Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 21 Marzo, 2018 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

IndusSec 2018. Zibersegurtasuna industrian

4.0 Industriako proiektu batean abiatzen den edozein enpresak, handia zein txikia izan, kontuan hartu behar ditu bere ekoizpen prozesuan teknologia jakin batzuk sartzeak nolako eragina izango duen zibersegurtasunari dagokionez.

Zibersegurtasuna ari da sustraitzen Euskadiko industria sektorean, baina bide luzea dauka oraindik egiteko. Basque Cybersecurity Centre (BCSC) eta SPRI Taldeak ingurune industrialetako zibersegurtasunari buruzko esperientziak eta kasu arrakastatsuak trukatzeko antolatutako IndusSec2018 Kongresuan argi adierazi da zibersegurtasuna ezartzeko giltzarrietako bat dela kontzientziazioa eta langileak prestatzea

 

Alex Arriola SPRI-ko Zuzendari Nagusia

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak eman dio hasiera kongresuari, non jakinarazi baitu abian jarriko dela Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza-programa, manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei zuzendua dagoena.

 

 

Javier Dieguez  Basque Cybersecurity Centre-ko Zuzendaria

BCSCko zuzendari Javier Diéguezek ere parte hartu du kongresuan eta aipatu du zentro berriak, zerbitzu hori eskaintzeaz gain, laguntza eman nahi diela euskal enpresei merkatu-nitxo berri horretan sar daitezen.

 

 

 

Hitzaldiak

“Zergatik jokatzen du zibersegurtasun industrialak paper gakoa, gure enpresen lehiakortasunean eta bideragarritasunean”

Samuel Linares, iHacklabs Ltd. Europar Batasuneko Ebaluatzailea, ENISA CIIP Expert eta Global Task Force Security, ISACAko kidea

Samuel Linares adituak esan du enpresek babestuta egon behar dutela, baina ez bakarrik enpresek baita ere ekosistemak, zeren “azpiegitura kritiko bat (energia edo ura adibidez) erasoz gero, ondorioak suntsitzaileak izan baitaitezke. Gaineratu du zibersegurtasuna dela “gure babesaren zutabeetako bat, lan eta ingurumen arloko segurtasunarekin, segurtasun fisikoarekin eta operazioetarako segurtasunarekin batera”, eta babesaren arlo horretan “ezin dela norbere kabuz aurrera egin”. Pertsonak dira gakoa. Arlo horretan prestatutako profesionalak behar dira”.

 

 

“OT segurtasuna eta IT segurtasunari buruzko alderdi diferentzialak” – 

Edorta Echave: Innotec System-eko Zibersegurtasun Industrialeko Aholkularia eta Ingeniaria eta Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko Koordinatzailea – Euskadi

 

Innotec System enpresan aholkulari eta zibersegurtasun industrialeko ingeniari den Edorta Echavek azpimarratu du enpresa industrialetako kudeaketa- eta produkzio-taldeek bat egin behar dutela, nahiz eta tradizionalki ez duten izan ia inolako loturarik. “Segurtasun industriala lortzeko diziplina anitzeko taldeak behar dira”.

 

 

“Zibersegurasuna digitalizazioaren bideratzaile moduan”

Ignacio Alvarez – Komunikazio eta zibersegurtasun industrialaren zuzendaria Siemens

 

ISiemens enpresako zibersegurtasun industrialeko zuzendari Ignacio Álvarezek ere esan du beharrezkoa dela enpresa industrialetako kudeaketa- eta produkzio-taldeen lankidetza. “Aro berri batean sartu gara, 4.0 Industriaren aroan, non negozio-eredu berriak baitauzkagu eta non ez baitugu makinarik erosiko, baizik alokatuko; lagatzeagatik eta erabiltzeagatik ordainduko dugu, baina makinak konektatuta egongo dira, eta horregatik da beharrezkoa zibersegurtasuna”.

 

Mahaingurua: gure enpresa industrialak prest al daude zibersegurtasunaren mehatxuei aurre egiteko? Sentsibilizazio estrategiak

Bideratzailea: Urko Zurutuza (Mondragon Unibertsitatea)

David Imizcoz (Nextel), Hugo Llanos (LKS), Mikel Díaz de Arcaya (Jakincode), Alvaro Fraile (ITS), Iñaki Eguia (RKL Integral) y Elyoenai Egozcue (S21sec)

 

 

Enpresetako kasuak

Batz S.CoopZibersegurtasunaren arriskuen analisia. Juan Bosco (Informazio-Sistemen Zuzendaria)

 

 

Grupo Betapack. Barne-sareen antolaketa: zibersegurtasuneko estrategia eraginkorrerako oinarriak

José Luis Corona (IT Manager)

 

 

Euskotren S.A. IT/OT 4.0 Industriako zibersegurtasunaren konbergentziako erronka

Jorge Eskoin (Sistemetako Zuzendaria)

 

Tailerrak

“IT Zibersegurtasunaren arrakastak eta akatsak ikasgai bezala OT Zibersegurtasunerako”

Javier Jarauta: SIA aholkularitza taldeko Zuzendaria

 

 

 

Lotutako albisteak

23 urria, 2021 Digitalizazioa
Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2021 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana
Irakurri gehiago
24 otsaila, 2021 Berrikuntza
Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria
Irakurri gehiago
19 abendua, 2019 Digitalizazioa
H2020-ko 5. Erronka Sozialaren inguruko INFODAY-a: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna
Irakurri gehiago
21 abendua, 2018 Digitalizazioa
Ingurumen INFODAY-a: Horizon 2020-ko 5. Erronka Soziala eta Basque Industry 4.0. Jardunaldia edukiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak