Berrikuntza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 28 urria, 2019

Snap on: Gasteiztar bat esku-erremintaren sorlekuan

Jesús Arregui Snap-on talde iparramerikarraren hiru dibisioetako baten presidentziaz jabetu da
-

 

Jesús Arregui Snap-on talde iparramerikarraren hiru dibisioetako baten presidentziaz jabetu da

 

Martxoaren 1az geroztik, esku-erremintak fabrikatzen dituen Snap-on konpainia iparramerikarraren hiru dibisioetako bat Jesús Arregui exekutibo arabarraren ardurapean dago. Arregui etxekoa da eta, azken 20 urteotan, enpresaren Europako filiala (SNA Europe) sendotzeaz arduratu da, Gasteizko Arangiz herrian kokatutako kuartel nagusia eta 11 filial tarteko dituela.

Orain, 3.000 langile baino gehiago eta 1.100 milioi dolarretik gorako urteko fakturazioa dituen dibisio baten zuzendaritzan, Arregui berehalako egokitze-aldia bukatzen ari da egunotan Arabako hiriburuan, betiere Kenoshan (Wisconsin estatuan) dagoen munduko egoitzaren eta 15 egunez behin bisitatu ohi duen Gasteizen finkatutako Europako egoitzaren arteko etengabeko joan-etorrian.

Hain zuzen ere, dibisio honek eta talde iparrakerikarra osatzen duten gainerako dibisioek nazioarteko administrazio kontseilua egingo dute datozen egunotan Euskadin, eta ezohiko gertakari honek eragin zuzena izango du Gasteizko lantegiaren etorkizunean, izan ere, datorren urtean lau milioi euro jasoko ditu instalazioak hobetzeko.

 

Zer fabrikatzen du zehazki Snap-on konpainiak?

Enpresa 1920an eratu zen, bertako ingeniari batek patentatu zuen garapen batetik abiatuta eta garai hartan zabaltzen hasia zen automobilgintza sektorera zuzenduta, nagusiki. Geroztik, taldeak esku-erreminten fabrikazioan zein ibilgailuen konponketarako eta industriarako diagnosi eta tailer-ekipamenduen fabrikazioan jardun du.

 

Zein da Euskadirekin duen harreman historikoa?

Harremana Euskadin ekoizten ziren esku-erreminten lehen marka haietatik dator: Acesa, Palmera, Irazola… Enpresa haiek Fabricantes Vascos de Herramientas zeritzon taldean bilduta zeuden, eta zailtasun handiko urteetan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, haien arteko integrazioa osatu eta gure korporazioari saltzeko prozesua gauzatu zen, guk kapitala, ezagutza eta teknologia txertatu genielarik. Hori guztia 1995. urtearen inguruan gertatu zen, fabrikatzaileen talde hura porrot egiteko zorian zegoelarik, baina zenbait mugimenduren ondorioz, hementxe jarraitzen dugu.

 

Zergatik erabaki du Snap-onek nazioarteko administrazio kontseilua Euskadin egitea?

Duela urte batzuk, Kontseiluak taldea osatzen duten nazioarteko unitateak hobeto ezagutzea erabaki zuen, bi urtez behin administrazio kontseilua Estatu Batuetatik kanpo antolatuz. Normalean, bilerak lantegi industrialak dauden lekuetan egiten dira, taldearen bokazio industrial handiari jarraiki, eta horretarako, garapen teknologikoagatik, eraginkortasunaren hobekuntzagatik zein emaitza ekonomikoengatik nabarmendu diren lantegiak aukeratzen dira. Hortaz, hona etorrita, bertatik bertara ezagutu nahi dute nolakoak diren lantegia, ekoizpen-prozesuak eta bertako langileak, emaitzak ondo baino hobeto ezagutzen dituzte eta.

 

Kasu honetan, Gasteizera etorriko dira?

Hori da, Arangizera, Europarako erabaki-gune ia osoa bilduta daukagun gure bulego nagusietara. Hemen daukagu, halaber, Europa hegoalderako eta Afrika iparralderako biltegia. Guztira, 300 pertsona, SNA Europeko lanpostu guztien % 25.

 

Keinu honek inbertsioren bat ekarriko du aldean?

Bisitak berak egungo egoitza egokitzen lagunduko digu, baina inbertsioaren zatirik handiena, lau milioi eyuro ingurukoa, lantegia hobetzera bideratuko da, datozen 20 urteotarako ekipamendu, makina eta moldaketa-prozesu berrien bitartez. Harrera-gune berri batean ere inbertitu behar dugu, izan ere, urtero Europako 200dik gora erabiltzaile eta banatzaile izaten ditugu bisitari.

 

Lantegi gehiago al duzue Euskadin?

Bai, beste bi; bata Soraluzen eta bestea Irunen.

 

Nolako iritzia du kontseiluak Euskadiko eta Arabako enpresei buruz?

Guk hemendik igorritako irudia besterik ez dute; gutaz ezagutzen dutenaren isla. Horregatik, Euskadin lan egiten dugun guztion izenenean, herrialde bezala Snap-on korporazioari eskaini ahal diogun guztia ezagutzera ematea da talde bezala zehaztu ditugun helburuetako bat. Izan ere, han ez dute asko ezagutzen, ezta pittin bat ere askotan, zer den euskal enpresa, eta are gutxiago zer den arabar enpresa. Zoritxarrez, hala gertatzen da. Gauza bera gertatuko litzateke hemen Wisconsingo enpresari buruz galdetuko bagenu, ezta? Seguru aski inork ez luke ezertxo ere jakingo hari buruz, baina Euskadiko biztanleriaren bikoitza duela, Estatu horren BPG hemengoa baino lau aldiz handiagoa da, eta hango marka ikonikoen artean daukagu egoitza Milwaukee hirian duen Harley-Davidson ezaguna. Beraz, Euskadi ezagutzera ematea da gure helburuetako bat; autonomia-erkidegoaren potentzialtasunak eta gure taldeen talentua eta prestakuntza.

 

Zure ustez, ikuspuntu profesionaletik, zein da Estatu Batuetako eta Europako jokabideen arteko alderik handiena?

Oroz gain, iparramerikarra praktikoa da, ez du bizitza konplikatzen eta funtsezkoa den horretara jotzen du une oro, praktikotasun sinestezinaz jo ere.

Lan egiteko modu hori Euskadin aplika liteke?

Hori guztia pertsonen araberakoa da, baina hemen egiturari eta ereduari erreparatzen zaie, nagusiki. Europako joera da eredu bat sortu eta benetan funtzionatzen duela egiaztatzea, baina Estatu Batuetan helburua emaitza lortzea da, lortzeko moduaren gainetik. Gure artean, helmugara iristeko modua emaitza bera bezain garrantzitsua da, baina han emaitzak dira benetan garrantzia dutenak.

Nola ulertzen du zure taldeak I+G jarduera?

Guretzat, I+Ga eta babes intelektuala osagai estrategikoak dira, izan ere, une honetan 200 patente erregistratuak ditugu.

Lotutako albisteak

Kalmanek  makineriaren  arriskuetatik  babesten  duten  karenatuak  egiten  ditu
30/06/2025 Berrikuntza

Kalmanek makineriaren arriskuetatik babesten duten karenatuak egiten ditu

Gipuzkoako enpresak neurrira egindako zerbitzua eskaintzen du, galdaragintzako prozesu guztiak barne hartzen dituena, diseinutik hasi eta egiturak ebaki, tolestu, soldatu, muntatu eta margotzeraino.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Erakarrek  LED  panel  jasangarri  eta  adimendunak  fabrikatzen  ditu

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.

RKL  Integral-ek  larrialdietarako  planak  prozesu  digital  adimendunetan  bihurtzen  ditu

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.

Altersys,  bidesarietako  matrikula  bidezko  kobrantza  adimendunean  espezializatutako  enpresa

Altersys, bidesarietako matrikula bidezko kobrantza adimendunean espezializatutako enpresa

Enpresa bizkaitarrak ia hamar urte eman ditu softwarea garatzen, eta bere lehen hardwarea patentatzeko prozesuan dago, trafikoa aztertzeko kamera propioa.

Industriako  sei  kooperatibak  Batera  bultzatu  dute,  esfortzuak  batu  eta  modu  kolektiboan  lan  egiteko
16/06/2025 Berrikuntza

Industriako sei kooperatibak Batera bultzatu dute, esfortzuak batu eta modu kolektiboan lan egiteko

Elkartea Araban dago errotua, eta jarraikortasun-bokazioarekin jaio da, baita lurralde honetan eredu kooperatiboa erreferente bihurtzeko ere

Labelan,  labeak  eta  galdarak  konpontzen  espezializatutako  Zegamako  ETEa

Labelan, labeak eta galdarak konpontzen espezializatutako Zegamako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.

Ariadna  Grid,  eraldaketako  40.000  zentro  elektriko  baino  gehiago  kudeatzen  dituen  ETEa

Ariadna Grid, eraldaketako 40.000 zentro elektriko baino gehiago kudeatzen dituen ETEa

Zornotzako enpresak tentsio baxuko sare elektrikoa monitorizatzen duen plataforma bat eskaintzen du, sarean arazoak edo galerak ekidite aldera

Embalan  3,  egur-zerrategia  izatetik,  industria-enbalajera
29/05/2025 Berrikuntza

Embalan 3, egur-zerrategia izatetik, industria-enbalajera

Egoitza Bergaran duen familia-enpresa honek 80 urteko ibilbidea dauka bere bezeroen neurriko trajeak diseinatzen eta egiten

Laura  Francos  (SMARTPM):  “Prozesuak  digitalizatu  eta  automatizatzea  edozein  enpresaren  esku  dago”

Laura Francos (SMARTPM): “Prozesuak digitalizatu eta automatizatzea edozein enpresaren esku dago”

SMARTPM enpresak MIC plataforma garatu du ETE industrialen digitalizazio progresiboa errazteko, hainbat teknologia garapen-mailatara egokituz.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.