Arantxa Tapia sailburua, bileran.
Berrikuntza
Albisteak 25 Marzo, 2019

Kluster industrialek aurreikusten dute negozio eta enpleguak handitu edo mantentzea 2019an

Industria Abagunearen Behatokiak bere urteroko txostenean berretsi du Euskadiko 17 elkarte eta klusterretatik 10ek jarduera hobetzea espero dutela
-

 

Industria Abagunearen Behatokiak bere urteroko txostenean berretsi du Euskadiko 17 elkarte eta klusterretatik 10ek jarduera hobetzea espero dutela. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapia izango da foro horrek astelehenean egingo duen bileraren buru.

Inork ez du espero atzeraldirik enplegu-sorkuntzan edo I+G+B-ren erabileran.

Azken sei hilabeteetako jarduera industrialaren hazkundea batez ere sektore hauetan erregistratu da: elikaduran, automobilgintzan eta bio-osasunean.

Behatokiak egiaztatu du Euskadiko BPGa %2,8 hazi zela iaz eta, horrekin batera, enpleguak %2,1eko igoera izan zuela, 19.000 lanpostu garbi inguru sortu zirelarik.

Informazio gehiago

 

Industria Abagunearen Behatokiak, Euskadiko enpresa-elkarteen eta klusterren urteroko erradiografia egiten duenak, bere azken txostenean egiaztatu du jarduera ekonomikoak perspektiba baikorrak dituela. Aztertutako 17 elkarte eta klusterretatik 10ek espero dute datozen sei hilabeteetan (apiriletik irailera) beren jarduera hobetzea fakturazioan, eskaeretan, enpleguan, esportazioetan eta I+G+B-ren erabileran.

 

Jarduera industrialaren hazkundea batik bat sektore hauetan eman da: elikaduran, automobilgintzan eta bio-osasunean. Sektore horietako enpresen %100ek hobekuntzak aurreikusten dituzte beren eskaeretan, fakturazioan, esportazioetan, enpleguan eta I+G+B-ren erabileran. Gainera, energiaren klusterrak uste du jarduera handiagoa izango duela beren jarduera neurtzen duten bost atal horietatik lautan.

 

Industria Abagunearen Behatokia Bilbon elkartuko da astelehen honetan Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua, buru izango duen bilera batean, non datuak aztertu eta etorkizuneko perspektibak azalduko baitituzte.

 

Txostenak hiru sektoreren egoera azpimarratu du, hala nola, elikadurarena, automobilgintzarena eta bio-osasunarena. Azken seihilekoan (2018ko urritik 2019ko maiatzera), sektore horietako enpresen %100ek adierazi dute beren egoerak hobera egin duela; beste sei sektoretan (energia, burdinbide ekipoak, habitata, zura eta bulegoak, fabrikazio teknologia aurreratuak, EIKTak eta garraioak, mugikortasuna eta logistika) %60-%80k adierazi dute hobekuntzak izan dituztela. 17 elkarteetako batek ere ez du datu negatiborik izan azken seihilekoko balantze orokorrean eta itsas industrien sektoreko elkarteek bakarrik izan dituzte murrizketak arlo puntualetan, zehazki, fakturazioan eta enpleguan.

 

Behatokiak egiaztatu du Euskadiko BPGa %2,8 hazi zela iaz eta, horrekin batera, enpleguak %2,1eko igoera izan zuela, 19.000 lanpostu garbi inguru sortu zirelarik. Eraikuntza sektorea dinamikoago izan da eta industriak arazo iragankorrak izan zituen iazko urtearen bigarren erdian, batik bat isurien eta diesel erregaien araudi berriagatik.

 

Europako ekonomiak gutxiago hazten ari diren honetan, txostenak dio Euskadiko BPGa %2,3 haziko dela eta enplegua %1,4, lanaldi osoko 13.500 lanpostu berri sortuko direlarik. Gainera, langabezia-tasa %10 baino baxuagoa izango da.

 

Datuak sektoreka:

Aeronautika: Hegan elkarteak fakturazioa eta enplegua hobetu ditu azken seihilekoan (2018ko urritik 2019ko martxora), eta bere horretan mantendu ditu eskaerak eta esportazioak. Espero du datorren seihilekoan (apiriletik irailera) %4 emendatuko duela fakturazioa, eta eskaerak, esportazioak nahiz I+G+B-ren erabilera orain arteko mailan mantenduko direla. Aireko trafikoaren aurreikuspenak oso baikorrak dira eta aurreikusten da 30.000 hegazkin berri beharko direla 2035erako.

 

Elikadura: Azken seihilekoan, CLUAE klusterrak bere jarduera hobetu du bost ataletan (eskaera, fakturazioa, esportazioak, enplegua eta I+G+B-ren erabilera) eta hobekuntza horiek mantentzea espero du datozen sei hilabeteetan. Onlineko salmentek hazkunde moderatua izaten jarraitzen dute.

 

Automobilgintzaren sektorea: Azken seihilekoan, Acicae klusterrak ere hobetu egin du bere jarduera bost ataletan, eta hobekuntza horiek mantentzea espero du datozen sei hilabeteetan. Merkatu hau ia maximo historikoetan dago, baina ziurgabetasuna da nagusi hainbat faktore direla medio, besteak beste, muga-zergen gerra, Brexit-a, inbertsioaren kontratazioa edo ibilgailuentzako isuri kutsagarrien mugak.

 

Bio-osasuna:  Azken seihilekoan, BHC klusterraren jarduerak gorantz egin du arlo hauetan: eskaerak, fakturazioa, esportazioak, enplegua eta I+G+B-ren erabilera. Espero du datozen sei hilabeteetan ere antzeko egoeran egongo dela. Enpresa trakziogileek beren jarduera hobetu dute eta hobekuntza hori ETEetara iritsiko da.

 

Eraikuntza: Eraikune klusterrak bere jarduera hobetu du eskaerei, fakturazioari eta enpleguari dagokienez; aldiz, maila berean mantendu da esportazioetan eta I+G+B-ren erabileran. Datozen sei hilabeteetan bere horretan mantentzea espero dute.

 

Eduki digitalak: Eiken klusterrak jarduerari eutsi dio aztertutako bost ataletan, baina espero du esportazioak eta enplegua hazi egingo direla datozen sei hilabeteetan. Klusterreko enpresa askok gainditu gabe dute nazioartekotzearen eta atzerrian aukerak bilatzearen ikasgaia, baina, zorionez, gero eta urrats gehiago ematen ari dira norabide horretan, eta bidea egiteak aukera berriak dakartza.

 

Energia: Azken seihilekoan, kluster honek bere jarduera hobetu du atal guztietan, salbu eta eskaeretan, non berdin mantendu baita. Datozen sei hilabeteetan espero du hobekuntzak izango dituela fakturazioan, eskaeretan, enpleguan eta I+G+B-ren erabileran eta eutsi egingo diola esportazioen jarduerari. Hazkunde handienak eguzki energia fotovoltaikoan eta energia eraginkortasunean gertatuko dira.

 

Burdinbide ekipoak: Mafex elkarteak jarduera positiboa izan du, I+G+B-ren erabileran izan ezik, aldagai hori bere horretan mantendu delako. Datozen sei hilabeteetan aurreikusten du jarduera mantendu egingo dela eta eskaera-zorroa hazi egingo dela.

 

Galdaketa:  Elkarte honen jarduera mantendu egin da azken seihilekoan (fakturazioak izandako beherakada salbu), eta datorren sei hilabeteetan ere egonkortasun horri eustea espero da. Sektore honek teknikari gehiago behar ditu eta langile kualifikatuen premia handia du.

 

Habitata eta Contract: Habic klusterrak bere jarduera hobetu du fakturazioan, esportazioan eta enpleguan; eskaerak eta I+G+B, berriz, bere horretan mantendu dira. Datorren seihilekoan egoerari eustea espero du eta esportazioak hobetzea.

 

Itsas industriak: Itsas Foroa klusterrak bilakaera aldakorra izan du azken seihilekoan: eskaerak hazi egin dira eta esportazioak eta I+G+B bere horretan mantendu dira, baina fakturazioak eta enpleguak okerrera egin dute. Datozen sei hilabeteetan espero du eskaerak hobetzea eta gainerako ataletan berdin jarraitzea.

 

Ingurumena: Aclima klusterrak bere jarduera industriala mantendu du azken seihilekoan, eta aurreikusten du egoerak hobera egingo duela datozen sei hilabeteetan, bereziki esportazioak eta I+G+B hobetuta. Sektoreko enpresek errealitate oso desberdinak bizi dituzte, adibidez, hiri-hondakinen kudeatzaileek hazkunde txiki bat erregistratu dute fakturazioan eta aholkularitzek hobekuntza bat sumatu dute.

 

Papera:  Azken sei hilabeteetan, kluster honek jaitsiera bat izan du eskaeretan, fakturazioan eta esportazioan, eta bere horretan mantendu ditu enplegua eta I+G+B. Hurrengo seihilekorako aurreikuspenak ere antzekoak dira.

