Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
7 ekaina, 2018

Spyro enpresak bere negozio-ildoak zabaldu ditu 4.0 Industriarekin

Enpresak BIEMH azokan aurkeztu zuen bere Vixion startupa

 

Enpresak BIEMH azokan aurkeztu zuen bere Vixion startupa

ERP softwarearen garapenean 30 urtetik gorako ibilbidea egina duen Spyro euskal enpresak berrikuntza prozesu bat egin du negozio-aukera berriak detektatzeko. Hala, enpresak bere konponbide-eskaintza dibertsifikatu du eta hiru negozio-ildo berri sortu ditu: mugikortasuna – enpresa-aplikazioak tablet eta smartphone-etarako-, Market Intelligence eta 4.0 Industria.

 

Fabrika Adimendunaren arloan, mugarri nagusia izan da Vixion startupa sortzea Tecnalia zentroarekin lankidetzan. Iazko udazkenean abiarazitako enpresa berri horrek 4.0 Industriarako konponbide aurreratuak garatzen eta merkaturatzen ditu. Sei hilabete hauetan sei laguneko plantilla osatu du eta dagoeneko ezarri du bere softwarea hainbat makina fabrikatzailetan.

 

BECen aurkeztu zen Vixion, maiatzaren 28tik ekainaren 1era egin zen Makina Erremintaren azken Biurtekoan. “Azokan ikusi dugu Vixion lehen mailako konponbidea dela, eta fabrikatzaile askoren interesa piztu zuen” azaldu du Ricardo González Lafuentek, Spyro enpresako zuzendariak. Software berri horrekin posible da makina bakoitzaren datuak eskuratzea, datu horiek prozesatzea eta informazio baliotsua ematea, besteak beste, piezen 3D berreraikuntzak, mantenimendu prediktiboko ekintzak eta langileentzako gida-liburuak. “Konponbide aurreratua, horizontala eta malgua da, merkatuko osagarrietara egokitzen dena” dio Ricardo Gonzálezek. Enpresak bi erronka nagusi ditu: batetik, bidea egitea fabrika konektatua izateko, Vixion konponbideak mota guztietako makinekin hitz egin dezan eta, bestetik, datorren urterako aurreikusita dagoen nazioarteko zabalkuntzari ekitea.

 

Negozio-aukera berriak identifikatzeko prozesu hori garatzeko, Spyro-k SPRI Taldearen Innobideak – Lehiabide programaren laguntza izan du, zeinaren helburua baita enpresen lehiakortasuna hobetzen duten ekintzak garatzea. Laguntza horri esker, konpainiak hainbat laguntza-saio egin zituen aholkularitza espezializatua jasotzeko, eta horrela espezializazio-ildo berriak detektatzeko. “Oso lan aberasgarria izan zen, eta oso baliotsua guretzat” dio Ricardo González Lafuentek, Spyro enpresako zuzendariak, “oso profil desberdinetako langilez osatutako taldeekin egin zen prozesua, eta horri esker, parte-hartze eta inplikazio maila handia lortu zen”.

 

Vixion

 

Barne Ekintzailetza 17 uztaila, 2019
Ekomodo: “Gure produktuak aitzakia besterik ez dira mezu bat helarazteko”

  Plastikozko hondakinak produktu berri bihurtzen dituen proiektua, Europako EUSIC...Leer más

Barne Ekintzailetza 13 abendua, 2018
Permesa Arquitectura zenbait proiekturekin abiatu da Madrilen eta Txilen

Konpainia bizkaitarra Barajasko T4ko estalkia birmoldatzeaz eta Txileko ospitale bateko teilatua...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?