Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

25 Marzo, 2021
Eusko Jaurlaritzak ireki du enpresetan ikertzaileen kontratazioa sustatzeko Bikaintek programa

Programa horrek 5,6 milioi euroko aurrekontua du, eta urteko 30.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen ditu kontratazio bakoitzeko

 

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek laguntza-programa ireki du, euskal enpresen I+G-a bultzatzeko ikertzaileen kontratazioaren bidez. Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatutako ekimen honek 5,6 milioi euroko aurrekontua du, eta urteko 30.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen ditu kontratazio bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 17an bukatuko da.

 

Laguntza hauen bidez doktore-titulua duten pertsonak kontratatu daitezke industria-ikerketako proiektuetan lan egin dezaten edo doktorego-tesia egiten ari diren pertsonak, betiere tesi horrek zerikusia badu industria-ikerketako proiektu batekin. Hala, asmoa da talentua sortzea I+G-ko proiektuak garatuz Euskal Autonomi Erkidegoko enpresa-inguruneetan. Horrez gain, bultzada bat eman nahi zaio EAEko industria-ehunaren lehiakortasunari eta nazioartekotze-gaitasunari.

 

Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da doktore-titulua duten pertsonek gida ditzatela euskal enpresen ikerketak, horixe baita ikertzailetzat hartzen diren pertsonentzat nazioartean onartzen den prestakuntza akademikoa.

 

Industriaren lehiakortasuna bultzatzeaz gain, programa honen asmoa da, orobat, ikertzaileen laneratzea sustatzea beren karrera profesionalaren hasieratik. Enpresek ez eze, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileek ere egin ahal izango dituzte ikertzaileen kontratazioak.

 

Dirulaguntzak proiektuaren kostuaren % 50erainokoak izango dira, urtean gehienez 30.000 euro emango direlarik doktore titulua duen pertsona bakoitzarentzat eta 26.000 euro industria-doktoreentzat. Bikaintek programaren 5,6 milioiko aurrekontutik, 2,6 milioi euro bideratuko dira doktoreen kontrataziora eta beste 3 milioiak industria-doktoreen kontrataziorako izango dira.

 

Dirulaguntza jasotzeko sinatu behar diren kontratuak bi urte eta lau urte bitartekoak izan behar dira. Bi urtekoak doktore-titulua dutenentzat eta lau urtekoak industria arloko doktorego-tesiak egin behar dituztenentzat. Bestalde, urteko gutxieneko ordainsari gordina (Gizarte Segurantzaren kostuaz gain) 32.000 eurokoa izango da lehenengo multzokoentzat eta 20.000 eurokoa bigarren multzokoentzat.

 

Berrikuntza 20 apirila, 2021
Innobasque kasu arrakastatsuak bilatzen ari da Global Innovation Day 2021erako

Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 16ra arte egongo da irekita, eta Euskadiko erakunde...Leer más

Berrikuntza 19 apirila, 2021
Ingenet ETEak bere fakturazioaren % 20 bideratzen du I+G-ra

  Ingenet Orozkon (Bizkaia) kokatutako ingeniaritza-enpresa bat da eta berrikuntzan...Leer más

NBI taldea: “100 milioi euroko fakturazioa duen enpresa izan nahi dugu”

20 urte baino gutxiagotan, NBI Taldea Sondikako (Bizkaia) lau langileko negozio txiki bat izatetik...Leer más

Berrikuntza 15 apirila, 2021
Udalek eremu sozioekonomikoan eragiteko gakoak emango ditu Udaltopek

Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa online egingo dugu, aurreko edizioan bezala....Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?