Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 14 iraila, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Enrique Solano: “Quanvia etorkizuna garai honetara ekartzeko jaio da”

EHUko 'spin-off'-ak konputazio kuantikoan eta adimen artifizialean oinarritutako soluzioak garatzea du helburu
Enrique Solano, Quanviako CEOa

Konputazio kuantikoa urrats nabarmenak ematen ari da datozen urteetan egunero erabiliko den teknologia bihurtzeko. Administrazioak eta inbertitzaileak kapitala injektatzearen aldeko apustua egiten ari dira, qubit-en mundua ahalik eta lasterren errealitate bihurtzeko (qubit bat informazio kuantikoaren gutxieneko unitatea da. Bit batek 0 edo 1 formatuko emaitza bitarrak ematen dituen bitartean, qubitak 0, 1 edo biak batera eman ditzake). Boston Consulting Group-en datuen arabera, 2020an 675 milioi dolar bideratu ziren konputazio kuantikoan inbertitzeko, horietatik 528 milioi hardwarea garatzeko. Aurreko urtean, 211 milioi dolarreko arrisku-kapitala inbertitu zen. 2021. urterako, 800 milioi dolar baino gehiagoko inbertsioak aurreikusi dituzte talde horren arabera.

Egia esanda, Euskadin hainbat ‘startup’, hub, ikerketa eta hezkuntza zentro eta laguntza ekimenetan oinarritutako konputazio kuantikoko ekosistema sortzen ari da. Zerrenda honetan sartu den azken kideetako bat Quanvia da, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) ‘spin-off’ bat, munduko merkatu kuantikoan kokatu nahi dena, konputazio kuantikoa adimen artifizialarekin uztartzen duen estrategia baten bidez. “Hiru kontzeptutan zentratuko gara: prestakuntza eta hezkuntza, ikerketa eta enpresentzako edo administrazioentzako aholkularitza”, zehaztu du Enrique Solano CEOak.

Soluzioen katalogoaren artean, finantza-produktuak optimizatzera bideratutako softwarea sortzea dago. Konputazio kuantikoaren gakoa ordenagailu arruntek eskaini ezin dituzten aukerak eta konputazio-abiadurak eskaini ditzaketela da. Horrela, datu kopuru handiak aztertu eta ondorioak azkarrago atera daitezke. Finantza-produktuez gain, Quanviak honako hauek ere izango ditu ardatz: sektore medikorako molekulen diseinua, material berrien diseinua, optimizazio-metodoak edo biomedikuntza, Solanok nabarmendu duenez: “Beharbada, biomedikuntzan dago berritasun handiena, eta bertan posizionatzen diren enpresa gutxi daude. Guk sektore horretan hazteko produktuak eta planak ditugu. Biomedikuntzari buruz hitz egiten dudanean, ohiko ordenagailuentzat ezinezkoa den konplexutasun konputazionaleko molekula eta DNA kateen proteinak diagnostikatzeko edo modelizatzeko sentsore kuantikoak garatzeko konputazio kuantikoaz ari naiz”.

Quanviaren beste elementu bereizgarri bat erabat disruptiboak diren algoritmoen garapena da, Solanok nabarmentzen duen bezala: “Finantzetarako, kimikarako, optimizaziorako, ‘Machine learning’ -erako, biomedikuntzarako eta abarretarako sortu ditugun konputazio kuantikoko produktuak planetako algoritmo azkarrenak eta indartsuenak dira. Ez dizut asko esango patentatzeko prozesuan gaudelako, baina egiaztatuta daude. Adibidez, faktorizazio-algoritmo bat dugu, Shor baino handiagoa. Finantzetarako algoritmoak ditugu, lehiakide guztien gainetik daudenak. Produktu bereizgarriekin merkatura sartzeko aukera ematen diguten metodoak aurkitu ditugu azken urteotan, eta, etorkizunaz hitz egiten dizuten gure lehiakideak ez bezala, gu orainaz ari gara. Datozen hilabeteetan, gure algoritmoek 100 eta 1.000 qubit artean baino ez dituzte beharko abantaila kuantikoa lortzeko, eta gaur egun milioika qubit behar direla esaten da. Zergatik? Trinkoagoak garelako, datozen hilabeteetan agertuko diren software eta hardware diseinu originalak ditugulako. Quanvia etorkizuna garai honetara ekartzeko jaio da”.

Osasunaren esparruan, Quanviak giza burmuinaren jarduera neuronala neurtzeko gailuekin ere esperimentatu du, bere CEOak azpimarratu duenez: “Giza burmuinaren jarduera neuronalari buruz Brain Computer Interface gailua erabiliz egin dugun lehen kontaktua da. Gailu hori buruan jartzen da eta burmuinaren jarduera neurtzeko gai da, eta garuneko seinaleak jaso eta ordenagailu-eramangarri batera bidaltzen ditu. Ordenagailu eramangarria ordenagailu kuantiko batekin komunikatzen da eta jarduera neuronala duen qubit kuantiko bat mugitzea lortu dugu. Horri esker, diagnostikorako sentsore kuantikoak gara ditzakegu”.

Spin-offaren beste berezitasun bat da Bilbon duela egoitza, baina nazioartekoa izateko bokazioarekin sortu da. Enrique Solano ‘startup’ eko burua da Munichetik, eta bertan Kipu Quantum ere jarri du martxan, hardware kuantikoa egitera bideratuta dagoen enpresa. José Rigol adimen artifizialean aditua da, eta Jesús Domínguez hirugarren bazkide fundatzaileak esperientzia handia du finantzen sektorean. Horiekin batera, “partner indartsuak” dituzte Sao Paulon (Brasil), Johanesburgon (Hegoafrika) eta Shangain (Txina), eta horrek Latinoamerika, Afrika eta Asiako merkatuen ateak irekitzen dizkie, Europaz gain. “Azkar hazteko eta Euskadin, Espainian, Europan eta munduan konputazio kuantikoko produktu indartsuak eskaintzen dituen enpresa gisa kokatzeko asmoa dugu”, azpimarratu du Quanviako CEOak.

Quanviaren etorkizuneko erronken artean, mundu mailako hainbat bezero handientzako proiektuak egitea dago, etorkizuneko finantzaketa-erronkari begira, beren teknologia bermatu ahal izateko. Euskal inguruneari dagokionez, beste helburuetako bat ekitaldi bat garatzea da. Ekitaldi horretan Deustu, UPV-EHU edo Mondragon Unibertsitateko arduradunek parte hartuko dute, Ekonomia, Ingeniaritza, Medikuntza, Kimika edo Fisikako fakultateak konputazio kuantikoaren etorreraren aurrean nola kokatu daitezkeen azaltzeko. Era berean, beste erronka bat ekintzailetza sustatzea izango da. “Espazio sortzaile asko daude eta aniztasun gutxi. Ia mundu guztia gauza bera egiten ari da. Ikastetxeetara iristeko eta haurrak konputazio kuantikoan hezteko produktuak egin nahi ditugu, unibertsitateetara ikerketarako produktu erabilgarriekin iritsi eta industrietara industriarako produktu erabilgarriekin iritsi”, amaitu du Enrique Solanok.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza programen bidez egiten du hori. Informazio gehiago esteka honetan.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak