Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 apirila, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa

Inspira STEAM ekimenak teknologo boluntarioentzako deialdi berri bat ireki du

Proiektu horren helburua da bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea eskola garaitik hasita

 

Proiektu horren helburua da bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea eskola garaitik hasita

 

Joera guztiak argi uzten ari dira oinarri zientifiko eta teknologikoko profil profesional gehiago beharko direla aurrerantzean. Hala ere, genero eten handia dago horrelako lanbideetan. Estatuan, emakumeen presentzia %26 ingurukoa da titulazio teknikoetan, nahiz eta unibertsitateko ikasleen erdia baino gehiago emakumeak diren; eta, adibidez, %12 inguruko presentzia baino ez dute informatika bezalako karreretan. Hainbat azterlanek diote eten horrek lotura estua duela estereotipo sozialekin eta lanbide teknologikoak dituzten emakumezko erreferenterik ez izatearekin.

 

Inspira STEAM ekimenaren helburua da bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzea belaunaldi berrien artean –eta, gehienbat nesken artean-, adin goiztiarretatik hasita. Helburu horrekin, proiektuak sentsibilizazio- eta orientazio-saioak egiten ditu ikastetxeetan. Aurtengo 6. edizioak formatu berritzaile bat dakar: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako haurrei zuzendutako taldekako mentoring-a ikastetxean bertan.

 

Inspira STEAM ekimenak deialdi bat ireki du tutore boluntario gisa proiektuan parte hartu nahi duten emakume teknologo eta zientzialarientzat. Emakume horiek STEAM lanbideen errealitatea hurbilduko diete ikasleei, estereotipo eta aurreiritziak hausteko eta neska-mutilen zalantzak argitzeko. Guztira, programak ordubeteko sei saio egingo ditu ikastetxe parte-hartzaile batean.

 

Inspira STEAM proposamena Deustuko Unibertsitateak bultzatu du, eta genero ikuspegian zein mentoring dinamiketan adituak diren pertsonen prestakuntza eskaintzen die parte-hartzaileei. Gainera, antolakuntzak saioetarako behar den material guztia eskaintzen du, baliabideak eta jarduerak barne. Proiektuak Innobasque-n eta hiru Foru Aldundien laguntza du. 2018ko edizioan 160 tutorek eta 4.000 ikasle inguruk parte hartu zuten, horietatik %50 emakumeak. Tutore gisa izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 1era arte eta saioak aurtengo iraila eta abendua bitartean egingo dira.

 

Emakume teknologoentzako Ada Byron Saria

Deustuko Unibertsitateak abian du Ada Byron sariketaren 6. edizioa, emakume profesionalek aurrerapen teknologikoan eta zientifikoan egin duten lan garrantzitsua aitortzen duen ekimena. Sari horren helburua da, halaber, STEAM lanbideetako emakumezkoen erreferente berriak eskaintzea eta bokazio teknologikoak sustatzea belaunaldi berrien artean.

 

Gainera, aurten sariketa nazioartekotu egin da, Mexikon egingo baita lehen edizioa Ibero Puebla e Ibero México Unibertsitatearekin garatutako lankidetza bati esker. Estatuan, datorren maiatzaren 16an emango da Ada Byron 2019 Saria Bilbon, Foro Tech jardunaldien barruan.

Lotutako albisteak

16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak