Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 maiatza, 2019

Formakuntza eta ikerkuntza teknologikoa sustatzeko lankidetzari bultzada

Tecnalia eta EHUk, heziketa espazio berriak, ikerkuntza laborategiak edo nazioarteko proiektuetan promozio bultzatzeko instrumentuak bezalako Espezializazio Adimendunaren Euskal Estrategiarekin lerrokatutako ekimenak martxan jartzearen bitartez lankidetza indartzea adostu dute
Proiektuen artean gailentzekoak dira, laborategiak, gela teknologikoak edo Euskampusen aktibatzea

Tecnalia eta EHUk, heziketa espazio berriak, ikerkuntza laborategiak edo nazioarteko proiektuetan promozio bultzatzeko instrumentuak bezalako Espezializazio Adimendunaren Euskal Estrategiarekin lerrokatutako ekimenak martxan jartzearen bitartez lankidetza indartzea adostu dute

 

Ikerkuntza eta garapen teknologikorako TECNALIA korporazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) ikerlarien formakuntzarekin erlazionatutako proiektuez betetako 2019 urteari aurre egiteko lankidetza akordioa indartu dute berriki. Proiektuen artean nabarmentzekoak dira, laborategi berrien sorkuntza, gela teknologikoen irekiera edo Euskampusen aktibatzea, nazioarteko proiektuetan lankidetza sustatzeko instrumentua.

 

Bi entitateen arteko itunak, formakuntza, enplegua eta ikerkuntza bultzatzea du helburu, 4.0 industria, osasuna, zahartzea, digitalizazioa eta material iraunkor eta funtzio-anitzen garapena bezalako Espezializazio Adimendunaren Euskal Estrategiarekin lerrokatutako elkartearen erronka handien inguruko ezagutza poloak deituriko lankidetza espazioen bitartez, adierazi zuten EHU/UPVko errektore Nekane Balluerkak eta TECNALIAko CEO Iñaki San Sebastianek, euren lankidetza akordioaren emaitzak ebaluatu zituzten ekitaldi batean.

 

Tecnaliak eta UPV/EHUk duela 6 hilabete sortutako 4.0 laborategia 

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak