Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 Azaroa, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Gestampek eraldaketa digitalari buruzko adituak trebatuko ditu

Espezializazio hau industria sektorean esperientzia duen Ingeniaritza arloko kolektiboari zuzenduta dago

 

Multinazionalak ikastaro bat prestatu du MBIT School-ekin batera, euskal industriaren erronka berriak ezagutu eta horietara egokitutako profilak sortzeko asmoz

 

Gestamp automobilgintzaren arloko enpresa liderrak eta MBIT School Big Datan eta Adimen Artifizialean Espezializatutako Eskola Teknikoak esperientziak eta ezaguerak bildu dituzte “SMART FACTORY ETA INDUSTRIARI APLIKATUTAKO ERALDAKETA DIGITALARI BURUZKO ADITUA” deritzon profil profesionala sortuko duen ikastaroa diseinatu eta abian jartzeko.

 

Ikastaroak ikuspuntu praktikoa izango du eta Gestampek Boroan dituen instalazioetan egingo da, tailerretan oinarritutako metodologiaren bitartez, honako gai hauek jorratzeko, besteak beste: Datuen Zientzia, (Data Science), 4.0 Industria, IoT (Internet of Things) eta Big Dataren arteko interrelazioa, Industria arloko proiektuen kudeaketa, Datuen biltegiraketa, ustiapena eta tratamendua, Machine Learning delakoa eta 4.0 Industriarekin lotutako bestelako gaiak.

 

Zuzendaritza akademikoaz eta proiektua koordinatzeaz arduratuko da Ramón Carrasco, Data Science edo Data Mining arloetan espezializatutako banku sektoreko taldeen buru 24 urtetik gorako esperientzia duen profesionala.

 

Ikastaroa, industriarik puntakoenetan gertatzen ari diren berrikuntzak eta euskal industria-sarea horiek guztiak nola jasotzen ari diren ezagutu nahi dituzten profesionalen parte-hartzea errazteko diseinatuta dago. 120 orduko iraupenarekin, ostiral arratsaldez eta larunbat goizez emango da 2020ko urtarriletik martxora bitartea. Espezializazio hau industria sektorean esperientzia duen Ingeniaritza arloko kolektiboari zuzenduta dago, nagusiki, haien erakundeetan eraldaketa digitalerako prozesua zehazteko modua izan dezaten.

 

Ikastaro hau aurkezteko ekitaldia azaroaren 28an izango da, 18:00etan, Gestampek Boroan dituen instalazioetan. Mesedez, egiaztatu etorriko ote zareten helbide honetan: expertosmartfactory@gestamp.com.

 

Informazio gehiago:

https://www.gestamp.com/Personas/Universidad-Corporativa/Transferencia-de-conocimiento/Curso-Experto-Smart-Factory

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak