Berrikuntza BDIH
Albisteak 21 abuztua, 2025

BDIH Konexioa programak euskal industriaren berrikuntza digitala eta jasangarritasuna sustatzen ditu eta BDIHk eskaintzen duen adituen laguntzarako, aktiboetarako eta zerbitzuetarako sarbidea errazten du

SPRI Taldeak BDIH Konexioaren deialdi berri bat jarriko du abian abuztuaren 26an. 950.000 euro bideratuko ditu euskal industriaren berrikuntza-prozesuak bermeekin azeleratuko dituzten proiektuak finantzatzeko. Enpresek BDIHren edo Europako DIH jakin batzuen aditu-laguntza izango dute eta beraien ezagutza, azpiegiturak eta teknologiak jarriko dituzte enpresen esku, haien proiektu digital eta jasangarriak esperimentatzeko eta frogatzeko.
-

Dirulaguntzak eskatzeko epea abuztuaren 26an hasi eta urriaren 15ean amaituko da.

2020ko lehen ediziotik, BDIH Konexioa dirulaguntzen programak enpresa gehiago erakarri ditu urtetik urtera eta deialdi honetako aurrekontua 950.000 eurokoa izango da. Hala, eskaera guztiei erantzutea espero da. Euskal industriak apustu argia egiten du berrikuntzaren alde eta SPRI Taldeak enpresei laguntzen die Industria Adimendunaren bide horretan.

Prozesu hori sustatzeko, Euskadiko enpresa industrialek 20.000 euro izango dituzte beren proiektuak finantzatzeko, hainbat sektoretan adituak diren aktiboen laguntzarekin. Programa honen helburua argia da: euskal enpresen lehiakortasuna handitzea teknologiaren bidez, produktuak eta ekoizpen-prozesuak hobetu ahal izateko.

BDIH Konexioari esker beraien sektorean nabarmentzen diren enpresak

Enpresa askok diote BDIH Konexioaren dirulaguntzei esker beren produktuetan bilakaera izatea lortu dutela eta merkatu global lehiakorrean indartsu bihurtu direla. Hainbat sektoretako enpresak dira: osasunarekin lotutakoak, medikuntzako ikerketakoak, automobilgintzakoak, diseinu industrialekoak, tresnen fabrikaziokoak, fluxuen ingeniaritzakoak, piezen fabrikaziokoak… Berrikuntzan ibilbide luzea duten enpresak zein urte gutxiko esperientzia duten startupak dira.

HRE Hidraulic-en adibidea da berrikuntzarekiko konpromiso luzea duten enpresetako bat. Enpresa ingeniaritzako proiektuetan dago espezializatuta, industriako fluxuen arloan. Sektore asko hartzen ditu barne eta BDIH Konexioaren laguntzari esker, proiektu bat sustatu ahal izan du mekanizazioko tresnak hozteko hozte kriogenikoa aplikatzeko eta bere bizia luzatzeko.

Waixo enpresak 6 urte daramatza ehunetako inprimatzeen sektorean. Une honetan 50 ehun pertsonalizagarri eskaintzen dituzte gainean inprimatzeko eta BDIH Konexioari esker proiektu bati ekin diote ehun horiei hirugarren dimentsioa emateko 3D inprimagailuarekin. Ziur daude I+G ezinbestekoa dela beraien enpresa-proiektuan.

Bi adibide baino ez dira, baina euskal industriak berrikuntzaren eta lankidetzaren alde egiten duen apustua erakusten dute, horiek baitira garapen teknologiko handiko sektoreetan lehiakortasuna mantentzeko bide nagusiak.

Euskal industriak berrikuntzarekiko duen konpromisoa handitu egin da urtetik urtera

2024ko deialdiak euskal enpresen 124 proiektu bultzatu zituen, milioi bat euro baino gehiagorekin. 2020an lehen deialdia atera zenetik, programa sendotu egin da enpresetan berrikuntza bultzatzeko funtsezko tresnagisa, eta aurten ere aurrekontu esanguratsua du: 950.000 euro.

Azken deialdietan, material aurreratuetan oinarritutako proiektuek parte-hartze handia izan dute, eta interes handieneko esparruetako bat bihurtu dira. Makina adimendunekin eta konektatuekin lotutako ekimenen kopurua ere nabarmen hazi da, eta horrek erakusten du euskal industriak apustu argia egin duela digitalizazioaren eta ekoizpen-prozesuak hobetzearen alde.

BDIH Konexioaren finantzaketa aprobetxatu nahi duzu berrikuntzan jauzi egiteko?

Lehen urratsa da zure enpresak BDIHk ase ditzakeen zer behar teknologiko dituen hautematea.

BDIHk 8 nodo ditu, bere teknologiaren eta gaitasunen bitartez euskal enpresak eraldatzeko:

  • Robotika malgua eta kolaboratiboa: automatizazioaren erronkei aurre egiteko esperimentazioa.
  • Fabrikazio gehigarria: prozesuaren fase guztietan baliozkotzea.
  • Material aurreratuak: funtzio berriak eta lotutako prozesuak igotzea.
  • Zibersegurtasuna: probak, operazioen simulazioa eta zibersegurtasuneko entrenamenduak egiteko ingurune errealak.
  • Adimen artifiziala: erabakiak automatizatzeko soluzioen baliozkotzea, prozesuen optimizazioa eta datuetatik abiatutako analisi prediktiboa.
  • Makina adimendun eta konektatuak: ziurtagiri digitala duten soluzio aurreratuen entsegua.
  • Sare elektriko digitalak: trantsizio energetikorako sareen digitalizazioa.
  • Gailu medikoak eta osasun digitala: aplikazio eta gailu berriak diagnostikatzeko eta garatzeko digitalizazioa.

Teknologiaren laguntzarekin jauzi garrantzitsua egin dezakezun arloa identifikatutakoan, BDIHren aktiboen bidez teknologia probatu ahal izango duzu inbertitu aurretik. Zure prozesu eta produktuak hobetzeko eskain diezazukeena ezagutu eta egiaztatu dezakezu.

2025eko berrikuntza: sustatu zure proiektua prozesu industrialetara aplikatutako adimen artifizialarekin

Aurtengo deialdiak berrikuntza bat du: ingurune industrialetan eta horiekin lotutako zerbitzuetan adimen artifizialeko soluzioak aplikatzen dituzten proiektuei laguntzea. Horrela, prozesuak optimizatzeko, erabakiak automatizatzeko eta datuen balioa ekoizpen-eredua aldatzeko aprobetxatzeko modu berriak aztertzeko atea irekitzen da.

Proiektu horiek eraginkortasun operatiboa hobetzera, produktuak edo zerbitzuak pertsonalizatzera edo enpresaren gaitasun prediktiboa indartzera bideratu daitezke. Laguntza horri esker, adimen artifizialaren erabilera balioztatu daiteke, kontzeptu-proba baten bidez, eta hasierako ezarpenari lotutako arrisku tekniko eta ekonomikoak murriztu.

Laguntzaile aditu batekin berritzeak dituen abantailak

BDIH Konexioaren bidez proiektuak finantzatu dituzten 400 enpresa baino gehiagoren esperientziak oso desberdinak izan dira, baina ia denek dute zerbait komunean: prozesuei ekiteko hasierako finantzaketaren bultzada izan dute eta BDIHren laguntza integrala jaso dute, bestela ez luke emaitza hori lortuko. Aholkularitza pertsonalizatua izatea eta probak egiteko eta teknologia baliozkotzeko aktiboen azpiegiturak erabiltzeko aukera izatea dira Industria Adimendunaren erronkei aurre egiteko enpresak urrats sendoak egitera bultzatzen dituzten elementuak.

Euskadiko industria-enpresa bat baldin bada zurea, eta jauzi berritzailea egin ahal izateko teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu nahi badituzu, aprobetxa ezazu BDIH Konexioaren bidez proiektua finantzatzeko aukera eta eska ezazu dirulaguntza urriaren 15a baino lehen.

Lotutako albisteak

Tubacex  ek  100  milioi  eurotik  gorako  eskaerak  lortu  ditu  hodi  umbilikalen  negozioan  2026an,  eta  bere  posizioa  sendotu  du  itsaspeko  merkatuan
24/06/2026 Berrikuntza

Tubacex ek 100 milioi eurotik gorako eskaerak lortu ditu hodi umbilikalen negozioan 2026an, eta bere posizioa sendotu du itsaspeko merkatuan

Konpainiak 80 milioi eurotik gorako eskaera berriak jaso ditu hodi umbilikaletan, munduko itsaspeko teknologiaren operadore nagusietako batentzat. Hodi horiek Guyana, Angola eta Ipar Itsasoko offshore proiektuetara bideratuko dira.

Euskal  AEk  Autobide  Arautzailea  jarri  du  abian,  interes  publikoko  proiektuetarako  administrazio-epeak  %  75  murrizteko
18/06/2026 Berrikuntza

Euskal AEk Autobide Arautzailea jarri du abian, interes publikoko proiektuetarako administrazio-epeak % 75 murrizteko

Eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa eta Europaren autonomia estrategikoa bizkortzeko premiaren aurrean, Euskal AEk Proiektu Eraldatzailea aurkeztu du prozesu administratiboak errazteko eta arintzeko, eta industriaren eta jarduera ekonomiko jasangarriaren lehiakortasuna bultzatzeko.  

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.