Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 Azaroa, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Librecon: teknologia irekiak, erantzuna emateko telelanaren, hezkuntzaren eta 4.0 Industriaren erronkei

Kongresuak 1.300dik gora bisitari izan ditu onlineko lehen edizioan

 

Librecon kongresuaren 2020ko edizioa azaroaren 11n egin zen, Garai berrietarako Open Teknologia izenburupean eta parte-hartzaile kopuru handia bildu zuen. 1.300dik gora pertsona batu ziren hitzordu digitalean, non teknologia irekiekin erlazionatutako arlo desberdinetako 23 hizlarik parte hartu zuten. Topaketa horretan –ESLE-k eta Asolif-ek antolatua- partekatuko konponbide berritzaileek erantzuna eman diezaiekete gizartearen erronka handiei, hala nola, telelan eredu berriei, urruneko hezkuntzari, Administrazio Publikoen eraldaketari eta 4.0 Industriari.

 

Jardunaldi hori Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez), Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Kongresuan ezagutzera eman ziren teknologia irekien arloko azken joerak eta nolako potentziala duten teknologia horiek Covid-19ak azkartu duen digitalizazioari erantzuteko. Hizlariek estrategia berriak partekatu zituzten une honetan bizi dugun eraldaketari aurre egiteko, eta hainbat adibide praktiko azaldu zituzten erakusteko nola aplikatzen ari den software librea enpresa eta antolakundeen digitalizazioan.

 

Enrique Rodal eta Mónica Vallek aurkeztu zuten Kongresua, non orobat erakutsi zen software libreko enpresa teknologikoek badutela indarra Euskadin. Sektoreak % 15 eta % 20 bitarteko hazkundea izan du, eta kalitatezko enplegu sortzaile garrantzitsua da maila lokalean. Teknologia irekiak errotzen ari dira hainbat jarduera-eremutan, euskal enpresa teknologikoen % 80 inguruk software librea erabiltzen dutelarik euren prozesuren batean.  Librecon ekitaldiko edukien arduradun eta ESLEko zuzendaritza batzordeko kide Iker Sagastik azaldu zuenez, “hauxe da unea Administrazio Publikoei eskatzeko egin dezatela apustu software librearen alde, lagungarri izango delako tokiko garapen ekonomikoarentzat eta hain funtsezkoa den teknologia sektorearen subiranotasunarentzat”.

 

Librecon nazioarteko topaketa bat da, erreferentziazkoa ekonomiaren sektore estrategikoei aplikatutako teknologia irekien sektorean. ESLEk (Euskadiko teknologia libreko eta ezagutza irekiko enpresen elkartea) eta Asolif-ek (Software libreko enpresen Espainiako federazioa) bultzatzen dute ekitaldia.

 

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak