Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 27 abendua, 2021 BDIH Berrikuntza Basque Digital Innovation HUB

Ezagutu BDIHren aktiboak: Multitasking eta mekanizazio superurratzaileko ikerketa gunea

UPV/EHU-ren Multitasking eta mekanizazio superurratzaileko ikerketa gunea BDIHren Makina adimentu eta konektatuen gunearen aktiboetako bat da. Multitasking makina batean egindako aplikazio aeronautikoetarako mekanizazio superurratzaileko aplikazioen garapen eta ikerketarako gunea.

UPV/EHU-ren Multitasking eta mekanizazio superurratzaileko ikerketa gunea BDIHren Makina adimentu eta konektatuen gunearen aktiboetako bat da. Multitasking makina batean egindako aplikazio aeronautikoetarako mekanizazio superurratzaileko aplikazioen garapen eta ikerketarako gunea.

Aktibo honek funtsezko hiru zerbitzu eskaintzen ditu: lehengo zerbitzuak, multitasking mekanizazioaren inguruko ikerketa egiteko aukera ematen du, biabilidade azterketak, saiakuntzak eta multitasking mekanizazio aplikazioen hobekuntza burutzeko. Bigarrenak, mekanizazio superurratzailearen inguruko ikerketa egiteko aukera, saiakuntza, formakuntza eta industria aeronatikora bideratutako mekanizazio aplikazioen hobekuntza burutzeko. Eta, azkenik, hirugarren zerbitzuak, abiadura handiko erreminta superurratzaileen inguruko ikerketak  egiteko aukera ematen du saiakuntza, formakuntza eta erreminta superurratzaileak erabilita fabrikazio prozesu alternatiboak martxan jartzeko.

BDIH programaren bidez, LAIP enpresa UPV/EHU-ren Multitasking eta mekanizazio superurratzaileko ikerketa gunea honetara sartu ahal izan da multitasking zeluletan kriogenian oinarritutako hozte alternatiborako erreminta-euskarri adimenduna garatuz. LAIP-en makina-erremintarako erreminta-euskarriak egiten dituzte duela 65 urte baino gehiagotik. Amarratzeko soluzioak eskaintzen dituzte, bai soluzio estandarrak, bai neurrira egindakoak, 5 kontinenteetara iritsiz.  Oliorik, taladrinarik edo emultsiorik erabili gabe balio erantsi handiko elementuak ekoizteari aurre egin behar zioten. Soluzio gisa, likido kriogeniko batetik abiatuta, hau da, tenperatura oso baxuko CO2 batetik, CO2 hori erreminta-euskarri baten bidez elikatzen dute, eta CO2 horrekin erreminta, pieza eta mekanizazio prozesuak hozteko gai dira.

BDIHren web orrian multitasking eta mekanizazio superurratzaileko ikerketa guneari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu, eta LAIP-en bideoa ikusteko aukera izango duzu non LAIP-en gerentea den Jesus Echabek eta finantzaria den Iñaki Lamarainek xehetasun guztiak emango dizkizute.

Albisteak 22 ekaina, 2022 BDIH
NPCP plataformaren sarbide-testa
Irakurri gehiago
Albisteak 25 maiatza, 2022 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Osagai industrialetarako PVD estaldurak ekoizteko lerro pilotua
Irakurri gehiago
Albisteak 25 maiatza, 2022 BDIH
MJF teknologiaren bidez fabrikatutako piezen gainazaleko aldaketen bideragarritasun-azterketa
Irakurri gehiago
Albisteak 12 maiatza, 2022 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Tecnaliaren Binder Jetting teknologiaren bidez piezak fabrikatzeko zentroa
Irakurri gehiago
Albisteak 12 maiatza, 2022 BDIH
Balbula irristailurako plaka erregogorreko prototipo baten fabrikazio gehigarria
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak