José Ángel Muro Zabaleta
Berrikuntza
Elkarrizketak 20 otsaila, 2025

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira
-

Gipuzkoako enpresa hau Lazkaon dago, eta haren beirazko mosaikoak bost kontinenteetako 100 herrialdetik gorako igerileku, hotel eta fatxadetan daude. Badira 36 urte baino gehiago José Ángel Muro Zabaleta konpainian aritzen dela, eta Ezarri Mosaicoseko kontseiluko presidentea da orain. Pixkanakako eta etengabeko hazkundea eragin dutenen artean dago, enpresa Ikaztegietan sortu zutenetik 1979an. Gaur egun, nazioarteko transakzioak made in Euskadi enpresa horren negozio-zifraren % 70 dira. Gainera, Josean Murok 2024ko Joxe Mari Korta saria jaso du berriki, hautagaitza ADEGIk bultzatuta.

1994an, 30 urte zenituela, enpresa baten gerente hasi zinen, eskuratu berriko Sarrin, hain zuzen ere. Hastapen horietako zer oroitzapen dituzu?

26 lagun ginen: bulegoan lau, haien artean gerentea, ordurako 64 urte zituena. Bihotzeko ebakuntza egina zioten eta nahiko jota zegoen. Horregatik, bere zatia saldu eta enpresatik irtetea erabaki zuen. Beste pertsona bat urte berean hil zen, tamalez, eta sartu ginen gainerako bazkideak, beste bostak, produkzio-lineakoak ziren. Deustuko Unibertsitateko enpresa-ikasketak eginda nituen nik eta, une horretan, enpresaren esportazioa neraman. Beraz, nolabaiteko ezagutza edo gaitasuna neukan, ustez, gerente-lana egiteko. Niri egokitu zitzaidan, eta atsegin eta gogo handiz ekin nion. Horrelaxe jardun genuen, bazkideen laguntzarekin batez ere, oso ondo aritzen baitziren produkzioan.

Nolakoa izan zen Kaliforniarako bidaia hori, konpainian izandako hasiera markatu zuena?

Enpresan sartu nintzenean, 1988an, harrituta gelditu nintzen, nolatan Ikaztegietan galduta zegoen enpresa batek, hain produktu berezia egiten zuenak, bidaiatzera bidali baininduen. Eta munduari bira eman nion. Kaliforniara joan nintzen bezero bat ikustera, eta hortik Australiaraino, Tahitin geldialdia eginda. Australian bi aste egon ginen, bezero on bat egin genuen, gurekin urte ugari egin zituena, eta une horretan bertan pare bat edukiontziko eskaera berretsi zigun. Gero Tailandiatik eta arabiar herrialdeetatik itzuli ginen, eta etxera bueltan. Garai horretan, 88an, 24 urterekin eta sartu berritan, zur eta lur gelditu nintzen bidaiagatik. Hala ere, argi gelditu zitzaidan zer aukera izan zitzakeen enpresak eta nolako gaitasuna izan zezakeen munduko edozein bazterretan saltzeko, nolabait esanda. Eta, pixkanaka, hori lortu dugu ia-ia.

Zergatik dira hain preziatuak Ezarriren mosaikoak, mundu osoan zeharreko hainbeste proiektutan erabiltzeko?

Gure mosaikoa beira birziklatutik abiatuta fabrikatzen da. Beira oso ona da prestazioei dagokienez, eta igerilekuen ontzietan baliatzen da. Kontua da beirak ez duela ura xurgatzen, eta igerilekuak garbitzeko erabili behar diren produktu kimikoetako batek ere ez dio eragiten. Eta, horrez gain, eskaintzen duen estetikak igerilekua nabarmentzen du. Hortaz, prestazio horiek edukita, produktuari kalitate ona ematea dator gero: eskuragarri eduki, bezeroei bizkor helarazi, artatu, arazorik ez eman eta, edozein behar dutela ere, erantzun. Arkitektoek oso gauza pertsonalizatuak garatu nahi izan dituzte, inprimatze digitaleko irudiekin eta bestelako berezitasunekin. Bezeroei erantzuteak, zerbitzua emateak eta gogobetetzeak aurrera egiteko aukera eman digu, eta gure nazioarteko presentzia areagotu ahal izan dugu herrialde askotan.

Zer toki du teknologiak Ezarri bezain tradizionala den enpresa batean?

Lehenik, buruan eduki behar dugu ezin garela inoiz geldirik egon, aurrerapausoak eman behar dira beti. Merkatua oso lehiakorra da, eta gelditzen dena atzean geratzen da, merkatuak abandonatu egiten zaitu. Urratsak egin behar dituzu, produktu berriak garatu, produktuari balio handiagoa ematen dioten aukerak bilatu… bezeroak harritu ahal izateko sarri.

Eta zer garrantzi du berrikuntzak?

Askotan esaten dugu espero ez zituzten produktuekin utzi ditugula bezeroak harrituta, eta gero ikusi dute merkatuak oso ondo onartzen dituela. Azken bezeroak prestazio horiek aintzat hartzen ditu, nahiz eta geure bezeroak, bitartekariak, horrelako eskaintzarik ez espero gugandik. Gakoa produktua garatzea da, asko ikertzea, I+G asko egitea eta bezeroei erantzunak ematea. Halaber, lehiakorrak izan behar dugu eta munduan zehar dauden gainerako lehiakideen aurretik joan. Lehiatu eta lehiatu egin behar duzu. Hori da enpresen egunerokoa.

 

 

Lotutako albisteak

Euskal  heldulekuak  Saudi  Arabiako  ‘The  line’  proiekturako
11/07/2025 Nazioartekotzea

Euskal heldulekuak Saudi Arabiako ‘The line’ proiekturako

Didheya enpresa gipuzkoarrak, nazioartean presentzia handia duenak, altzairu herdoilgaitzezko osagaien ekoizpenaren % 80 esportatzen du. 2025erako 6,7 milioi euroko fakturazioa aurreikusten du.

AT  Mecasol-ek  digitalizazioaren  eta  jasangarritasunaren  aldeko  apustua  sendotzen  du  bere  hazkunde  industrialean

AT Mecasol-ek digitalizazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua sendotzen du bere hazkunde industrialean

Bizkaiko enpresak bere gaitasun produktiboak hobetu ditu eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie mekanizazio eta soldadura arazo konplexuei.

Lander  Simulationek  mundu  osoko  gidariak  formatzen  dituen  teknologia  garatzen  du
08/07/2025 Nazioartekotzea

Lander Simulationek mundu osoko gidariak formatzen dituen teknologia garatzen du

Gipuzkoako enpresak gidatze simulagailuak neurrira fabrikatzen ditu eta Kanada, Alemania edo Australia bezalako herrialdeetara esportatzen ditu.

Mein,  zehaztasun  eta  kalitate  handiagoa  ahalbidetzen  duen  Gipuzkoako  fundazioa
07/07/2025 I+G+B

Mein, zehaztasun eta kalitate handiagoa ahalbidetzen duen Gipuzkoako fundazioa

Ezkio-Itsasoko enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso du eta fakturazioaren % 95 baino gehiago esportatu egiten du.

Salutak  osasun  mentala  teknologiatik  demokratizatzen  duen  eredu  bat  bultzatu  du

Salutak osasun mentala teknologiatik demokratizatzen duen eredu bat bultzatu du

Bizkaian, 2024tik, enpresak telemedikuntza, app bat eta adimen artifiziala konbinatzen ditu, zaintza irisgarriagoa izateko.

EIDEk  diseinuaren  eta  prestakuntzaren  munduko  mapan  jarri  du  Bilbo
03/07/2025 Berrikuntza

EIDEk diseinuaren eta prestakuntzaren munduko mapan jarri du Bilbo

Euskadiko Diseinugileen Elkarteak Guggenheim museoan 22 herrialdetako 100 gazte diseinatzaileren talentua aitortu du, diseinuari gizarterako bektore estrategiko gisa egindako ekarpenagatik

Wend-ek  harreman  sozialak  plan  errealekin  egindako  aplikazioaren  bidez  iraultzen  ditu
03/07/2025 Berrikuntza

Wend-ek harreman sozialak plan errealekin egindako aplikazioaren bidez iraultzen ditu

Euskal aplikazioak jende berria ezagutzeko berezkotasuna aisialdi partekatuaren bidez berreskuratzen du eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko berrikuntzaren alde egiten du.

Smart  to  Walk,  trekking-a  esperientzia  adimentsu  bihurtzen  duen  startup-a
03/07/2025 Ekintzailetza

Smart to Walk, trekking-a esperientzia adimentsu bihurtzen duen startup-a

Urdulizen jatorria duen enpresa honek, makila adimendun bat eta app osagarri bat sortu ditu mendi-ibiliak seguruagoak, sozialagoak eta konektatuagoak izan daitezen.

Lola  Verdoy  (Biosistemak):  “Osasun-sistemak  arreta  segurua,  kalitatezkoa  eta  pazientearengan  zentratua  bermatuko  duen  teknologia  behar  du”
02/07/2025 Zibersegurtasuna

Lola Verdoy (Biosistemak): “Osasun-sistemak arreta segurua, kalitatezkoa eta pazientearengan zentratua bermatuko duen teknologia behar du”

Biosistemak Osasun Sistemen Ikerketa Institutuko Proiektuen Koordinazio arduradunak osasun-sektoreko erronka teknologikoak eta zibersegurtasunekoak aztertu zituen CyberIndustry Congress 2025ean.

Nuuk  Mobility-k  Espainiako  bi  gurpileko  flotarik  handienak  kudeatzen  ditu

Nuuk Mobility-k Espainiako bi gurpileko flotarik handienak kudeatzen ditu

Bizkaiko enpresak 14.000 ibilgailu baino gehiago administratzen ditu Espainian eta Portugalen. Bere bezeroen artean Correos, Burger King edo Popeyes daude.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.