Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 15 maiatza, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Innobideak Ris3 Euskadi up euskadi

Europako Berrikuntza Institutuak 60 milioiko funts bat abiarazi du Covid-19aren krisia arintzera bideratutako proiektu berritzaileentzat

Laguntza horiek espreski zuzenduta daude arlo hauetara: osasuna, klima aldaketa, digitalizazioa, elikadura, energia jasangarria, hiriko mugikortasuna, industria eta lehengaiak

 

Laguntza horiek espreski zuzenduta daude arlo hauetara: osasuna, klima aldaketa, digitalizazioa, elikadura, energia jasangarria, hiriko mugikortasuna, industria eta lehengaiak

 

Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT) 60 milioi euroko funts bat abiarazi du, Covid-19ak eragindako krisiari aurre egitera bideratuta dauden eta inpaktu handiko konponbideak garatuko dituzten proiektu berritzaileentzat.

 

EIT Europar Batasuneko organo bat da, Horizontea 2020 programaren (EBko ikerketa eta berrikuntza sustatzeko programa markoaren) barruan dagoena. Institutuak Europako herrialde guztietako kolaborazio dinamikoak -EITko berrikuntza eta ezagutza komunitateak- babesten ditu unibertsitate, ikerketa laborategi eta lehen mailako enpresen artean.

 

Finantzaketa bide horri esker, berrikuntza proiektu berriak abiaraziko dira, pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko, eta laguntzak emango zaizkie enpresa sortu berriei, zabalkunde-prozesuetan dauden enpresei eta ETE berritzaileenei, denak baitira garrantzitsuak ekonomia lehenbailehen suspertzeko. Hala, funts gehigarri hauek eskuratuko dituzte “Enpresei laguntzeko tresnaren” aterkipean.

 

EITk prozedura azkar bat erabiliko du berrikuntza eta ezagutza komunitateen proposamenak ebaluatzeko. Proiektu bakoitzari emango zaion finantzaketa aurkeztutako proposamenen kalitatearen eta egokitasunaren araberakoa izango da.

 

60 milioi euroko funts honek berrikuntza sustatuko du osasuna, klima aldaketa, digitalizazioa, elikadura, energia jasangarria, hiriko mugikortasuna, industria eta lehengaiak bezalako arloetan. Erronka horietako bakoitzak zuzeneko eta zeharkako erantzunak eskaintzen ditu krisiari aurre egiteko, eta denak izango dira baliagarriak Europari suspertzen laguntzeko.

Albisteak 28 ekaina, 2022 Berrikuntza
Bytek, sektore soziosanitariorako IoT soluzioak
Irakurri gehiago
Albisteak 27 ekaina, 2022 Berrikuntza
MKcoinek neurrira egindako konponbideak fabrikatzen ditu makina-erremintaren sektorean piezak lotzeko
Irakurri gehiago
Eneko Astigarraga_Esle_IndeusElkarrizketak
Albisteak 24 ekaina, 2022 Berrikuntza
“Euskarak balioa eman diezaieke gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik” Eneko Astigarraga, ESLE
Irakurri gehiago
IndeusBerri bannerra_EKAINA
Albisteak 23 ekaina, 2022 Berrikuntza
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Albisteak 20 ekaina, 2022 Berrikuntza
Logos, duela 70 urtetik gama altuko altzari pertsonalizatuak eskaintzen dituen ETEa
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak