Eusko Jaurlaritzan SPRI Taldearen eskutik antolatutako foroa Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da datorren azaroaren 26an
IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak leku nabarmena izango du Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez antolatzen duen industria sektorean aplikatutako teknologia digitalei so egiten dion Basque Industry 4.0 foroaren bosgarren edizioan.
IK4 aliantzak instalatuko duen stand bateratuan egongo den entitate ikertzaileak, makina-erreminta eta fabrikazio industrialaren sektorean aplikatutako bere balio proposamen digitala erakutsiko du, Bilboko Euskalduna Jauregian azaroaren 26an egingo den kongresuan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?