Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 urtarrila, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Birziklatzen zailak diren hondakinen bigarren bizitza bermatzeko 4.0 tresnak

Euskal enpresa eta zentro teknologikoak IoT, sentsore aniztasuna, ikusmen artifiziala, adimen artifiziala eta blockchain direlakoetan oinarritutako irtenbideak garatzen ari dira, industrian materialak berrerabiltzeko

EAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak bilatzen ari dira 4.0 industriaren tresnak eta trantsizio ekologikoa bateratzeko, birziklatzen zailak diren hondakinen balorizazioari dagokionez Euskadin dauden erronkei aurre egiteko.

PRIEM+ izeneko ekimena prozesatzearen eta trazabilitatearen zerbitzurako teknologia aurreratuak garatzean datza, birziklatzen errazak ez diren hondakinen baliabide materialak berreskuratzeko. Esate baterako, ontziak eta bilgarriak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinak. Helburua: hondakin horiekin polimeroak, metalak eta mineral berrerabilgarriak sortzea, industria-prozesuetako lehengai gisa erabiltzeko.

PRIEM+ proiektuak bederatzi euskal enpresa batu ditu partzuergo batean helburu hori lortzeko. Semantic Systems da proiektuaren buru eta Ikusmen, STT Systems, Serikat, Reydesa Recycling, Trienekens, Belako Lanak, Ogerco eta Enerlan Solutionek parte hartzen dute. Horiek guztiek Tecnalia eta Gaiker, Inatec eta Aclima, eta Basque Environment Cluster zentro teknologikoen laguntza dute.

Proiektuaren arabera, European Green Deal-ak, Europako Batzordearen datozen urteetarako ibilbide-orriak, “industriarako beharrezkoak diren bi trantsizio ezartzen ditu: digitala eta ekologikoa”, eta bi hanka horietan oinarritzen da PRIEM+. Euskadik 5,8 milioi tona hondakin sortzen ditu urtero, eta horietatik % 53 birziklatu egiten dira. Partzuergoak sei milioi eurotik gora berreskuratzea espero du baliabide materialen bolumenean, baita zabortegian amaitzen diren errefus frakzioak urtean 40.000 tona murriztea ere -Euskadin zabaltzeak 200.000 tona baino gehiago murriztea ekarriko luke-. PRIEM+ek kalkulatzen du lanean ari diren irtenbideen ustiaketak 40 enplegu berri sor ditzakeela.

Blockchainetik adimen artifizialera edo biki digitaletara

Hori lortzeko, soluzio digital berriak garatzen ari dira, IoT (gauzen Internet, ingelesezko siglengatik), sentsore anitza, ikusmen artifiziala, adimen artifiziala eta blockchain delakoa oinarri hartuta. Birziklatzeko konplexuak diren hondakinen hiru bloke horiek identifikatzeko eta sailkatzeko sistema adimendunak sortzeko eta informazioa biltzeko tresnak dira. Baina biki digitalak ere jarriko dira martxan, hondakinak modu automatizatuan eta optimizatuan bereizteko.

Lehengai horiek birziklatzeko prozesuen monitorizazioan, kontrolean eta kalitatearen iragarpenean ere aurrera egiten du PRIEM+ programak. Azkenik, lehengai birziklatuen trazabilitate-sistemak aktibatzearen aldeko apustua egiten da. Horrekin guztiarekin, “Euskal ekoindustriaren lehiakortasuna indartzen” lagunduko dela azaldu dute.

PRIEM+ programak Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren Hazitek programaren finantzaketa jaso du SPRI Taldearen bidez. Programa horrek euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak