Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 Azaroa, 2018
Bilbok, laugarren industria iraultzarekin euskal enpresen urteroko hitzordua den Basque Industry 4.0 kongresuaren bostgarren edizioa hartuko du azaroaren 26an

Ekitaldiaren garrantziak, Europar Batasuneko espezializazio adimenduneko hiru plataformen lehen bilera bateratua ekarriko du Euskadira
Basque Industry 2017..

 

Ekitaldiaren garrantziak, Europar Batasuneko espezializazio adimenduneko hiru plataformen lehen bilera bateratua ekarriko du Euskadira

 

Basque Industry 4.0, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen sailak, SPRI-ren bitartez antolatu du eta enpresa, kluster, zentro teknologiko eta unibertsitateen eskutik ospatuko da

 

Bilboko Euskalduna Jauregiak datorren azaroaren 26an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRI-ren bitartez antolatutako, Euskadin 4.0 Industriako erreferentziazko ekitaldia den “Basque Industry 4.0” hitzorduaren 5. Edizioa hartuko du. Enpresa, kluster, zentro teknologiko eta unibertsitateen eskutik, laugarren industria iraultzaren inguruko eztabaida sortzeaz gain, ekoizpen prozesuetan informazioaren teknologia berrien txertatzea suspertuko da.

 

Aurten euskal enpresetako 2.000 ordezkari Euskalduna Jauregian bilduko dira, etorkizuna osatzen duten teknologia guztien inguruko mintzaldi, erakusketa eta tailerretan parte hartzeko asmoz.

 

Ekitaldiak eskuratutako ospe internazionalak, Europar Batzordeak hitzordu hauxe agertoki berean, hilaren 27an eta 28an egingo den espezializazio adimenduneko hiru plataformen (S3Platforms) lehen bilera bateratuarekin bat egiteko erabakia hartu izana ahalbidetu du. 4.0 Industriako Europa mailako agintari nagusienetako bat den, Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratutako (DG GROW) Zuzendari Slawomir Tokarsi, Kongresuko mintzaldietako bateko buru izango da, eta Batzordeko web orrialdean bertan, Basque Industry 4.0 ekitaldian izena ematera gonbidatzen duen esteka bat txertatu dute.

 

Bilbora berariaz Europar Batzordeko lau zuzendari nagusi hurbilduko dira, baita industria modernizazioari, energiari eta nekazaritza-elikadurari buruzko plataformetan parte hartzen duten 120 herrialde baino gehiagoetako 200 ordezkari ere. Beraiekin batera, espezializazio adimendunen estrategien garapenean (DG GROW, DG REGIO, DG RTD, DG ENER, DG AGRI eta JRC) lan egiten duten Europar Batzordeko Zuzendaritza Nagusi desberdinetako goi funtzionarioak eta aditu tematikoak.

 

Urtero bezala, Kongresuak, osoko sesio, mahai inguru, txosten, sesio paralelo, 4.0 teknologiak ematen dituzten enpresei dedikatutako erakustokiez, baita 4.0 industriarako soluzioen “gramifikazioari” eta startup-en azeleragailua den Bind 4.0-ari arreta berezia eskainiko dioten tailer eta esperientzia txoko batez ere osatutako egitarau kontzentratu bat izango du. Guztira. 2.000 parte-hartzaile baino gehiago, 60 txostengile 30 hitzaldi baino gehiagotan eta euren berrikuntzak aurkeztuko dituzten erakustoki propioa izango duten 135 enpresa, marka guztiak hautsiz. Erakusketako enpresak

 

Inaugurazio-hitzaldia Milango Politeknikoko irakasle eta 4.0 Industriaren berrikuntza teknologikoak errentagarri bihurtzeko moduei helduko dien Marco Taisch-ek eskainiko du. 2002az geroztik, Taisch etorkizuneko fabrikak ikertzen dituen Europako elkarteko (EFFRA) kide da; Ekoizpen sistemen inguruko prospektiba teknologikoen mapa teknologiko eta analisiak egin dizkio elkarteari.

 

Euskadiko enpresariek 4.0 Industriaren 8 sektore garrantzitsuetako aplikazio kasuak erakutsiko dituzte: Aeronautika, Elikadura, Automobilgintza, Eraikuntza, Energia, Makina- Erreminta, Mugikortasuna eta Logistika, TEIC eta Aurreratutako Zerbitzuak, eta, horrez gain 12 erakusketa izango dira 4.0 Industriarako 12 soluzio teknologikoen inguruan; aurkezpen horiek hauetan oinarrituko dira: Industria Datuen Analitika (Big Data), Industria Zibersegurtasuna, Cloud Computing, Fabrikazio aditiboa, Gizakia- Makina areagotutako interfazeak, Errealitate birtuala eta areagotutako errealitatea, Robotika kolaboratiboa, Sentsorikoa eta Sistema Ziberfisikoak (CPS).

 

Ekintzailetza teknologikoak gainera, BIND 4.0 programako industrien eta startup-en arteko lankidetza proiektuetako aurrerapausoen aurkezpenera dedikatutako berezko espazioa izango du Basque Industry 4.0-ean.

Basque Industry 4.0 20 uztaila, 2021
Alias Robotics konpainiak robotikako ziberdelinkuentziaren aurkako nazioarteko talde baten burua

Argitalpen bateratu baten bidez, Alias Robotics, Trend Micro eta Alpen-Adria-Universität...Leer más

Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

n operario utilizando una de las soluciones de Kaytek
Basque Industry 4.0 19 uztaila, 2021
Kaytek: “Gure plataformak enpresa baten ekoizpen osoa automatizatzeko aukera ematen digu”

Ekoizpen-industria askok aurre egin behar dieten arazo handienetako batzuk fabrikazio-prozesuen...Leer más

Basque Industry 4.0 16 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten 4.0 Industria azkartzeko

  Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten Basque Industry 4.0...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?