-politikak (planak, batzordeak, prestakuntza eta berdintasun-protokoloak).

Horrekin lotuta, Cristina Oyónek honako bi datu hauek azpimarratu nahi izan ditu: emakumeek lehiakortasun industrialean duten inpaktu positiboa erakusten duen metodologia izateak duen garrantzia eta azterlan horrek enpresetan genero-berdintasuneko politikak ezartzeko garaian motibazioa sortzeko tresna gisa duen potentziala; izan ere bere hitzetan, “genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere bada”.

World Manufacturing Foundation plataforma irekia da, eta mundu osoan kultura industriala hobetzea eta hedatzea du helburu, berdintasun ekonomikoa eta garapen jasangarria bermatzeko bitarteko gisa. WMFk manufaktura-sektorearen berrikuntza eta garapena sustatzen ditu. Horretarako, nazio guztietan lehiakortasuna hobetzearen alde egiten du, manufaktura-sektoreko eragile giltzarrien arteko elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez.

Lotutako albisteak

8 maiatza, 2024 Berrikuntza
Innoledge, berrasmatzea eta egokitzea nortasun-ezaugarri gisa
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Berrikuntza
SPRI Taldeak ADR Foroaren bileran parte hartu du Ceutan
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak