Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 urria, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa

Ekonomia sozialak tokiko garapenean duen potentziala erakutsi du GSEFek Bilbon

Ekonomia Sozialaren Foro Globala lehenengoz egin da Europan, eta 84 herrialdetako 1.700 eragile eta agintari bildu ditu urriaren 1etik 3ra bitartean.

 

Ekonomia Sozialaren Foro Globala lehenengoz egin da Europan, eta 84 herrialdetako 1.700 eragile eta agintari bildu ditu urriaren 1etik 3ra bitartean.

 

Global Social Economy Forum (GSEF) Bilbon egin da aurten, aurreko edizioak Montrealen eta Seulen egin ostean. Ekonomia sozialaren nazioarteko foro handiena ardatz honen inguruan egituratu da: ekonomia soziala hiri eta lurraldeen garapen sostengarria bultzatzeko motor gisa. 84 herrialdetako 1.700tik gora lagun (alkateak, erakunde publikoetako ordezkariak eta ekonomia sozialeko eta hirugarren sektoreko eragileak) elkartu dira, hiru egunez eztabaidatzeko ekonomia sozialaren etorkizunari eta administrazio publikoek garapen sostengarriranzko bidean duten paperari buruz.

 

Topaketan gai oso desberdinei buruzko ehundik gora hitzaldi, mahai-inguru eta tailer egin dira, besteak beste, lanaren eta enpleguaren etorkizuna, politika publikoen ko-sorkuntza, lurraldearen eraldaketa eta ekonomia sozialaren hazkunderako gakoak. Egitarau zabal horren barruan hainbat euskal enpresa eta erakundek parte hartu dute, argi utziz ekonomia sozialeko ekimenek gero eta garrantzi handiagoa dutela Euskadin.

 

Mondragon Korporazioak enpresa sozialaren esparruan eta kooperatibismoarekin lotutako baloreen munduan duen esperientzia zabala azaldu du. Prestakuntzaren eta laneratzearen esparrutik hauexek parte hartu dute: ibilbide luzea egina duten Lantegi Batuak eta Gureak erakundeek, zeintzuek laguntza ematen baitie ezgaitasuna duten pertsonei; Peñascal hezkuntza erakundeak; eta arreta sozio-sanitarioko zerbitzuak eskaintzen dituen Grupo SSI kooperatibak. Ingurumenaren arlotik esku hartu du Goiener-ek, energia berriztagarriaren sorkuntza eta kontsumorako kooperatibak. Ekintzailetzaren sustapen eta babesaren arloan parte hartu dute KoopFabrika programak, Tazebaez berrikuntza prozesuen aholkularitzak eta erakundeen balio sozialaren kuantifikazio metodologietan espezializatutako Geaccounting aholkularitzak.

 

Foroa amaitutakoan aurkeztu den Bilboko Adierazpenak dioenez, sektore honetako enpresa eta antolakundeek erakutsi dute bideragarriak eta eraginkorrak direla eta balio soziala eta irabazi ekonomikoak sor ditzaketela: “lehiakorrak dira beren jarduerak inpaktu soziala duelako eta, gainera, irabazi ekonomikoak berrinbertitzen dituzte beren komunitatean”. Erakunde horiek orobat erakutsi dute badutela gaitasuna erronka sozioekonomiko handiei erantzun berriak emateko. Horregatik, eta Adierazpenak nabarmentzen duen bezala, “Nazio Batuetan, gobernuetan eta gizarte zibileko kideen artean gero eta organismo gehiagok aitortzen dute Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ekarpena gizarte sostengarriago, inklusiboago eta erresilienteagoa eraikitzeko prozesuan, horixe delarik Garapen Sostengarriko Helburuak lortzeko oinarria”.

 

Ekonomia Sozialeko Foro Globala nazioarteko sare bat da, ekonomia sozialaren garapenarekin konprometitutako administrazioak, enpresak eta eragileak biltzen dituena. Bilboko Udalak antolatu du (maila lokalean) topaketa hori beste hainbat erakunderekin batera: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Arrasateko Udala, EUDEL, KonfeKoop, REAS Euskadi, EHLABE, Sareen Sarea, ASLE eta Gizatea.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak