Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 urtarrila, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala EIKTak Fast Track Innobideak programa

“Gauzen Izenak”, euskarazko hitzak ikasteko jolasa

Aplikazio mugikorra dohainik dago eskuragarri

 

Aplikazio mugikorra dohainik dago eskuragarri

 

Gauzen Izenak proiektua euskarazko hitzak ikasi nahi dituztenei zuzendurik dago, denbora tarte txikiak aprobetxatuz aukera izan dezaten sakelakoaren bidez hitz berriak ikasteko edo ahaztutakoak gogoratzeko. Oso erraz erabiltzeko moduko aplikazio bisual bat da, Bilboko Roberto Latxaga diseinatzaile grafikoak garatua, zeinak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailaren laguntza izan baitu aplikazioa sortzeko.

 

Jolas hori adin guztietako pertsonentzat pentsatuta dago, mekanika oso intuitiboa duelako. Guztira, 30 pantaila ditu, bakoitza gai bati buruzkoa. Objektuak puzzle forman agertzen dira; piezak elkarri lotzean, jokalariak hitzaren ahoskera entzungo du eta hitza idatzita agertuko da. Asmoa da euskarazko hiztegia ikasten laguntzea, gure hizkuntzara hurbildu nahi dutenei jolasean oinarritutako tresna sinple bat eskainiz.

 

Aplikazio horrek gaika banatzen ditu hitz multzoak: animaliak, musika, elikagaiak, eta abar. Posible da baita ere euskal kulturarekin lotutako hiztegia lantzea, hala nola, herri-kiroletako elementuen izenak edo jantzi eta musika-instrumentu tradizionalenak. Aplikazioa dohainik dago eskuragarri iOS eta Android sistema eragileetarako.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak