Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 martxoa, 2020
CFO Data Analytics, adimen areagotua finantza arloko erabaki onenak hartzeko

Lanit aholkularitzak merkaturatu duen datuen analisirako aplikazioa integragarria da ERP garrantzitsuenekin

 

Lanit aholkularitzak merkaturatu duen datuen analisirako aplikazioa integragarria da ERP garrantzitsuenekin

 

Enpresetako finantza-zuzendariek hainbat eratako informazioa (emaitzen balantzeak, diruzaintza, arriskuak eta gastuen atzerapenak eta aurreikuspenak) behar dute erabaki onenak hartzeko, batez ere ziurgabetasun garaietan.  Baina ez da erraza informazio hori azkar eta fidagarritasunez biltzea aztertu ahal izateko, batzuetan datuak sistema desberdinetatik iristen direlako, eta integratzeko prozesua luzea eta eskuzko akatsez betea izan daitekeelako. Horregatik, Lanit Consulting enpresa bizkaitarrak oraintsu merkaturatu du CFO Data Analytics produktua, aplikazio analitiko bat enpresetako finantza-zuzendaritzentzat espreski diseinatua dagoena.

 

“Geure bezeroek eman diguten ezagutzan oinarrituta eraiki dugu tresna hau” azaldu du Gonzalo Lópezek, Lanit taldeko Negozio Garapeneko zuzendariak, “giltza eskuan erako konponbide bat da, finantza-zuzendariari aztertu beharreko informazio guztia ematen diona”. CFO Data Analytics produktuaren helburu nagusia da gaitasun analitikoa handitzea, erabakiak hartzeko eta aukerak ebaluatzeko.

 

Tresna honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat da merkatuko ERP garrantzitsuenekin integratu daitekeela, datu guztiak sistema bakarrean bilduz. Aplikazioaren gaitasun analitikoa bloke desberdinetan garatzen da, barne hartzen dituelarik emaitzen kontua, arriskuak, diruzaintza, balantzea eta finantza-ratioak. Hala, momentuan lor dezake enpresaren egoerari eta etorkizuneko aurreikuspenei buruzko informazioa. Lanit Consulting enpresak dioenez, beste abantaila bat da berehala ezarri daitekeela, guztiz operatibo egon baitaiteke astebeteren buruan. Sistema SAAS formatuan eskaintzen da, “kuota bat ordaintzen da erabiltzaile bakoitzeko, beraz, kostua egokitu egiten da konpainia bakoitzaren tamainaren eta premien arabera” dio Gonzalo Lópezek.

 

Aplikazio hau Qlik teknologiarekin eraiki da, zeina, Gartner aholkularitzaren arabera, liderra baita datuen analisian eta Business Intelligence delakoan. Sistemak oinarritzat hartzen du adimen areagotua, hots, makinaren adimen artifizialaren eta finantza-taldearen giza ezagutzaren arteko konbinazioa. “Konponbide honekin datuetan murgildu zaitezke, egoera zehatzak aztertu eta nahi dituzun aldagaiak kendu etorkizuneko eszenatokiak aurreikusteko” diote Lanit-eko kideek.

 

Lanit Consulting enpresa Lanit taldeko kide da, eta datuen analitika deskriptibo eta prediktiboan espezializatuta dago. Bere diziplina anitzeko lantaldeak analitikako eta Business Intelligence arloko zerbitzuak eskaintzen ditu Iberdrola, Grupo Eroski, Uvesco eta Kutxabank bezalako bezeroentzat.

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?