Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
7 ekaina, 2018

Bacalao Giraldo, “etengabe berritu dugu 40 urtez”

Prestatutako patata tortillaren packaging-a.

 

Enpresak plater sukaldatuak egiteko I+G ildo bat dauka martxan

Bacalao Giraldo konpainia arabarrak laster merkaturatuko du bere I+G departamenduan sortutako azken produktua: 4 minutuz sukaldatu eta platerean jartzeko prest dagoen patata tortilla bat. Proiektu hori elikadura arloko Ready to cook edo “sukaldatzeko prest” joerari jarraiki garatu da, eta bereziki zuzentzen zaie elikagai natural eta osasuntsuak sukaldatzea atsegin duten baina lan handiko platerak egiteko astirik ez duten kontsumitzaileei.

 

“Uste dugu bezeroarentzat garrantzitsua dela platerarekin elkarreragitea eta bere egitea, gustuko izan dezan” azaldu du Adolfo Giraldok, enpresako kudeatzaileak. Kasu honetan, produktuak berekin dakartza patata erregosia, arrautza pasteurizatua eta tipula karamelizatua, hau da, “zartaginera bota baino lehen ontzian izango zenituzkeen osagaiak, hala, ez duzu 40 minutu igaro beharrik prestaketa-lanetan”.

 

Produktu hori garatzeko, enpresak SPRI Taldearen Innobideak – Lehiabide programaren laguntza jaso du, zeinaren helburua baita euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekintzak sustatzea produktu, prozesu, merkatu eta antolakuntzako berrikuntzaren bitartez. Kasu honetan, produktua ulertzen laguntzeko packaging bat asmatu dute. “Balizko bezeroekin eginiko dastaketak arrakastatsuak izan ziren, baina ez zen ulertu produktuaren aurkezpena” dio Adolfo Giraldok, “Lehiabide programari esker berrikuntza prozesu bat garatu dugu eta guztiz aldatu dugu irudia”.   Produktua ia bukatuta dago orain, eta uda amaieran merkaturatzea espero dute.

 

Hau ez da Arabako enpresak merkaturatu duen produktu prestatu bakarra; duela hainbat urte dibertsifikatu zuen bere bakailao gatzgabetua, arrainetan espezializatutako plater prestatuen ildo bat zabalduz. Giraldo enpresak, 40 urtetik gorako ibilbidea duenak, hasieratik jardun du berrikuntzan, halaxe dio enpresako zuzendariak: “gure ADNan dago, aitak erabaki zuenetik produktu berri bat ekartzea: orduan inork ezagutzen ez zuen eta gaur egun denok jaten dugun bakailao erdi ondua” dio Adolfo Giraldok.

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Berrikuntza 12 martxoa, 2020
“EATendencias” txostenak elikaduraren etorkizuna markatuko duten indarrak identifikatu ditu

AZTI Tecnalia-k eginiko azterlan hori Europako EIT Food proiektuaren barruan kokatzen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?