Albisteak 20 otsaila, 2023

Eraikunek eta Tecnaliak Euskadiko 130 eraikuntza-enpresatan baino gehiagotan ezarriko dute Europako berrikuntza- eta jasangarritasun-eredu berria

Onuragarria izango da kluster berri horretako enpresentzat, soluzio berritzaileak inkubatuko baitituzte, eta, hala, merkatu berrietara iritsiko dira lankidetzaren eta irisgarritasunari, diseinu lagunkoiei, jasangarritasunari, efizientzia energetikoari eta beste gai batzuei buruzko ezagutzen transferentziaren bidez
-
  • Euskadiko eraikuntza-sektorea Europan erreferentea izango da Europako Bauhaus Berriaren inplementazioarekin. Europako Batzordeak hasi du mugimendu hori arkitektura eta hiri eta lurraldeetako bizi-kalitatea hobetzeko duen balioa bultzatzeko
  • Ekimena osatzeko, berrikuntzaren Europako lehenengo metaklusterra jarriko da martxan Euskadi eta Akitania artean, ingurune eraiki jasangarri eta pertsonetan zentratu baterako eraldaketa bizkortzeko

Eraikuntza iraultza bat bizitzen ari da, eta berrikuntza-eredu baterantz doa, teknologiaren eta gizartearen arteko oreka bilatu nahian, Europako Bauhaus Berriarekin (NEB) bat etorriz; Europako Batzordeak hasi zuen mugimendu hori arkitektura eta herri eta hirietako bizi-kalitatea hobetzeko duen balioa bultzatzeko. Eraikune Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra eta Tecnalia ikerketako eta garapen teknologikoko zentroa arduratuko dira berrikuntzari eta jasangarritasunari buruzko Europako NEB ekimena Euskadiko 130 eraikuntza-enpresatan baino gehiagotan ezartzeaz. Hala, Euskadi Europako erreferentea izango da sektorean.

Europako Bauhaus Berriak irizpideak proposatzen ditu, ingurune eraikian ongizatea, osasuna eta irisgarritasuna bermatuko dituzten eta sektorearen etorkizuna bermatuko duten prozesuak ezar ditzaten enpresek. Tresna digitalak modu adimendunean erabiliz material jasangarriagoak eta zerbitzu berritzaileago eta pertsonengan zentratuagoak landu nahi dira, besteak beste hauek lortzeko: irisgarritasuna, diseinu lagunkoiak, inklusibitatea, jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa.

Proiektua osatzeko, eraikuntzaren sektoreko berrikuntzaren Europako lehenengo metaklusterra jarriko da martxan Euskadi eta Akitania artean, ingurune eraiki jasangarri eta pertsonetan zentratu baterako eraldaketa bizkortzeko. Eraikunek eta Tecnaliak Euskaditik zuzenduko dute esperientzia pilotua Nobatek zentro teknologikoarekin eta Odeys eraikuntzako klusterrarekin batera (biek dute egoitza Akitanian), eta martxoan hasiko da.

Hala, kluster berri honetako enpresek (250 enpresa baino gehiago) lankidetzan aritzeko aukera izango dute soluzio berritzaileak inkubatu ahal izateko, eta, horri esker, merkatu berrietara iritsiko dira, lankidetzaren bidez eta irisgarritasunari, jasangarritasunari, osasunari eta efizientzia energetikoari buruzko ezagutzen transferentziaren bidez.

Ekimena NEBULA proiektuan sartzen da, zeina Build4People eraikuntzako Europako plataformak eta Europar Batasunak bultzatzen baitute. Euskadin Eraikune eta Akitanian Odeys hautatu ditu Europako Bauhaus Berria Europan hedatzeko erreferentzia izan daitezen Europa mailan eraikuntzaren sektorean. Bestalde, Tecnaliak, Europako Itun Berdearen estandarte gisa, ondare kulturalari, ekonomia zirkularrari eta ingurune lagunkoi eta irisgarriei buruz duen ezagutza handia, adituen mailakoa, partekatuko du jasangarritasunaren, estetikaren eta inklusioaren printzipioak Euskadiko eraikuntzaren sektoreko garapenetan aplika daitezen. Eraikune eta Odeys berrikuntzako eskualde-ekosistema bilakatuko dira eraikuntzaren sektorean, berrikuntza teknologikoa bermatzeko ez ezik, jasangarritasuna, inklusibitatea eta zirkulartasuna ere bermatzeko sektoreko berrikuntzaren bizi-ziklo guztian zehar.

Aurreikuspenen arabera, proiektuari esker 15 kluster abiaraziko dira datozen bost urteetan berrikuntzako klusterren sare bat sortzeko, Europa guztiko ingurune eraikian berrikuntza jasangarriak konektatuz eta eskalatuz. Hona zein diren helburuak: berrikuntza komertzializatzeko denbora bizkortzea sektorean; nazioz gaindiko lankidetza eta klusterreko kideen artean ezagutza transferitzea bultzatzea; eta finantziazioari, enpresa-plangintzari, klusterraren funtzionamendu eraginkorrari eta beste funtsezko gai batzuei buruzko orientazioa eta baliabideak ematea.

Eraikunez eta Tecnaliaz gainera, Europako bazkide hauek parte hartzen dute proiektuan: Dowel (proiektuaren koordinatzailea), European Construction Technology Platform, Eraikuntzaren Europako Plataforma Teknologikoa (ECTP), Nobatek, World Green Building Council, Eraikuntza Ekologikoko Kontseiluen Eskualde Sarea (WorldGBC), R2M eta Architects’Council of Europe (ACE).

 

Eraikuneri buruz

Eraikunek, Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak, Euskadiko eraikuntza publikoaren eta pribatuaren eraikuntza-ekosistema ordezkatzen du. Klusterraren helburua da eraikuntzaren industriako balio-kateko enpresa guztien lehiakortasuna bultzatzea sektoreko lankidetzaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen bidez.

Atxikitako 145 erakundeen artean daude administrazio publikoak, eragile finantzarioak, aseguru-etxeak, elkarte enpresarial eta profesionalak, ezagutza-eragileak eta sustapenaren, diseinuaren, fabrikazioaren, eraikuntzaren, azpiegituren eta eraikuntzaren ustiapenaren, balorizazioaren eta smart-aholkularitzaren azpisektoreko enpresak. Hauek dira jarduera-eremu nagusiak: Birgaitze energetikoa, industrializazioa, digitalizazioa eta eraikuntza jasangarria.

Tecnaliari buruz

TECNALIA ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro bat da, Espainiako handiena, erreferentziakoa Europa osoan eta Basque Research and Technology Alliance aliantzako kidea. Enpresekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen da, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetu ditzaten eta era jasangarrian haz daitezen, eta teknologiarekiko pasioa duten eta gizarte hobe bat eraikitzeko konprometituak dauden pertsonei esker lortzen du hori. Hauek dira jarduera-eremu nagusiak: Eraldaketa digitala, fabrikazio adimenduna, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, hiri-ekosistema, osasun pertsonalizatua eta ekonomia zirkularra.

 

 

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

Zorrotzaurreko  Bilbao  Campus  Teknologikoa  Lanteken  industriarako  zerbitzu  digital  aurreratuen  proiektuarekin  handitu  da

Zorrotzaurreko Bilbao Campus Teknologikoa Lanteken industriarako zerbitzu digital aurreratuen proiektuarekin handitu da

Lanteken etorrerak Iparraldeko Puntaren garapenean aurrera egitea ahalbidetzen du, IDOMen, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta Vicomtechen proiektuekin batera

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Sprik  Euskadi  Agenda  2030  sarietako  “Bidean”  aintzatespena  lortu  du
30/04/2026 Berrikuntza

Sprik Euskadi Agenda 2030 sarietako “Bidean” aintzatespena lortu du

Aurreratua, bereizgarririk altuena, duten 7 erakunderekin, Bidean saria duten 16 erakunderekin eta Konpromisoa maila duten 64 erakunderekin, hitzorduan Eraldatu ekimenak bultzatutako 7 Eragin sari ere banatuko dira, eta lehen edizioan Aurreratua bereizgarria duten erakundeen 8 jardunbide egoki ere sarituko dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.