Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 29 apirila, 2020

Jarduerari berriro ekitean eta txertorik ez dagoen bitartean Covid-19a hedatzea eragozteko oinarri teknologikoko azpiegitura bat erabiliko du Eusko Jaurlaritzak

COVID-19aren mehatxuaren testuinguruan, Euskadiko produkzio-jarduerari berriro ekiteko eta mantentzeko proiektua (PRAP Euskadi)
-

COVID-19aren mehatxuaren testuinguruan, Euskadiko produkzio-jarduerari berriro ekiteko eta mantentzeko proiektua (PRAP Euskadi)

Maiatzean zehar BRTAko langileekin eta garraio publikoko profesionalekin lehen proba pilotua egingo da, Adimen Artifiziala aplikatuz Euskadiko laborategi-sarean kudeatutako test estentsiboen prestaketan oinarrituta

PRAP Euskadi abian jartzeko testuingurua 

Hamabost eguneko aurreikuspenarekin hasi zen eta ia bi hilabetez luzatu den konfinamendu baten prozesuan gaude. Halaber, fase berri baten atarikoetan gaude. Horrek, COVID-19arentzako txerto eraginkorrik ez dagoen bitartean, errealitate berri bat kudeatzea eskatzen digu. Errealitate horretan, epe mugagabe eta ezezagun batean birusarekin batera biziko den jarduera bat pixkanaka berreskuratu beharko da.

Testuinguru ezezagun horren aurrean erabakigarria da jarduerara itzultzea, gerora ager daitezkeen kalteak edo berragertzeak murrizteko bitartekoak ezarriz.

Horren haritik, eta Eusko Jaurlaritzak lehentasun osoa ematen dion kudeaketa sanitarioarekin batera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak oinarri teknologikoko ekimen integral bat diseinatu du, jauzi kualitatiboa emateko eta orain arte birusari eusteko neurrietan erabilitako sistematikari garrantzi handiagoa emateko.

Ekimen horren arabera, pertsona immuneak eta ez-immuneak identifikatzen badituzte, euskal erakundeek (enpresak, erakundeak, administrazioa…) euren langileen osasuna babesteko neurri egokienak pertsonalizatu ahal izango dituzte, eta, aldi berean, produkzio-, gizarte- eta ekonomia-jarduerak, baita industria-jarduerak ere, oro har indarberritzeko balioko diete.

PRAP Euskadin iraulitako BRTAren sistema teknologikoa 

Konfinamendu fase honetan eta gaixotasunak eragin handiena zuen unean, BRTA sistema osasun arloko beharrak bilatzeko laguntza ematen ahalegindu da.

Gaur EHAAn argitaratutako Osasun sailburuaren 2020ko apirilaren 24ko Aginduaren (COVID-19a atzemateko proba diagnostikoak nola egin eta nola jakinarazi zehazten duena) arabera, Euskadin kokatutako titulartasun pribatuko diagnostiko klinikoko osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimendu guztiak, eta bertan ari diren langile guztiak Osasun Sailaren esanetara daude, Euskadiko osasun-sistemako baliabideak osatzeko helburuarekin.

Testuinguru horretan Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak honako proiektu hau diseinatu eta bere gain hartu du: COVID-19aren mehatxuaren testuinguruan Euskadiko produkzio-jarduerari berriro ekiteko eta mantentzeko proiektua (PRAP Euskadi).

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko giza baliabide, ekipamendu eta teknologia guztiak bateratu nahi dira, Osasuneko Euskal Sistemaren eta, oro har, Gizartearen eskura jartzeko. Tresna baliagarria da normaltasun berrira iragaten laguntzeko eta, behin betiko soluzioa aurkitu arte —txerto bat edo tratamendu eraginkor bat aplikatuz— birusarekin elkar bizitzea ahalbidetzeko. 

Jarduerari berriro ekitea eta mantentzea, birusa gehiago hedatzea eragozten saiatuz 

Ekimen horren —ibilbide luzekoa eta epe ertainera emaitzak emango dituela aurreikusiz helburua da Euskadiko produkzio-jarduera (soziala eta ekonomikoa) berreskuratzea eta, batez ere, mantentzea, birusaren hedapena geldiaraziko ez duen txerto bat ez dagoen bitartean, langileen artean birusaren hedapena geldiarazteko metodologia eraginkorra modu sistematizatuan aplikatuz. 

Probak egiteko prozesu hedagarria

Erakunde eta enpresa publiko zein pribatuei zuzendutako probak egiteko prozesu hedagarri batean oinarritutako esku-hartze protokolo bat egitea eta ezartzea aurreikusten da. Protokolo horren bitartez lan arloan birusa kutsatzeko arriskuak eta hura azaltzekoak murriztea bilatzen da; beraz, langileak ahalik eta segurtasun-berme eta jarduteko ahalmen handienarekin euren lanetara itzultzea da helburua. 

Euskadiren ahalmen zientifikoak eta teknologikoak 

  1. Analisi-laborategiak

Gauzatu behar diren eginkizunak behar bezala egikaritzeko, balidazio zientifikoko eta klinikoko laginketa-laborategien eta -taldeen sare bat abian jartzea oso garrantzitsua da. Horiei esker azterketak eta diagnostikoak ahalik eta langile gehienei egitea erabat bermatuko da.  Proiektuak eskatzen dituen laginketa- eta analisi-ahalmenak laborategi sareari emateko beharko diren laborategi guztiak identifikatzeko eta elkartzeko sistematika finkatuko da, Osasun Sailarekin elkarlanean. Esan dezakegu une honetan prozesu hori ia amaituta dagoela NEIKERen kasurako, eta ondoren, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko beste zentro batzuekin jarraituko dutela egiten.

  1. Analitika eta Adimen Artifiziala PRAP Euskadin

Profesionalen artean egindako testen ondorioz eskuratutako emaitzak eta euren lan-jarduerari lotutako ohituren galdeketaren ondorioz metatutako informazioa azpiegitura teknologiko batean analizatuko dira.

Eskuratutako datuen kudeaketa etorkizunari begira oso garrantzitsua izango denez, metatutako informazioak pandemiaren hedapena modu matematikoan moldatzen lagundu dezake. Gerta daitekeen hedapenaren intentsitatea eta modua erabakigarria izan daitezke jarduteko eta kutsatutako guneei eusteko.

Gainera, datu horiek gure telefono mugikorretako aplikazioetatik jasotako informazioarekin —adibidez, bihotz-maiztasuna eta oxigeno-asetasuna— gurutzatzea oso lagungarria izan daiteke pertsonengan sintomatologiak goiz hautemateko.

Adimen Artifizialak eta datuen algoritmiak ondorioak ateratzeko balioko dute, Osasun Publikoko Sistemarentzako zein enpresa-erakundeetan bertan erabakiak hartzeko balio gehigarriko informazioaren bidez. 

  1. Kontaktuen trazabilitatea / Esposizioak hautematea

Lanean normaltasuna berreskuratzen denean, infekzioak kontrolatzeko eta eusteko alderdi nagusietako bat kontaktuen trazabilitatea da, pribatutasuna gordez eta datuak babesteko araudia betez. Hainbat ekimen abian dira, adibidez, COVID-19.eus aplikazioak barne hartzen duen “kontaktuen zirkuluak” erregistroa. Ekimen horiek proiektuan modu egokian integratu beharko dira. 

Sektoreetako klusterrekin, enpresekin eta beste eragile batzuekin akordioak

Halaber, PRAP Euskadik lankidetza-akordioak aurreikusi ditu, SPRI Taldearen eta egokia iruditzen zaien klusterren, enpresa-elkarteen eta enpresen artean. Haietan, jarduteko prozedura homogeneoa ezarriko da eta Osasun Sailak eskatutako baldintzak betetzea bermatuko da.

Azken finean, prozedura horretan jardungo duten eragile guztiek euren langileen informazio anonimizatua Osakidetzarekin eta ekimen honen berezko plataforma teknologiko espezifikoarekin partekatu beharko dute.

Langileen kudeaketa

Pertsona immune, COVID-19an positibo eman duen pertsona, COVIDen negatiboa eman duen pertsona eta pertsona ez-immune moduan duten izaeraren arabera, pertsonak katalogatzeaz gain, plataformak langileen bizilekuari, beren bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonen kopuruari, ohiko etxebizitzan kutsatzeko arriskua izan dezaketen pertsonei eta aurretik izan dituzten gaixotasunei buruzko informazioa —erabat anonimizatua— kudeatuko du plataformak. Gainera, lan-inguruneko ohiturei buruz egindako inkesten datuak, eta hedabide espezializatutatik edo hedabide jeneralistetatik eskuratutako gaixotasunaren bilakaeraren inguruko informazio orokorra bilduko ditu.

Azken finean, testa langile gehiagori egiten dieten neurrian, aberasten eta hobetzen joango den “datuak ustiatzeko” tresna bat da. 

PRAP Euskadiren gobernantza

Proiektu horren garapenaren ardura Eusko Jaurlaritzak eta honek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Osasun Sailaren arteko koordinazioan finkatuko dituen mekanismoek izango dute. Bi sail horiek, SPRIrekin batera, koordinazio-bulego bat osatuko dute, eta SPRI izango da proiektuburua. Proiektuak Idazkaritza Tekniko baten babesa jasoko du.

Basque Research and Technology Alliance zentroko langilez osatutako idazkaritza teknikoa ekimenaren koordinazioaren gune nagusia izango da, bai ikuspegi logistikotik bai bertan parte hartzen duten erakundeen —enpresak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko zentroak— kudeaketaren ikuspegitik.  Egunean 24 ordutan funtzionatuko du, asteko 7 egunetan, eta lan-fluxu osoa enpresekin koordinatzeaz arduratuko da. 

Hur-hurreko proiektu pilotua maiatzean

PRAP Euskadiren aurretik proba pilotu azkar bat egingo da. Proba hori datorren astean jarriko da martxan, BRTA osatzen duten eragileetako profesionalen eta garraio publikoko langileen lagin batean oinarrituz. Horri esker, prozesua balioetsiko da eta bertan hobekuntzak eta/edo aldaketak egitea proposatuko da, gerora, hala eskatzen duten Euskadiko enpresa guztietan aplikatzeko.

PRAP Euskadiren lehen proba pilotu hori honako elementu hauetan oinarrituta gauzatuko da:

  • Barne hartzen dituen kolektiboak: BRTAko 1000 profesional eta 1000 Garraio Publikokoak.
  • TESTa egiteko erabiliko duten teknika: Test azkar serologikoak eta PCRak uztartuko dituzte emaitza positiboa ematen duten langileen artean.
  • Nork egingo du: Serologikoak horretarako homologatutako laborategiek egingo dituzte,​ eta PCRak Neiker-BRTA zentro teknologiko publikoko laborategiak.
  • Lan-inguruneko ohiturei buruz bete beharreko galdeketa
  • Azpiegituran aplikatutako teknologia
  • Lehen proba pilotuaren garapena: maiatza

Euskadiren baliabideei eta ahalmenei buruzko ondorioak

Euskadin badago euskal enpresei prozesu hori azkartzen laguntzeko ahamen teknologikoa eta antolakuntzari lotutakoa. Hala, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da —Ekonomiaren eta Garapen Azpiegitura Sailaren bidez— hori guztia betetzeko behar diren tresnak abian jartzea.

Horregatik, hemen proposatzen den proiektua oso garrantzitsua da euskal industriari eta produkzio-jarduerako —soziala eta ekonomikoa— eragileei  COVD19aren eragina murrizten laguntzeko. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareak, BRTAren bitartez, behar horri erantzuteko bere ahalmenak antola ditzake. Proiektuak helburu hori lortzeko behar dituen baliabide ekonomiko, finantzario eta logistiko guztiak jarriko ditu martxan.

Lotutako albisteak

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Health  Cluster-ek  eta  GSK-k  aliantza  bat  bultzatu  dute  Euskadin  osasun-arloko  lankidetza  eta  berrikuntza  indartzeko
16/02/2026 Kluster politika

Basque Health Cluster-ek eta GSK-k aliantza bat bultzatu dute Euskadin osasun-arloko lankidetza eta berrikuntza indartzeko

GSK klusterreko Business Partner gisa sartu da, agenteen arteko konexiora, ezagutza sortzera eta osasun-sistemaren eraldaketara bideratutako ikuspegiarekin

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.