Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 8 maiatza, 2023 Berrikuntza

Compitte, ETEen egunerokotasuna mehatxatzen duten arrisku “ikusezinen” kudeaketa

Natxo Vadillok sortutako konpainiaren bezero-zorroan 700 bat enpresa daude, bere aholkularitza jasotzen ari direnak, besteak beste, ziber-aseguruei buruz. Bulegoak ditu Euskadin, Madrilen eta Sevillan
Natxo Vadillo.

Compitte eskala industrialeko aseguru munduko konpainia bat da, duela hamaika urte sortua Gasteizen, 200 milioirainoko fakturazioa duena eta nagusiki ETEei zuzendua. Jakitun jartzen ditu horrelako enpresak eguneroko jardunean izan ditzaketen arriskuez, eta azaltzen die nolako ekintza-planak abiatu ditzaketen, dio Natxo Vadillok, Compitte enpresako Arrisku eta Aseguruen kudeatzaile eta ingeniariak. 2012an sortu zenetik bulegoak ireki ditu Donostian, Madrilen eta Sevillan, eta 700 enpresa inguruko bezero-zorro bat osatu du.

Zer da Arrisku-Kudeatzaile bat?

Arrisku-kudeatzaile bat diziplina anitzeko profesional bat da, helburutzat daukana bere enpresaren arriskuak identifikatu, ebaluatu, gutxitu, desagerrarazi, jasan edo transferitzea. Era askotako arriskuak daude: aktiboak, ospea, jarraipena, pertsona garrantzitsuak, produktuaren arriskuak… Halaber, gauza izan behar da arriskuen ikuspegitik baloratzeko bere bezero eta hornitzaileekin dituen kontratu-harremanak.

 Eta zer jakin behar du bere eguneroko jardunean?

Gauza asko, baina nik esango nuke funtsezkoa dela esperientzia egiaztatua izatea eta, horrez gain, prestakuntza juridiko sendoa izatea. Gainera, etengabe zaindu behar du aldatzen doan legeria, sakon ezagutu behar du bere sektorea, bere parekoen mailan jardun behar du, kasu arrakastatsuak ezagutu behar ditu eta gainerako lankideekin partekatu behar ditu antzeko lan-moldeak. Ezinbestekoa da, baita ere,  AGERS-Espainiako Arrisku eta Aseguru Kudeatzaileen Elkarteko kide izatea. Horixe da gure iturria.

Ez aipatzearren profil humanista…

Jakina. Arrisku-kudeatzaile batek oso ongi ezagutu behar du enpresaren muina eta jakin behar du nola babestu muin hori sekretu profesionalaren aurrean, nola erantzun Administrazio Kontseilu bati antolakunde baten jabeek erabakiak hartzean bakardadean izan ditzaketen kezkei buruz, eta horren barruan sartzen dira bai erabaki estrategikoak, bai inbertsioetakoak, bai dibertsifikatzekoak eta gainerakoak.

Esan dugu Compitte-ren target bezeroak ETEak direla, baina zein sektoretakoak?

Sektore guztiek dituzte arriskuak. Beharbada azpiegitura kritikoen multzoan daudenak dira arrisku handienak dituztenak: ontzigintza, aire sektorea, trenbide sektorea, automobilgintza, zientzia, komunikazioak, energia…

Zeintzuk dira zure ustez gaur egun enpresa batek izan ditzakeen arrisku handienak?

Mordo bat. Zerrenda amaigabea da. Hornikuntza falta, langile kualifikatu edo lan-eskurik eza, energiaren nahiz lehengaien kostuen gorakada zein gorabeherak, jendearen leialtasuna, pertsona garrantzitsuak, konfidentzialtasuna, konpromiso soziala, ingurumenarekiko erantzukizuna, zibersegurtasuna, lehiakortasuna ingurune helduetan, hornikuntza-katea, lege aldaketak, produktuen sendotasuna eta fidagarritasuna, azpikontratisten zorroa edo ospea, esan nahi baita zure marka-irudia…

Zuen sektorean askotan erabiltzen duzue Murphyren Legea gertakari baten arrazoia azaltzeko…

Komeni da gogoan izatea beti lege hori, idatzi gabea izanagatik askotan izaten baita azalpen zentzuzkoena…  Baina bai, badira kasu batzuk ematen dutenak zorte txar horren biktima izan direla, adibidez torlojuak egiten dituen euskal ETE bati gertatu zitzaiona…

Zein zentzutan?

Esan bezala, aleazio jakin batekin egindako torlojuak fabrikatzen eta saltzen zituen, eta Hong Kongeko etxe-orratz bateko aireztapen-sistemez arduratzen zen bezero bati bidalitako lotean okerreko torloju bat sartu zuen. Pieza hura denborarekin higatu egin zen halakorik egin behar izan ez zuenean, eta nekatu egin zen. Ondorioz, sistema huts egiten hasi zen (asteburu batean, gainera), eta arazo bat sortu zen, gero eta handiagoa, harik eta azkenean zerbait gertatu zen gaitzeko kostu ekonomikoa ekarri eta ETEa itxiarazi zuena.  Liburu oso bat idatz nezake horrelako hondamendiei buruz (barrez).

Uste duzu mehatxatzen gaituzten arriskuak ez kontrolatze edo ez aztertze hori gauza kultural bat dela?

Hala uste dut. Bizi garen tokian bizi gara, eta mediterraneoak gara, ez anglosaxoiak, hauek arriskuen kontzientzia sobera zorrotza baitute.

 

Lotutako albisteak

15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak