Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 maiatza, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Euskal enpresek “nahiko baldintza onak” dituzte Covid-19ren fase sozioekonomiko berriari aurre egiteko, Orkestraren aburuz

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak “Euskadiko enpresen abiapuntua Covid-19aren aurrean: finantza-egoeraren azterketa” deituriko azterketa txostenean adierazten duenez, Euskadiko enpresa-sarea "erresistentzia-fasean" dago, koronabirusaren pandemiaren eta horrek eskaintzan eta eskarian dituen ondorioen alarma-egoera ondoren.
Orkestra ve “relativas buenas condiciones” de las empresas vascas para afrontar la nueva fase socioeconómica del Covid-19

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Euskadiko enpresen abiapuntua Covid-19aren aurrean: finantza-egoeraren azterketa” deituriko azterketa txostenean adierazten duenez, Euskadiko enpresa-sarea “erresistentzia-fasean” dago, koronabirusaren pandemiaren eta horrek eskaintzan eta eskarian dituen ondorioen alarma-egoera ondoren. Euskal enpresek “nahiko baldintza onetan” heldu dira egoera honetara, “azken urteetako bilakaera positiboafinantza-ahultasun mailak murriztea ahalbidetu baitu”, analisiaren arabera; izan ere, txostenak azpimarratzen duenez, euskal konpainien % 60k ez dute osasun-krisi honen aurreko patologiarik. 

Analisiak SABI-Informa eta Eustaten datuetan oinarritzen ditu ondorio horiek, eta ahultasun ekonomikoa (enpresak errentagarritasuna lortzeko duen gaitasuna) eta kreditu-ahulezia (finantza-egituraren oreka) bereizten ditu. Orkestrak azpimarratu duenez, Euskadi hainbat urte positibotatik zetorren koronabirusaren egoera berria baino lehen, “inguruko ekonomiak baino hazkunde-maila handiagoekin”, eta horri esker errentagarritasuna berreskuratu dazorrak murriztu dira eta egoera ahulean dauden enpresen kopurua murriztu da. 

Pandemiaren aurrean, “Euskadin eskuduntzak dituzten administrazioek azkar erantzun dute, aurrekontu-kopuru handia duten laguntzak eta programak abian jarriz, enpresa sarea laguntzeko helburuarekin”, azaltzen du txostenak. Digitalizazioari  bultzada bat eman behar zaiola ere adierazten du, batez ere sektore jakin batzuetan, ostalaritzan, esaterako. “Euskal enpresaren abiapuntuko finantza-egoerak, shock honen arrisku ekonomikoek eta krisiari aurre egiteko hartzen diren neurriek baldintzatzen dute konpainiaren finantza-egoera“, laburbiltzen du Orkestrak. 

Ikerketa “Covid-19arekin sortzen ari diren erronkei erantzuteko enpresen finantza-gaitasuna aurreratzeko” helburuarekin egin dute, eta orain hasten ari den faseak “enpresa guztiei” eragingo diela onartu dute, baina ahultasun gehiena duten enpresetan eragin handiagoa izango duela azaldu dute.  

Analisian agerian geratzen denez, enpresa bat finantza-ahultasuneko egoeran dago “eragin negatiboa duten kanpo-faktoreen aldaketen aurrean finantza-egitura orekatua ez duenean. Egoera honek arriskuan jartzen du ordainketa-betebeharrei aurre egiteko gaitasuna“. 

Txostenaren arabera, egoerari aurre egiteko aldez aurreko baldintza onenak dituzten sektoreak industria-arlokoak dira, hala nola metalen, makineriaren, kautxuzko produktuen fabrikazioa, edo zerbitzu aurreratuak, hala nola osasun-jarduerak, administrazio-jarduerak eta jarduera juridikoak eta kontabilitatekoak. 

Ahultasun ekonomikoan eta kreditu-ahultasunean dauden euskal enpresen kopuruak “nabarmen egin du behera azken urteotan, eta enpresen % 28 daude bi ahultasunen hauen menpe (2012an, ahultasun ekonomikoa % 32koa izan zen, eta kreditu-ahultasun arazoak zituzten enpresak % 37a)”, Orkestraren arabera. 

Azterlanakoronabirusaren pandemiaren iraupenari, bilakaerari eta eragin sozioekonomikoaren azken ondorioei buruzko ziurgabetasuna aitortzen du. Baina hainbat eragileren artean egoera gainditzeko elkarlanean aritzearen alde egiten du ere, erakundeen neurriekin, enpresen erabakiekin, pertsonen egokitzapenarekin eta, oro har, gizartearen erantzunarekin. 

Covid-19aren osasun-larrialdiaren aurrean, SPRI Taldeak laguntza sorta bat jarri du martxan, eta hemen informazio gehiago eskuratu dezakete enpresek 

Enpresei laguntzeko neurriak hartu arren, aurreikus daiteke aurretik zailtasunak zituzten enpresetako batzuek ez dutela jarraitzeko aukerarik izango. Txostenak azaltzen du Euskadin azken hiru urteetan 2.289 enpresa errentagarritasun negatiboa izan dutela (aztertutako enpresa guztien % 8), nahiz eta hazkunde ekonomikoko urteak izan diren. 

SPRI Taldeak euskal enpresentzako finantzaketa-tresnak ditu, haien susperraldia errazteko, balio erantsian zein merkatuetan egiten duten aurrerapen lehiakorra bultzatzeko, eta enpresa-proiektu berriei ekiteko. Informazio gehiago hemen lor dezakezu. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak