Berrikuntza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 6 Marzo, 2019

Domotek enpresak prototipoetara eta makina-erremintako tresnetara bideratutako fabrikazio gehigarriko zerbitzuak eskaintzen ditu

Euskal enpresa horrek 3Dko inprimaketa-teknologiak darabiltza polimero, plastiko eta erretxina bezalako materialekin
-

 

Euskal enpresa horrek 3Dko inprimaketa-teknologiak darabiltza polimero, plastiko eta erretxina bezalako materialekin

 

Domotek konpainia donostiarra duela lau urte hasi zen eskaintzen industriara eta osasunera bideratutako fabrikazio gehigarriko konponbideak. Denbora honetan garatu dituzten proiektuek helburutzat izan dute prototipoak eta tresnak egitea, eta bioereduak sortzea zirujauei operazioetan laguntzeko. Domotek-eko CEO Koldo Artolak fabrikazio gehigarriaren orainari eta etorkizunari buruz hitz egin digu.

 

Zein da Domotek enpresaren jatorria?

2013an, programatzaile lanetan nenbilen garaian, hasi zen zabaltzen 3D inprimaketa kontzeptua. Ikertzen hasi nintzen eta potentzial handia ikusi nion. Urte hartan Bilbao Maker Faire azokan izan nintzen ikusteko nola funtzionatzen zuten 3D inprimagailuek, eta handik hilabete batzuetara ikastaro bat egin nuen Hirikilabs-en neure 3D inprimagailua muntatzen ikasteko. Ikasten jarraitu nuen eta 2015ean erabaki nuen Domotek sortzea.

 

Nolako zerbitzuak eskaintzen dituzue Domotek-en?

Prototipatze eta fabrikazio gehigarriko zerbitzuak eskaintzen dizkiegu enpresei. Bi teknologiarekin egiten dugu lan: estereolitografia edo SLA, eta material urtuzko ezarpena edo FDM. Polimeroak, plastikoak eta erretxinak erabiltzen ditugu. Mahaigaineko 3Dko inprimaketa-makinak ere saltzen ditugu.

Duela urte batzuk arte, fabrikazio gehigarria sektore aeronautikoko edo automozioko enpresa handien esku bakarrik zegoen. Makina horiek babesten zituzten patenteak iraungi ondoren, orain edozeinek fabrika dezake 3D inprimagailu bat.

 

Fabrikazio gehigarriko zein konponbide eskatzen dute enpresek?

Gehienbat makina-erremintarako tresnak, prototipoak eta ordezko piezak. Tresnei dagokienez, adibidez, lanean ari gara botilak etiketatzen dituen enpresa batekin. Danbor bat daukate abiadura handian biratzen duena eta pinturarekin lan egiten duena. Pinturak elektrizitate estatiko handia har dezake eta oso lurrunkorra da. Abatz-estalki moduko bat behar dute, pinturak ez dezan zipriztinik bota eta ez dezan zikindu makina. Gainera, objektu horrek erresistentea izan behar du zenbait produkturekiko eta lurrera bideratu behar du elektrizitate estatikoa. Azterketa bat egin dugu jakiteko zein materialek betetzen dituzten baldintza horiek eta dagoeneko ari gara konponbidea inplementatzen enpresa horren lantegietan. Beste enpresa batek metalezko haga-zulagailuak egiten ditu. Fabrikazio gehigarriak aukera ematen die plastikozko prototipo bat sortzeko eta prototipo horren bidez haga horiek fabrikatzen dituen PLC makinak programatzeko. Beste enpresa batek barne-hodi bat egin behar du, olioa hodi horretatik ibili dadin tenperatura jakin batean makina hozteko. Beste enpresa batekin ere egin dugu lan ordezko piezak sortzen –gaur egun fabrikatzen ez direnak- etxetresna elektrikoetarako. Fabrikazio gehigarria gauza askotan aplikatzen da.

 

4.0 industrian  gero eta garrantzi handiagoa du metal bidezko fabrikazio gehigarriak. Zergatik oraindik ez duzue apustu egin material horren alde?

Enpresek bai eskatzen dute metal bidezko fabrikazioa, baina uste dut teknologia hori ez dagoela erabat garatuta oraindik, eta gainera garestia da.

Merkatuko eragile handiek bultzatu beharko lukete teknologia hori, konponbide berriak sortu beharko lirakete eta, garrantzitsuagoa dena, makinen kostua merkatu beharko litzateke. Badira metal bidezko 3D inprimagailu oso onak 500.000€tik gorakoak, eta are milioi bat eurotik  gorakoak ere. Altzairua edo titanioa bezalako material eraginkorrekin lan egiten dute, baina lan konplexua da oraindik, euskarriak erretiratu behar direlako, postprozesatu egin behar delako…  Oraindik ez dute industriak behar duen zalutasuna eta azkartasuna. Enpresa txiki eta ertain gehienek oraindik ez daukate aukerarik metala eskuratzeko.

 

Zeintzuk dira fabrikazio gehigarriaren abantailak beste fabrikazio tradizionalago batzuen aldean, hala nola mekanizatua edo forjaketa?

Piezen diseinuak ez du inolako zailtasunik. Mekanizatuan edo forjaketan geometria batzuk ezin dira erreproduzitu. Fabrikazio gehigarrian, aldiz, diseinuak ez dauka inolako arazorik. Beste abantaila bat da lan-denborak laburragoak direla: diseinua esku artean dugunetik eta piezak fabrikatu arte, egun nahiz ordu gutxi igarotzen dira, piezaren tamainaren arabera. Fabrikazio gehigarriari esker nahi bezala pertsonalizatu ditzakegu piezak. Gainera, fabrikazio gehigarrian ez da alferrikaltzen materialik, mekanizatuan edo fabrikazio kengarrian bezala. Optimizazio topologiko bat egin dezakegu jakiteko zenbat material behar den eta ahalik eta gehien arintzeko piezaren pisua. Eta beste abantaila garrantzitsu bat da prezioa.

 

Harrera ona egiten dizuete enpresek fabrikazio gehigarriko zuen zerbitzuez hitz egiten diezuenean?

Nolako pertsona daukazun aurrean eta zenbateraino nahi duen ireki adimena. Askori kosta egiten zaie beren erosotasun-gunetik irtetea. 30 urte badaramatzat piezak modu batean egiten eta bat-batean esaten badidate bestela eta hobeto egin ditzakedala, kostako zait 30 urtez ikasitakoa desikastea eta lan egiteko modu berri bat ikastea. Batzuek berehala ikusten dute, baina beste batzuei kosta egiten zaie.

 

Zeintzuk izango dira zuen hurrengo urratsak fabrikazio gehigarriaren munduan?

Gustatuko litzaiguke poliamida bidezko sinterizatu selektiboa sartzea gure teknologien artean propietate mekaniko onak dituzten pieza funtzionalak fabrikatzeko.  Sistema batzuk ere ari gara sortzen 3D inprimagailu baten ekoizpena automatizatzeko. Inprimagailu batek lana bukatzen duenean, plataforma erretiratu behar dugu eta piezak garbitu. Lan hori automatizatzeko badugu beso robotikoko proiektu bat, 3D inprimagailuekin fabrikatua eta adimen artifizialez hornitua.

Nola osasunaren munduan ere oso presente gauden, proba batzuk egiten ari gara biotinta eta biogel bidezko bioinprimagailuekin hezurra sortzeko zelula amak erabilita. Bioinprimagailu horiei esker posible dugu biogelak erabiltzea eta gelaren barruan paziente baten zelula amak sartzea.  Gel horrek nutrienteak dituenez, zelulek zelula gehiago sortzen dute eta posible da hezur zati bat sortzea gizakiaren gorputzetik kanpo. Gainera, nola zelula amak diren, zelulak eman dituen pazienteari jar diezaioket eta ez da egongo errefusarik. Oso ilusionaturik gaude proiektu horrekin.

Lotutako albisteak

Nuuk  Mobility-k  Espainiako  bi  gurpileko  flotarik  handienak  kudeatzen  ditu

Nuuk Mobility-k Espainiako bi gurpileko flotarik handienak kudeatzen ditu

Bizkaiko enpresak 14.000 ibilgailu baino gehiago administratzen ditu Espainian eta Portugalen. Bere bezeroen artean Correos, Burger King edo Popeyes daude.

Kalmanek  makineriaren  arriskuetatik  babesten  duten  karenatuak  egiten  ditu
30/06/2025 Berrikuntza

Kalmanek makineriaren arriskuetatik babesten duten karenatuak egiten ditu

Gipuzkoako enpresak neurrira egindako zerbitzua eskaintzen du, galdaragintzako prozesu guztiak barne hartzen dituena, diseinutik hasi eta egiturak ebaki, tolestu, soldatu, muntatu eta margotzeraino.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Erakarrek  LED  panel  jasangarri  eta  adimendunak  fabrikatzen  ditu

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.

RKL  Integral-ek  larrialdietarako  planak  prozesu  digital  adimendunetan  bihurtzen  ditu

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.

Altersys,  bidesarietako  matrikula  bidezko  kobrantza  adimendunean  espezializatutako  enpresa

Altersys, bidesarietako matrikula bidezko kobrantza adimendunean espezializatutako enpresa

Enpresa bizkaitarrak ia hamar urte eman ditu softwarea garatzen, eta bere lehen hardwarea patentatzeko prozesuan dago, trafikoa aztertzeko kamera propioa.

Industriako  sei  kooperatibak  Batera  bultzatu  dute,  esfortzuak  batu  eta  modu  kolektiboan  lan  egiteko
16/06/2025 Berrikuntza

Industriako sei kooperatibak Batera bultzatu dute, esfortzuak batu eta modu kolektiboan lan egiteko

Elkartea Araban dago errotua, eta jarraikortasun-bokazioarekin jaio da, baita lurralde honetan eredu kooperatiboa erreferente bihurtzeko ere

Labelan,  labeak  eta  galdarak  konpontzen  espezializatutako  Zegamako  ETEa

Labelan, labeak eta galdarak konpontzen espezializatutako Zegamako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.

Ariadna  Grid,  eraldaketako  40.000  zentro  elektriko  baino  gehiago  kudeatzen  dituen  ETEa

Ariadna Grid, eraldaketako 40.000 zentro elektriko baino gehiago kudeatzen dituen ETEa

Zornotzako enpresak tentsio baxuko sare elektrikoa monitorizatzen duen plataforma bat eskaintzen du, sarean arazoak edo galerak ekidite aldera

Embalan  3,  egur-zerrategia  izatetik,  industria-enbalajera
29/05/2025 Berrikuntza

Embalan 3, egur-zerrategia izatetik, industria-enbalajera

Egoitza Bergaran duen familia-enpresa honek 80 urteko ibilbidea dauka bere bezeroen neurriko trajeak diseinatzen eta egiten

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.