 

Produktu eta instalakuntza siderurgikoak: Siderex klusterrak jarduerari eutsi dio, eta hobekuntzak izan ditu esportazioetan eta I+G+B-ren erabileran. Datozen sei hilabeteetan eskaera-zorroa hobetzea espero du. Joko-arau berberak dituzten merkataritza-, energia- eta ingurumen-politikak eskatzen ditu bere lehiakortasuna hobetzeko.

 

Fabrikazioko teknologia aurreratuak: Azken seihilekoan, eskaerek, fakturazioak eta I+G+B-ren erabilerak hobera egin dute sektore honetan, eta hurrengorako ere antzeko joera espero da. Enpresen eraldaketa digitalak eta ekonomia berriak bultzada handia eman diote sektore honi.

 

EIKTak eta ezagutza: Kluster honek hobetu egin du bere jarduera, esportazioetan eta enpleguan izan ezik, non kopuru berdinetan mantendu baita. Hurrengo seihilekoan ere egoera berean jarraitzea espero du, hobekuntzak espero direlarik eskaeretan, fakturazioan eta I+G+B-ren erabileran.

 

Garraioa, mugikortasuna eta logistika: Mugikortasun eta logistika klusterrak bere jarduera hobetu du, baina enplegua mantendu egin da eta esportazioek behera egin dute. Aurreikuspenak hobeak dira datorren seihilekorako, igoera espero baita eskaeretan, esportazioetan eta I+G+B-n.

Lotutako albisteak

Atlantic  Green  Hub,  Euskadi  eta  Galiziatik  bultzatutako  ardatz  atlantikoan  ingurumen-lehiakortasuna  sustatzeko  gune  aitzindaria
01/07/2025 Kluster politika

Atlantic Green Hub, Euskadi eta Galiziatik bultzatutako ardatz atlantikoan ingurumen-lehiakortasuna sustatzeko gune aitzindaria

Aclima (Euskadi) eta Viratec (Galizia) ingurumen-klusterrek topaketa bat antolatu dute urtero. Aurten, urriaren 23an eta 24an egingo da, eta datorren urtean Euskadin egingo da.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
27/06/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Boehringer  Ingelheim-ek  eta  Basque  Health  Cluster-ek  hitzarmen  estrategiko  bat  sinatu  dute  Euskadin  osasun  ekosisteman  berrikuntza  bultzatzeko
26/06/2025 Kluster politika

Boehringer Ingelheim-ek eta Basque Health Cluster-ek hitzarmen estrategiko bat sinatu dute Euskadin osasun ekosisteman berrikuntza bultzatzeko

Aliantzak berrikuntza indartu nahi du euskal osasun-sisteman, pazienteen bizi- kalitatea ikertu, garatu eta hobetzeko ekimenen bidez

José  Jainaga  industrialak  Joxe  Mari  Korta  2025  saria  irabazi  du
23/06/2025 Berrikuntza

José Jainaga industrialak Joxe Mari Korta 2025 saria irabazi du

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen 25. Joxe Mari Korta saria pertsona bakar bati ematea: José Jainaga industrialari, industria errotzearen, industria bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
20/06/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

BASQUEFIK,  aktore  irekia,  kolaboratiboa  eta  ekosistema  ekonomiko  eta  instituzionalarekin  lerrokatua  bizitzako  lehen  urtean
20/06/2025 Finantziazioa

BASQUEFIK, aktore irekia, kolaboratiboa eta ekosistema ekonomiko eta instituzionalarekin lerrokatua bizitzako lehen urtean

Euskadiko Finantza eta Inbertsio Klusterrak 2025-2028 Plan Estrategikoa aurkeztu du Batzar Nagusian

Nola  eraldatuko  dute  hiri-mugikortasuna  PMUSek?

Nola eraldatuko dute hiri-mugikortasuna PMUSek?

Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak hiri-espazioan desplazamendu-modu iraunkorragoak ezartzea helburu duten jardueren multzoa dira, mugikortasun eraginkorragoa eta arduratsuagoa ahalbidetuz

Eusko  Jaurlaritza  hamar  enpresarekin  batera  izan  da  Parisko  Azoka  Aeronautikoan
19/06/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritza hamar enpresarekin batera izan da Parisko Azoka Aeronautikoan

Euskadik historikoki hartzen du parte Europak sektorean duen jarduera garrantzitsuenean, HEGANekin batera (Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterra)

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
13/06/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Energia  Clusterra,  orain,  BASQUENERGY  Cluster  da
12/06/2025 Kluster politika

Energia Clusterra, orain, BASQUENERGY Cluster da

BASQUENERGY Clusterrak euskal energia-industriaren nazioarteko izaera nabarmendu nahi du, Euskadin oso errotuta dagoen eta merkatu globalean presentzia handia duen sektorea baita

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.