Amaia Iparragirre, Fecineko zuzendaria, eta Igor Lekuona, zuzendari komertziala.
Berrikuntza
Albisteak 10 otsaila, 2025

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du
-

Fecin duela 60 urte baino gehiagotik industriako eskuilagintzan lan egiten duen Gipuzkoako ETEa da. Europa osoko sektoreko bost enpresetako bat da, eta horren arrazoia produktuaren konplexutasuna eta fabrikazioak eskatzen dituen ezagutza tekniko handiak dira. Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du. Programa horrek zibersegurtasuna sustatzen du euskal enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.

Gipuzkoako Deba udalerrian sortu zen enpresa 1962an, eta familiako hirugarren belaunaldia ari da gaur egun lanean. Gaur egun kudeatzailea denaren, Jose Endeizaren, aitonak sortu zuen. Ordu hartan, 60ko hamarkadan, Mendaron galdategi bateko bazkidea zen. Baina enpresa hura saldu egin zuten “eta galdategiek Madrilen zuten ordezkariak aitonari proposamena egin zion eskuilen fabrika irekitzeko eta elkarrekin bazkide bihurtzeko”, azaldu dute Amaia Iparragirrek, Fecineko zuzendariak, eta Igor Lekuonak, zuzendari komertzialak.

Enpresa, 90eko hamarkadan, Itziarko industrialdera lekualdatu zen (bertan dago gaur egun), eta makina finkoentzako eskuila uhinduak fabrikatzen hasi zen. Pixkanaka, gama handitzen joan ziren, eta eskuzko fabrikaziotik automatikora igaro ziren.

Ondoren, nazioartekotzean murgildu eta, Eibarko hainbat enpresarekin batera, Toolex izeneko esportazio-taldea eratu zuen. “2005ean, % 15 esportatzen genuen, eta gaur egun % 40 da”. Kanpora egindako salmentak, batez ere, Hego Amerikara, Ekialde Ertainera eta Europara bideratzen dira.

Fecinek era guztietako alanbrezko industriarako eskuilak eskaintzen ditu: zirkularrak nahiz konikoak. Bere produktuak gauza askotarako erabiltzen dira: oxidoak garbitzeko, pinturarako, soldadurako zorroetarako, leuntzeko eta satinatzeko, adibidez. Beti izaten dira gainazalen tratamenduak.

“Hornikuntza industrialei eta burdindegiei saltzen diegu eta, gero, haiek amaierako erabiltzaileari banatzen dizkiete: automobilgintza, oil gasa, trengintza eta aeronautikaren sektorea izaten dira amaierako erabiltzaile horiek, besteak beste”.

Eskuilen aplikazioen artean, urpekoetan, plataforma eoliko flotatzaileetako gazitasunaren aurkako babeserako edo giltzak kopiatzeko makinetako soldadurak daude.

18 langile ditu eta urteko fakturazioa bi milioi euro baino gehiagokoa da.

SPRI Taldearen zibersegurtasun-programatik jasotako laguntza hodeiko zerbitzari bat erostera bideratu da, “enpresaren informazio sentsible guztian segurtasun maila handiagoa izateko eta, hala, edozein tokitatik bertara sarbidea izateko. Dagoeneko ezarrita dago”.

Etorkizuneko erronkei dagokienez, merkatu berriekin esportazioa handitzen jarraitzea da horietako bat, “batez ere Amerika kontinentean, eta Europan hedatzen jarraitzea”. Europa osoan, sektore horrek bost enpresa baino ez ditu. “Izan ere, makina konplexuak eta garestiak erabiltzen ditugu, eta fabrikaziorako ezagutza tekniko handiak eskatzen ditu. Zaila da produktua ezagutzea. Eta produktu horrek lan-arriskuak sortzen ditu eta kalitate-estandar oso altuak izan behar ditu”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Guretaldek  eta  BEKO  TECHNOLOGIESek  elikagai-industriako  arrisku  ikusezin  batean  jarri  dute  arreta:  aire  konprimituan
06/05/2026 I+G+B

Guretaldek eta BEKO TECHNOLOGIESek elikagai-industriako arrisku ikusezin batean jarri dute arreta: aire konprimituan

Aire konprimatuaren tratamendua eta monitorizazioa izango dira protagonistak FOOD 4 FUTURE – ExpoFoodTech 2026 azokan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.