Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 ekaina, 2018 Zibersegurtasuna

SPRI Taldeak ireki du Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa

spri centro ciberseguridad industrial

 

Beraizik zuzenduta dago enpresa industrialetan zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei, eta dagoeneko eskatu daiteke www.spri.eus web orrian

 

SPRI Taldeak  bihar argitaratuko du abian dela Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa, manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei zuzendua dagoena.

Zibersegurtasun Industrialerako laguntza-programak 600.000 euroko zuzkidura izango du aurten, eta %50eko finantzaketa emango du hardwarean eta softwarean eginiko inbertsioak nahiz aholkularitzako edota ingeniaritzako gastuak estaltzeko, proiektu bakoitzak 18.000 euroko diru-laguntza jasoko duelarik gehienez.

 

Eusko Jaurlaritzak programa hori bultzatu du, konpromisoa hartua duelako zibersegurtasun industrialarekin eta konpromiso hori betez Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa – Basque Cybersecurity Centre (BCSC) sortu zuelako joan den urrian.

 

Programa zabalik egongo da azaroarera arte, eta eskaerak www.spri.eus web orrian egin daitezke.

 

Basque Cybersecurity Centre

 

Eusko Jaurlaritzak Basque Cybersecurity Centre sortu du, erantzukizunez jokatzeko gure industriaren lehiakortasun eta berrikuntza gaitasunak desafiatzen dituen eta gure hiritarren eskubideak mehatxatzen dituen testuinguru berri batean.

 

BCSC 2017ko urrian sortu zen zibersegurtasunaren kultura sustatu eta garatzeko euskal gizartean, zibersegurtasunaren aplikazioarekin loturiko jarduera ekonomikoa dinamizatzeko eta alor horretako sektore profesionala indartzeko. Hala, BCSCk xedetzat hartu du Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila zibersegurtasun-teknologiak fabrikazio aurreratuko industriari aplikatzeko orduan, zuzendu ditzala tokiko zein Europako eskualdeen arteko lankidetzako ekimen publiko-pribatuak, eta topagune bilaka dadila tokiko zibersegurtasun eskaintzaile eta eskatzaileentzat.

 

Ahaztu gabe Euskadiko (Panda, Euskaltel, ITS, S21sec, Entelgy…) eta Estatuko (Incibe, Telefonica…) bere bazkide garrantzitsuenak, nazioarteko hainbat jarduera garatu dira BCSCren sorreratik igaro diren hilabete apur hauetan. Helburua bikoitza da: batetik, ikusgarritasuna ematea Zibersegurtasunaren euskal industriari eta horrela sektorea sustatzea; eta bestetik, harremanak sortzea CSIRTs sare globaleko eragileekin, etorkizunean laguntza handikoak izango baitira Euskadi zibermehatxu globaletatik defendatzeko.

 

Lehen helburua betetze aldera, BCSC eskubide osoko kide gisa sartu da ECSOn, Bruselara joan da behin baino gehiagotan Eusko Jaurlaritzako sail desberdinetako ordezkariekin eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileekin, horrela erakusteko bazkide interesgarria dela Zibersegurtasun arloko teknologia desberdinak gidatzeko. Era berean, harremanetan jarri da Zibersegurtasun teknologien garapeneko mundu mailako erreferentziazko ekosistemekin, inbertitzaileekin eta korporazio multinazionalekin, garrantzia emateko Euskadin Zibersegurtasunaren eta 4.0 Industriako aplikazioen inguruan garatzen ari den jarduerari.

 

Bigarren helburuari dagokionez, BCSCk presentzia izan du FIRST (foro globala) eta TF-CSIRT (Europako foroa) ekitaldien azken bi edizioetan, non balizko bazkide askorekin jarri baita harremanetan, besteak beste, Siemens (Alemania), Europol (Holanda), Team-Cymru (AEB), Cir-CL (Luxenburgo) eta Shadowserver fundazioarekin. Asmoa da 2018an zehar konfiantzazko sare hori handitzea.

 

Lotutako albisteak

24 Azaroa, 2022 Zibersegurtasuna
Jegan, langileen jabetzakoa den eta automobilgintzarako segurtasun handiko piezak fabrikatzen dituen ETEa
Irakurri gehiago
9 Azaroa, 2022 Digitalizazioa
Marketin digitalari buruzko Indusmedia 2022 kongresua bereziki zentratuko da enpresaren marketin-merkataritza binomiotik bultzatutako esperientzia arrakastatsuetan
Irakurri gehiago
4 Azaroa, 2022 Basque Trade & Investment
Montajes Eléctricos Elca, nazioartean zabaldu nahi duen ETE gasteiztarra
Irakurri gehiago
25 urria, 2022 Basque Trade & Investment
Hadimek, presio altuko ekipoentzat forjatutako produktu espezializatuak egiten dituen ETEa
Irakurri gehiago
20 urria, 2022 Zibersegurtasuna
Athader, metalezko bobinentzako ebaketa-lineen mundu mailako hornitzaile nagusietako bat
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak