Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 uztaila, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Bind40 Industria adimenduna Smart Industry Programa UP Euskadi

Fagor Ederlan-ek eta xabet-ek BIND 4.0 barruan hasitako elkarlana berritzen dute

Fagor Ederlanek xabetekin batera kalitate prediktiboaren inguruan dituen erronkei egin dio aurre
xabet-eko Maialen eta Oihana

Fagor Ederlan-ek eta xabetek BIND 4.0 ekimenaren barruan hasitako proiektua berritu dute. Kontratu berri honen helburu nagusia FAGOR Ederlanen prozesu produktiboen lehiakortsauna hobetzen jarraitzea da. Erronka hau aurrera bideratzeko, adimen artifiziala eta datuen analisia erabiliko da. Era berean, xabetek modulo digitalak industrializatuko ditu, eta horrela, Fagor Ederlanek prozesuak denbora errealean kudeatzeko gaitasuna izango du.

 

Fagor Ederlan eta xabeten arteko harremana BIND 4.0 programaren 3.edizioaren barruan eman zen. Bertan, Fagor Ederlanek xabetekin batera kalitate prediktiboaren inguruan dituen erronkei egin dio aurre. Xabetek aurkeztutako produktu eta zerbitzuei esker eta batera egindako elkarlanarekin, prozesuaren datuak erabilita piezen kalitatea aurreratzeko gaitasuna gauzatu da piezaren fabrikazio prozesua bukatu baino lehenago. Gainera, prozesu honetan biek ikusi dute potentzial handia arlo berdinean eta baita beste erronka eta ekimen estrategiko batzuetan lan egiteko ere. Sinatutako akordioaren barruan Fagor Ederlanek hurrengo urteetan bideratuko dituen erronka hauetan lan egingo da.

 

BIND 4.0 programaren helburuetako bat, xabet eta Fagor Ederlanen artean sinatutako akordioak bultzatzea da, industria 4.0 arloa eta transformazio digitalaren ezarpena enpresatan erraztuz. BIND 4.0 hirugarren edizioa duela egun batzuk bukatzen zen Demo Day-arekin eta bertan azaldu zen 4. edizioa, oraingo honetan beste arlo batekin programaren barruan, elikadura edo food-tech.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak