Euskal teknologiadun doitasun handiko torneaketa
DANOBAT enpresa gipuzkoarrak, NBI Bearings Europe enpresaren errodamenduen fabrikazio prozesura egokitutako tornu bat garatu du
Makina erremintan eta ekoizpen sistema aurreratuen fabrikazioan espezializatutako DANOBAT konpainiak, errodamenduak fabrikatzen dituen NBI Bearings Europe-entzat doitasun handiko tornu bat garatu du.
Azken enpresa honek, errodamendu zirrindolak ekoizteko soluzio aurreratu baten beharra zuen, exijentzia handiko osagarri batzuk, programatutako zikloek iraun bitartean lan zama handiak jasateko gai direnak.
Ekoizpen ekipamendu berria, produkzio lerrora ezin hobeki txertatzeko eta egokitzeko gai da, denbora tarteak atzeratu gabe eta emaitzak ezin hobeak bermatuz.