Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

8 urtarrila, 2020
BeFORE-k prestakuntzako plataforma bat abiarazi du etorkizunari aurrea hartzeko

Prospektiker eta Mondragon Unibertsitateak parte hartu dute Europako proiektu horretan

Etorkizuneko pentsamendua da gai izatea aldaketei aurrea hartzeko, ziurgabetasuna kudeatzeko eta jarrera proaktiboa izateko joeren aurrean. Abilezia horiek oso baliagarriak dira gaur egungo gizarte aldakor honetan, non antolakundeek hainbat erronka baitituzte aurrez aurre: teknologikoak, ingurumen arlokoak, ekonomikoak eta sozialak.

 

BeFORE proiektu europarraren helburua da prospektiba arloko gaitasunak garatzea, hala nola, malgutasuna, pentsamendu kritikoa, ingurune konplexuak aztertzeko gaitasuna edo arazoak konpontzea modu sortzailean. Azken 3 urteotan, akademia, enpresa eta ikerketa esparruetako hamar bazkidek hainbat eduki sortu dituzte gaitasun horiek entrenatzeko. Orain, material guztiak argitaratu dituzte doako onlineko ikastaro irekietan.

 

BeFORE plataforman badira prospektibarekin lotutako kontzeptu, metodologia eta tresnei buruzko zazpi modulu, hiru profil hauei bereziki zuzenduta daudenak: ikasleak, irakasleak eta enpresak. Lehen lau moduluetako edukiak berdinak dira hiru profilentzat: pentsamendu sistemikoaren hastapen bat, lerrabide kognitiboen garrantzia eta erronka estrategikoei aurre egiteko prospektiba. Bestalde, azken hiru moduluak beraizik zuzenduta daude enpresa, ikerketa akademiko eta etorkizun profesionalaren prestakuntza arloetara.

 

Modulu bakoitzak 4-6 ordu bitarteko iraupena du eta edozein pertsona edo antolakundek eskuratu ditzake, helburua baita prestakuntza hori ahalik eta gehien zabaltzea. Euskadiko Prospektiker eta Mondragon Unibertsitateak parte hartu dute proiektuan, Italia, Polonia eta Alemaniako beste zortzi bazkiderekin batera. Europako Batzordeak finantzatu du BeFORE proiektua Erasmus+ programaren bitartez, eta 2017ko urtarriletik 2019ko abendura bitartean garatu da.

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu

  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna...Leer más

Berrikuntza 2 uztaila, 2020
SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

  Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?