Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 apirila, 2021 Berrikuntza Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Klusterrak Ris3 Euskadi Start up UP Euskadi

Circular Berrindartzea 2021 programak 100 gazte integratuko ditu euskal enpresa txiki eta ertainetan, praktikak egiteko eta haien ekonomia zirkularrerako bide-orria diseinatzeko

Programa Basque Circular Hubetik bultzatzen da, eta 15 euskal klusterren parte-hartzea du

 

Ihobe sozietate publikoak kudeatzen duen Basque Circular Hubak Circular Berrindartzea 2021 programa abiatu du, gazte-enplegua Euskadin sustatzeko eta enpresa txiki eta ertainen prestakuntza hobetzeko, ekonomia zirkularrak planteatzen dituen erronken aurrean.

 

Programak Novia Salcedo Fundazioaren lankidetza du, eta sektore industrialeko ETEetara zuzentzen da bereziki, eta baita konponketa-zerbitzu aurreratuak eta sektore industrialarekin lotutako beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten enpresetara ere. Bete beharreko baldintza da euren sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan egotea edo bertan gutxienez jarduera-zentro bat izatea.

 

Helburua da unibertsitateko edo LH2ko titulazioa duten 100 gaztek praktikak egitea atxikitako enpresetan, ekonomia zirkularrari buruzko  prestakuntza aditua jaso eta gero. Bertan, haien helburua izango da bide-orri bat inplementatzea, konpainia gai izan dadin ekonomia zirkularraren alorrean jarduteko, aukerak detektatzeaz eta haren lehiakortasuna hobetzeaz batera.

 

Euskal ETEei programa horretan parte hartzen laguntzeko, Ihobek zenbait hitzarmen sinatuko ditu Euskadiko kluster, elkarte eta garapen ekonomikoko erakunde batzuekin -10 baino gehiago-.

 

Circular Berrindartzea 2021 programan parte hartzeko lehenetsitako sektore industrialak honako hauek dira: makineria eta ekipoak; garraiobideetarako osagarrien fabrikazioa; metalaren transformazioa; kimikoa, plastikoaren transformazioa barne sartuta; eraikuntza; elikagaiak eta ontziak.

 

Ekonomia zirkularreko prozesu industrialetan prestatutako profesional gazteak integratzeari esker, programan parte hartzen duten enpresek “identifikatu ahal izango dituzte eredu ekonomiko berri honek haien lehiakortasunaren hobekuntzarako eskaintzen dituen erronkak eta aukerak”, adierazi du Alexander Botok, Ihobeko zuzendari nagusiak.

 

“Zehazki, enpresak jakingo du nola aplikatzen ari diren ekonomia zirkularra sektoreko liderrak, nola ezarri bezeroaren eskakizunei hobeto erantzuten dieten produktu eta zerbitzu propioak, zer tresna dauden enpresaren jarduera konkurrentziatik bereizteko, zer arau- eta lege-garapenek izango duten eragina negozioan datozen urteetan, edo zer-nolako negozio-eredu alternatiboak gauzatu litezkeen modu osagarrian”, zehaztu du Ihobeko zuzendariak.

 

Basque Circular Hubaren aurreikuspenen aurrean, programak espero du guztira Euskadin bizi diren 100 gazte biltzea, dela unibertsitateko titulatuak dela LH2koak; gazte horiek, prestakuntza-aldi baten ostean, praktikak egingo dituzte programari atxikitako enpresetan, ekonomia zirkularreko bide-orri bat enpresa bakoitzean definituz eta inplementatuz.

 

Gazteek jasoko duten prestakuntza presentziala izan daiteke, Basque Circular Hubaren Bilboko instalazioetan, edota telematikoa edo mistoa. Prestakuntza maiatzean egingo da, eta guztira 80 ikastordu izango ditu. Enpresen banakako proiektuak ekainaren 1etik aurrera hasiko dira garatzen, urriaren 31ra arte.

 

Circular Berrindartzea 2021 programan parte hartzeko interesa duten enpresek maiatzaren 14ra arte aurkeztu ditzakete euren eskabidea.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak