Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 Marzo, 2022 BDIH Berrikuntza Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren nodoa BDIH

Ezagutu BDIHren aktiboak: Prototipo-laborategia

Teknikerren prototipo-laborategia osasun-produktuen diseinu integralera zuzenduta dago, gailu medikoei buruzko araudi espezifikoaren arabera (ISO 13485).

Teknikerren prototipo-laborategia osasun-produktuen diseinu integralera zuzenduta dago, gailu medikoei buruzko araudi espezifikoaren arabera (ISO 13485). Tresna digitalen eta prototipatze azkarreko sistemen bidez garapen kostuak minimizatzen dituzte esperimentazio faseei ekin aurretik, honela simulazioaren emaitzak kontrastatu eta alternatibarik onenak hauta ditzakete.

 

Teknikerrek, Mediku-gailuak eta Osasun Digitaleko guneko aktibo honen bitartez, enpresei produktu edo zerbitzu berriak garatzeko eta lankidetzan garatzeko aholkularitza estrategikoa eta orientazioa eskaintzen die. Lehenengo harremana eta gero, tartean diren teknologien azken berrikuntzen azterketa xehea egiten da, jabetza intelektualaren alderdiak barne. Balorazio horretatik ideiaren eta produktuaren arteko kontrastea egiten da, horrela, bideragarritasun aukerak aztertuz.

 

Aktibo honen bitartez, enpresek kontzeptu-probak eskatu ditzakete baita ere, teknologia giltzarrien funtzionaltasuna baliozkotzeko produktu minimoki bideragarriak egitea errazten diena eta prototipoak egitea erabilera-ingurune garrantzitsuetan baliozkotzeko. Horrela, posible da amaierako diseinua lortzeko behar diren baliabideak minimizatzea. Diseinua baliozkotze-etapa bat baino gehiagoren mende dagoenez aldaketa gutxiago jasango ditu, eta arriskuen azterketa bat egin ahal izango da prozesu osoan zehar.

 

Erabilera kasua

Atten Bio eta Insulcloud euskal enpresek BDIH Konexio Programaren bitartez TEKNIKERren prototipo-laborategia erabili dute garapen berriak abian jartzeko.

Atten Bio sortu berriko enpresa bat da eta Donostiako Miramon Parke Teknologikoan kokatutako dago. Bere jarduera nanoelektronikan eta biokimikan oinarritutako biosentsore aurreratuen garapenean zentratzen da. Atten Biok prototipo-laborategi hau erabili du kapsulatze-prototipo bat diseinatzeko kontzeptu-proba gisa eta maila komertzialago batera eramateko mikrofluidikaren bidez.

Teknikerren prototipo biomedikoak garatzen esperientzia dutenez, aholkularitza eman zieten, beren proposamen teknologikoa ebaluatu zuten, eta prototipoa garatzen lagundu zieten.

Insulcloud paziente diabetikoen bizi-kalitatea eta bizi-itxaropena hobetzeko helburuarekin 2014an sortutako enpresa da. Intsulina-lumari ainguratzen zaion gailu adimendun baten bidez, pazienteari injekzioekin lotutako funtsezko informazioa ematen zaio: azken dosiaren ordua eta kopurua, tenperatura edo injekzio-denbora, besteak beste.

Insulcloud TEKNIKERrekin harremanetan jarri zen hasierako gailu adimenduna 2.0 bertsiora aldatzeako, ainguratze eta mekanika sistema hobearekin, eta miniaturizazioak sortzen dituen arazoak konpontzeko, ekoizpen industrial batera iritsi ahal izateko.

Erabilera kasuen bideoetan Atten Biok e Insulcloud-ek BDIH Konexio Programaren bitartez gauzatu dituzten proiektuei buruzko xehetasun gehiago jaso ditzakezu.

 

Lotutako albisteak

25 urtarrila, 2024 BDIH
European Digital Innovation Hubsen bigarren bilera nazionala egin da Bilbon
Irakurri gehiago
16 Azaroa, 2023 BDIH
BDIHk sei kasu arrakastatsu aurkeztu ditu Basque Open Industry 2023an
Irakurri gehiago
8 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Prozesu anitzeko 5 ardatzeko fresaketa-zelula
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: osagaiak ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa, teknika ez-suntsitzaileen bidez
Irakurri gehiago
21 abendua, 2022 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Korrosioa aztertu eta ebaluatzeko ekipamendua/teknikak/metodologiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak