Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 uztaila, 2022 Berrikuntza Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: GAIA elkartea, IKUSGELA, POWER BI tailerra, BIKAIN ziurtagiria eta KALTEBERATASUN
IndeusBerri_uztaileko bannerra

Indeus Elkarrizketak egitasmoaren barruan, solasaldi berri bat dakarkizuegu uztaileko lehen egun honetan, GAIA elkarteko Oihana Arrietarekin izandakoa hain zuzen ere. Ikusgela, euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreen atariaren sorrerari buruzko informazioa ere jaso dugu, Informazioa aztertu, bisualizatu eta partekatzen ikasteko Enpresa Digitalak eskaintzen digun tailerrarekin eta BIKAIN ziurtagiria lortzeko ebaluazioa eskatzeko epea zabalik dagoela dioskun berriarekin batera. Amaitzeko, Industria Berriaren SPRI Hiztegiko berba berri bat: KALTEBERATASUN

Ikusgela sortu da, euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreen ataria. Sarean euskararen presentzia areagotzeko eta euskarazko Wikipedia osatzeko helburuarekin sortu du Ikusgela proiektua Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak. Ikasleei zein landutako gaietan interesa dutenei erakargarria egingo zaien tonu freskoarekin landutako bideoak dira, baita narratiba berrietara egokitutako lengoaia eta baliabideak erabiliz ere. Uda ostean ekingo dio bere jardun osoari.
“Business Intelligence: aztertu, bisualizatu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz” tailerra uztailean, Enpresa Digitalaren eskutik. Neurketak egin eta datuak monitorizatu nahi dituen edozein sektoretako profesionei zuzendutako bi eguneko tailerra, ondoren txosten aurreratuen diseinu eta garapenaren bidez euren prozesu finantzario edo administratiboren errendimendua hobetzeko erabaki eraginkorrak hartu nahi dituztenak. Txanda bat aurrez aurrekoa izango da eta bigarrena berriz onlinekoa.
GAIA, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea Indeus Elkarrizketak solasaldian. Oihana Arrieta, GAIA elkarteko Enpresen Aliantzen arduraduna dugu aste honetan solaskide Indeus Elkarrizketak egitasmoan. Laster 40 urte beteko dituen GAIA elkartea Euskadiko teknologia eta ezagutzaren bilgune bihurtu da. Horrenbestez, Oihanaren esanetan sektore bezala esfortzu bat egin beharko lukete euren produktuak eta zerbitzuak euskalduntzeko.
BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortzeko ebaluazioa eskatzeko epea zabalik. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du BIKAIN ziurtagiriak. Berau lortzeko bi ebaluazio-aldi egiten ditu Eusko Jaurlaritzak, bigarrena da orain abiarazi dutena. Ebaluazioa eskatu nahi duten enpresa eta erakundeek irailaren 3ra bitarteko epea dute eskaera egiteko.
KALTEBERATASUN Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Programa informatiko baten diseinuan edo inplementazioan ahulgune edo akats bat egotea, zeinaren bidez baimenik gabeko erabiltzaile batek urrunetik informazioa eskuratzeko aukera izan baitezake, edo modu horretan baimenik gabeko operazioak egiteko, arriskuan jarriz sistema, sare, aplikazio edo komunikazio-protokolo baten segurtasuna.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak