Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 16 abendua, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Start up UP Euskadi

Hiri-txirrindularientzako oinetako eta osagarri jasangarriak zaharkitze programatuaren aurka

Hiri-txirrindularientzako oinetako eta osagarri jasangarriak diseinatzen dituen lehen marka Bilbokoa da

Bilboko enpresa batek material jasangarriekin egindako zapata bilduma bat merkaturatu du. Gainera, zapata horiek zola nahi adina aldiz aldatzeko aukera ematen dute, modaren industrian hondakinak murriztuz eta haien bizitza erabilgarria luzatuz. Libertad Avenue konpainia hiri-txirrindularientzako oinetako eta osagarri jasangarrien lehen marka da. Iberiar penintsulan daude ekoitzita eta zaharkitze programatuaren logikari aurre egiten diote, behin eta berriz konpontzeko aukera ematen baitute.

Carla Peirano Figueroa, Bilbon bizi den txiletarra, da zuzendaria eta sortzailea. Berak dio aipatzekoa dela material birziklatuekin eta eragin ekologiko txikia dutenekin eskuz diseinatu eta ekoitzitako produktuak direla. Guztira hiri-txirrindularien profil desberdinetarako pentsatutako hiru oinetako-gama biltzen ditu markak.

Peiranoren arabera, “hirian eguneroko joan-etorrietan bizikleta hartzen duten pertsonek erabiltzen dituzten oinetakoak eta osagarriak behar espezifikoak dituzte, diseinuari, erabilgarritasunari eta segurtasunari dagokienez. Orain arte, merkatuak ez zituen behar horiek modu espezializatuan erantzuten”. Hain zuzen ere, premia hori betetzeko sortu du Libertad Avenue, Kickstarter crowdfunding plataformaren bidez finantzatutako lehen oinetako bilduma bat proposatuz. Iraunkortasuneko ziurtagiria dute, eta kalitatezko materialekin egindako oinetakoak eskaintzen ditu, behin eta berriz erraz konpon daitezkeenak.

Oinetakoen diseinuari esker, zola erabat ordezka daiteke, haren bizitza erabilgarria luzatuz. “Faktore garrantzitsua da hori”, gaineratu du Peiranok, “bizikletan ibiltzen diren pertsonen oinetakoek higadura handia dutelako”. Larruz egindako zola da, animalien ongizate-ziurtagiria du, tindorik gabe, eta berrerabilitako materialetik datorren poliuretano termoplastiko injektatuarekin (plastiko birziklatua) eginda dago. Zola hori berrerabilitako materialarekin egindako bide-gomazko bigarren zola batez estalita dago, eta hori aldatu egin daiteke goma erabileragatik gastatzen denean. Oinetakoen kanpoaldea eta forrua ere material jasangarriekin eginda daude, hala nola eragin ekologiko txikiko animalien ongizate-ziurtagiria duen larrua tindatzeko prozedurekin edo PET botilekin, “Oso iraupen luzeko materialak”, Peiranoren arabera.

Ekologiaren hiru arauak jarraitzeaz gain (murriztu, berrerabili, birziklatu), Libertad Avenue-n detaile islatzaileak ere sartu dituzte oinetakoetan, txirrindularien segurtasuna areagotzeko. Ildo beretik, “Europar Batasunaren proiektu batean parte hartzen dugu, epe ertainean gure produktuetan teknologia berritzailea txertatzeko, erabiltzaileen segurtasunarekin lotuta”, gaineratu du euskal enpresa horren sortzaileak.

Lehenengo bilduman, diseinu desberdineko hiru oinetako-gama aurki daitezke, hiriko txirrindularien profilak kontuan hartuta. “Gama exekutiboago bat sortu dugu bulegora janzkera formalarekin doazen pertsonentzat; beste bat beganoa da; eta hirugarrena artsy deitzen da, diseinu koloristagoa maite duen pertsonei zuzendua”, adierazi du Peiranok. Oinetakoez gain, Libertad Avenuek bizikletari lotzeko bi poltsa atera ditu, zapatak bezala modu iraunkorrean eta birziklatutako materialekin eginak eta Iberiar penintsulan fabrikatuta. Eta, laster, zolak markaren ecommercean egongo dira eskuragarri, gastatu ahala zapatarian aldatzeko.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak